Gregorio Berrotaran zenaren testuak jasotzen dituen Oroimena olatuen gainean liburua aurkeztu zuten atzo arratsean Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Pio Perez Aldasoro antropologoak zuzendu du lana baina testua Berrotaranena da, haren haurtzaroko eta nerabezaroko kontakizunak jasotzen dituena.
Bideoa landu dute Pasaiako Irrien Lagunak iniziatiban bildu diren haurrek beren aldarrikapena jaso eta horien berri zabaltzeko. Besteak beste, eta badiaren inguruko haurren arteko harremanak errazte aldera Pasaia osoa batuko duen bidegorria eta barruti guztietara heltzeko aukera emango duen motora zerbitzua aldarrikatu dituzte. Hona bideoa: http://vimeo.com/90732623
Arroxa+urdina=morea izenburupean ipuinak kontatuko dizkie helduei Maite Franko ipuin kontalariak. Generoaren inguruko ipuinak izango dira Manuel Lekuona bibliotekan kontatuko dituenak, gaur, 19:00etatik aurrera. Orain hilabete batzuk ere Oiartzunen izan zen Maite Franko eta HITZAri eskainitako elkarrizketan zioen helduak ipuin beharretan zeudela. Irakurri hemen ipuin kontalari bidasoarrari egindako elkarrizketa.