Brokante eta bilduma azoka egingo dituzte bihar kirol kaian
Bihar, igandea, brokante eta bilduma azokak muntatuko dituzte Minatera kalean (kirol kaiaren ondoan), goizez. Hamarretan irekitzen dute eta bazkalordura arte egoten da zer ikusi eta zer erosi. Hilabeteroko lehen bi igandetan egiten dute azoka, Hondarribiko Udalak eta Euskadiko Kirol Portuak-ek antolatuta.