Hondarribiko SUP Eskolak (HS2) antolatuta, maila desberdinetako Stand Up Paddle lasterketak egingo dituzte hilaren 18an Txingudi badian.
Ostegun honetan, hilak 15, hasi eta bi asteburutan egingo dute euskal musikaren astea, Eresbilen eskutik. Aurten, Valentin Zubiaurre musikagilea eta bere lana oroituko dituzte, eta horietako Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Andra Mari Abesbatzarekin batera emandako kontzertuan entzun ahal izango dira.
Rocio Molina eta Rosario La Tremenditaren ikuskizuna izango da, igande honetan, hilak 18, Errenteria Hiria Kulturgunean. Sarrerak salgai daude 10 euroan. http://www.youtube.com/watch?v=wU3zc28Fdm0
http://vimeo.com/77579131#at=0 Kukairen dantza ikuskizun berriak hasi du bere ibilbidea: Gelajauziak. Gaur egin dute Donostian agerraldia, eta Leioako Umore Azokan aurkeztuko dute ostiral eta larunbat honetan. Uztailaren 17ra arte itxaron beharko da Errenteria-Oreretan ikusteko.