
Aiora Perez de San Roman, Oihan Tello, Asier Legorburu eta Mailu Iragorrik deia luzatu diete herritarrei gobernu taldearen izenean
Legegintzaldiaren erdira iritsita, Oiartzungo Udaleko EH Bilduk herritarrekin bildu nahi du bi urte hauetako balorazioa egiteko. Larunbat honetan izango da batzarra, 11:00etan, Atamitxen (Ugaldetxo). Batzarra irekia da.
Balorazioaz gain, aurrera begira ere jarriko dira eta lehentasunez hitz egingo dute: “Herri batzar hau iritziak eta ikuspuntuak trukatzeko puntua izango da”. Oiartzuar guztiak gonbidatuta daudela nabarmendu du udalak. Bi orduko batzarra izango da eta EH Bilduko udal ordezkariak bertan izango direla jakinarazi dute.