Sorkun Rubio Kashbadeko abeslariak Facebook orrialdean jakinarazi duenez, badaukate data disko berria kaleratzeko: apirilak 30. Disko berria Bonberenea Ekintzak-ekin argitaratuko dutela aurreratu du, eta kontzertu batzuk emango dituztela.
Bertso trama antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak hilaren 22rako. Sustrai Colina, Alaia Martin, Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariak ariko dira Gezala Auditoiumeko taula gainean, 20:00etatik aurrera Josu Goikoetxeak sortutako bertso trama harilkatzen. Sarrerak dagoneko eros daitezke 7 euroan Kultura bulegoan edo webgune honetan.