Gaur eta bihar, Gipuzkoako Batel Txapelketa San Pedron
Gipuzkoako Liga bukatuta, Gipuzkoako batel onenak izango dira gaur eta bihar lehian herrialdeko txapelaren bila, San Pedron. Hala, gaur, 12:00etatik aurrera, sailkapen estropadak jokatuko dituzte, eta zazpi mailetako lau onenek biharko finaletan (12:00etan hasiko dira ere) lehiatzeko aukera izango dute. Gainontzekoek Federazio Kopa izango dute jokoan. Gipuzkoako Txapelketan Hibaikako, San Pedroko, San Juango eta Trintxerpe-Illunbeko batelek parte hartuko dute.