Ez da lehengo aldia. Atzo goizean Pasaiako zinegotzi eta Donibaneko alkateorde Oihane Oronozen etxe ataria erasotu zuten ezezagunek. Zehazki deskonposizio egoeran zeuden hondakin organikoak jaurti zituzten. Zinegotzi sanjuandarrak pairatzen duen hirugarren erasoa da.
Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko plazara irten ziren atzo hamarnaka pasaitar, eta koloretako kamisetak soinean, Donibaneko plazan bildu ziren, Prest! leloa osatu eta argazkia egiteko. Euriak lasaialdia eman zuen mosaiko erraldoia egin bitartean. Bestalde, Mintzagun jaia ere egin zuten Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek egunean zehar. http://youtu.be/WHorqfbf6Wc
Vasconiaren kontrako partida irabazi eta maila mantendu eta gero, Ohorezko Mailako taldea entrenatzeari utziko dio. HITZAri emandako elkarrizketan azaltzen ditu arrazoiak. Bihar argitaratuko da elkarrizketa hondarribia.hitza.info webgunean.