Arratsaldean egin dute inauterietako lehen desfilea Irungo konpartsek, Bihar eguerdian egingo dute bigarrena. Euriari aurre egin diote ehunka dantzariek, eta gehienak plastikoz babestuta, pausoak elkarren ondoan egiteari ekin diote. http://youtu.be/tRXwWw7vBy8
Fort Apatxe bihurtu da Pasai Donibane. Inauterien barruan pelikula horren gaineko karakterizazioa eman diote herriari, eta sanjuandarrak bakeroz eta indioz mozorrotu dira, hori bai, euskaraz. http://youtu.be/Tj9fkbNvIhQ
Atzo arratsean aurkeztu zituzten Errenteria-Oreretako konpartsek euren dantzak eta abestiak, jantzi ikusgarriekin. Galtzarabordako kiroldegia lepo bete zen, ia 1.000 ikuslerekin, horren berri izateko. http://youtu.be/ddgIwySL9B8
http://www.youtube.com/watch?v=YAb53X3pNVw&feature=youtu.be
http://www.youtube.com/watch?v=ES4hMR3Idbw&feature=youtu.be
2:00etan abiatuko da Euskal Herriko inauteria Irunen, Pio XII plazatik. Aurretik, ordea, hainbat dantza eta musika talde baserrietatik ibili dira euskal inauterien barruko ekimenetan. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, konpartsen desfilea abiatuko da Letxunborrotik. Ondoko bideoa atzo Amaia KZn egin zen aurkezpenekoa da. http://youtu.be/k5iXO0cYRv4