Zea Mays, Capsula eta We are the Standard taldeak dira irailaren 27rako Men of Rock Musika Elkartea antolatzen ari den Irun Rock Jaialdian jotzeko lotu dituzten lehen taldeak. Apirilan lehen 500 sarrerak jarriko dituzte salgai 15 euroan.
http://youtu.be/2kFN-mIDQY8 Atzo elkartu ziren Antxoko kantu jirako kideak Azokan, zeregin batekin: Pasaia Kirol Elkartearen ereserkia euskaraz grabatu nahi dute, eta hori entseatzeko lanean dabiltza. Atzo, kantu jiraren zuzendariaren esanetara, abestiaren azken zertzeladak entseatzen ibili ziren hasieran abeslariak, grabazio batekin.