Antxotarrek abiatu berri duten Luzuriaga Martxan dinamikaren gainekoei buruzko erreportajearekin zabalduko du bihar Oarso Bidasoko Hitzak aste honetako papereko edizioa. Auzolanean ari dira antxotarrak ia mende oso batez barrutiko galdategia izan zenaren bulegoen eraikina txukuntzen, azpiegitura Antxok dituen gizarte eta kultur beharrei erantzuteko baliatzeko asmoz. Aurrerapen gisa, hona bideoa eta argazki galeria: http://youtu.be/NsV14mEvX8I
https://www.youtube.com/watch?v=YgM5hLaleVA&feature=youtu.be Oarsoldeko hainbat zentrotako dozenaka ikasle Errenteria-Oreretan bildu dira, Ikasle Abertzaleek deitutako LOMCEren kontrako greba egunean, lege horren inposizioa salatzeko.
Oarso Bidasoko Hitza-k trataera berezia emango die larunbatean hasiko diren Hondarribiko Herri Olinpiadei eta atal berezia prestatu du hondarribia.hitza.info webgunean.