Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkateak prentsaurrekoa eman du gaur goizean, hurrengo udal hauteskundeetara aurkeztuko ez dela jakinarazteko. Gobernu Taldeko kideekin batera egin du agerraldia Kerejetak: "Kargu publikoak ez dira betirako egon behar bere postuetan eta horregatik erabaki dut berriz ere ez aurkeztea" esan du.
https://www.youtube.com/watch?v=Sgk96VUsaSs Zazpit'erdi eta Rouge Elea taldeen eskutik, ikuskizun bat iritsiko da Errenteria-Oreretara igande honetan, apirilak 6: Biutz. 19:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Zirkua, bideoa eta zuzeneko musika uztartu dituzte lan horretan.
Hasi dira 2014ko Hondarribiko Herri Olinpiadak, aro modernoko aurrenekoak, garai batean herrian egiten zirenetan oinarrituta daudenak eta haiek txiki utzi nahi dituztenak. Larunbat goizean hasi ziren, zeremonia hunkigarri batekin.