Liderretik puntu bakarrera jarraitzen du Oiartzunek
Bolada onarekin jarraitzen du Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek. Asteburuan berriro irabazi du: Aloña Mendi 2-0 garaitu zuen Karla Lekuonan larunbatean.
Etxean, gehiago kostatzen zaie oiartzuarrei partidak aurrera ateratzea, baina lanarekin, lasaitasunarekin eta futbol onarekin, emaitza onak lortzen jarraitzen dute.
Azken partidako lehen zatian, etxekoek ez zuten golik lortu, eta Aloñak erasoari ekiin zion. Bigarren zatian, Aloña indar gehiagorekin atera zen, baina oiartzuarrak berehala sartu ziren partidan, eta orduan iritsi zen lehenengo gola. Golak sartzeko aukera gehiago izan arren, bigarrena beranduago iritsi zen, penalti baten ondoren. Aritz Bereziartua eta Eñaut Loperena izan ziren golegileak.
Bolada onarekin jarraitzen du Oiartzunek, baina ez du lider postua eskuratzerik izan oraindik. Liderretik (Hernani) puntu bakarrera jarraitzen du. Taulan postu bat gora egiteko, Hernanik galdu edo berdindu egin beharko luke, eta Oiartzunek berdindu edo irabazi.