Euskal Ligako Mariño taldek emakumeen ekipoak liga irabazi, eta igoera lortu du aurreko asteburuan Tolosan 2-3 irabazi eta gero. Kiroletik blogean Unai Oiartzunek partidaren kronika egin du. http://youtu.be/WcKFoHLbGTo
Astelehenean Kerejeta alkateak ofizial egin zuen hurrengo udal hauteskundeetara ez dela aurkeztuko eta gaur Txomin Sagarzazuren alkategaitza aurkeztu dute batzokian, atzo Hondarribiko Uri Buru Batzarrak bere izendapena aho batez erabaki ondoren. Afiliatua ez den arren, alderdiarekiko konpromisoa azaldu du Sagarzazuk eta talde lanean oinarrituko dela esan du.
Aurten San Fermin jaiak uztailaren 4tik 8ra ospatuko direla erabaki du jai batzordeak. bide batez, jai egitarauaren azala eta jaien irudia izango den kartela hautatzeko lehiaketa abian dela gogorarazi dute. Maiatzaren 12ra bitarte jasoko dituzte lanak. Lehiaketako arauak Udalaren webgunean topa daitezke. Bestetik, jaietan argitaratzen den aldizkarian inork lanen bat argitaratu nahiko balu, lan horiek jasotzeko azken eguna maiatzaren 12a izango dela ohartarazi dute. Idazkiak antxokojaiak@gmail.com helbidera igorri behar dira. Azkenik, jai batzordeak gogorarazi nahi du, asteazkenero biltzen dela, 20:00etan, azokan, eta parte hartzeko deia luzatu dute.