Porrota eskuratu du Unionek Teruelen kontra
Teruel futbol taldearen aurka lehiatu zen Union atzo, etxetik kanpo jokatutako partidan. Txuri-beltzak ondo hasi ziren arren, Aragoiko taldeak aurrea hartu zion Unioni azkenean, eta 3-2 gailentzea lortu zuen.
Imanol Idiakez entrenatzailearen mutilak gogor atera ziren zelaira eta lehen hamabost minutuak igaro aurretik markagailua irekitzea lortu zuten. Albistegik sartu zuen lehen gola, bertakoen akats bat baliatuta.
31. minutuan iritsi zen hurrengo gola, baina oraingoan bertakoen markagailura igo zen puntua. Bana berdintzea lortu zuen Beltranek eta horrekin batera, partidaren dinamika aldatzea lortu zuen.
Hortik aurrera, gauzak zaildu zitzaizkion Unioni. Colinasek beste gol bat sartzea (57.min.) lortu zuen arren, Trujillo Teruelgo jokalariak bi penalti gol bilakatzea lortu zuen. Puntuak eta partida beraz, Teruelek eskuratu zuen azkenean.