
Herriraren aldeko bilkura
Hirurogei lagun elkartu ziren atzo arratsaldean Miramarren Herrira-ren aurkako operazio salatu eta atxilotuak aska ditzaten eskatzeko. Ordu erdiz egon ziren kontzentratuta eta bukaeran Herrirako herriko kide batek operazioaren berri eman zuen. Datozen egunetan mobilizazio gehiago egongo direla aurreratu zuen eta horietan parte hartzeko deia luzatu zien bertaratutakoei.