Kepa Acero surflariak hitzaldia eskainiko du bihar Mondragon Unibertsitateko Bidasoko kanpusean. Turismo Aktiboan oinarritutako masterrean eta Surf Marketingaren Ikasturte Aurreratuaren baitan kokatzen da MUko solasaldia. Surflariak eskainiko duen hitz...
Kabigorri Ateneoak jakitera eman duenez, Olentzerorekin hitzordua finkatu dute igandean, abenduaren 23an. Ikazkinak gutunak bilduko ditu 18:00etatik aurrera eta beraz, gutuna emateko interesa duten guztiei bertara hurbiltzeko dei egin diete Kabigorriko...
Ostiralean izango da San Tomas eguna eta horrekin batera, ohiko azoka egingo dute Moskuko plazan. Egitaraua: 08:00. Nekazaritza produktuen lehiaketa eta erakusketarako postuen banaketa. Irungo Udalak eta Euskal Kirolak elkarteak antolatutako jarduer...
FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Zaragoza B 4-0 Erregional Ohorezko Maila Bergara-Real Union B 0-2 Preferente Maila Mariño-Beti Ona 4-0 Tolosa-Behobia 2-1 SASKIBALOIA Emakumeen Lehen Maila Erroibide Irun-Tabirako 58-55 Gizonen Euskal Liga Urdaneta-Erroibide Irun 76-58 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Bartzelona B 25-36 Lurraldeko Lehen Maila Irungo Gaztiak-Lau Bide 26-24 ERRUGBIA Espainiako Lehen Maila Irun RT-Baztan 22-14 Euskal Liga Arrasate-Irun RT B 65-3 MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa Leka Enea Irun-Mataro Quadis 4-2 Emakumeen Superdibisioa Fotoprix-Leka Enea Irun 4-0 Balaguer-Leka Enea Irun 4-1 Gizonen Ohorezko Maila Leka Enea Irun-Club del Mar 4-3
Urtea bukatzeko, kirolaz eta kulturaz ariko dira Oiartzun Irratiko Kirolez blai! saioan bihar eguerdian. Hiru solaskide gonbidatu ditu horretarako Joxe Migel Lopez esatariak: Oihan Tello Kirol zinegotzia, Asier Legorburu Kultura zinegotzia eta Joxan Ei...
Lantegiko 61 langileak kalean utziko dituzte, eta enpresak gaur jakinarazi du lan erreforman zehazten diren baldintzak baino “dezente hobeak” hitzartu dituztela Akordiorako oinarria abenduaren 5ean lotu zuten bi aldeek, eta hilaren 11n baie...
Igandean manifestazioa egingo dute Errenteria-Oreretan, 12:30ean, Espainiako Auzitegi Nazionalak herriko Segikoak izateagatik zigortutako sei gazteen alde. Manifestazioaren leloa Gure etxeko atea zabalik dute izango da, eta Gamon Zumarditik irtengo da....
Ostegunean, hilak 20, abenduko ohiko udalbatzarra izango da. 11 puntuko gai-zerrenda landuko dute zinegotziek: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Behin-behineko langileria izaerako Alkatetzako Aholkulari izendapena bertan behera uztea. Behin-behi...
Hondarribia futbol taldeak garaipena lortu zuen Arrasaten herenegun arratsaldean, Mondragon taldearen kontra (0-2), Lurraldeko Ohorezko Mailako hamalaugarren jardunaldian. Partida oso borrokatua izan zen. Etxekoak baloiaren kontrola edukitzen saiatu ziren, baina ez zuten aukera askorik sortu. Hondarribiak ondo eutsi zien Arrasatekoei, eta bikain baliatu zituen etxekoen hutsak, bi golak sartzeko. Rodri Alonsok ligako zazpigaren gola sartu zuen, eta Aitor Tijerok bigarrena, partida erabakita utzi zuen gola hain zuzen. Hondarribiarrek, gainera, aukera gehiago sortu zituzten, eta beste golen bat sartzeko aukera izan zuten. Partida bukatuta Mikel Llorente entrenatzaileak bere jokalarien lana txalotu zuen, eta datorren asteburuan berdin jokatzea espero duela esan zuen: «Garaipen oso ona izan da. Etxetik kanpo taldea izugarri dabil, eta orain etxean hobetu behar dugu». Azkena, Touringen kontra Llorentek onartu duenez, etxean baino emaitza hobeak lortu ditu taldeak kanpoan. Hondartzatik urrun jokatutako zazpi partidetatik lau irabazi eta bat berdindu ditu Hondarribiak. Besteak beste, bigarren postuan dagoen Real Unionen eta Oiartzunen —laugarrena da— zelaietan irabazi du, eta Aretxabaletarekin berdindu. Hernani liderraren kontra gol bakarreko aldeaz galdu zuten berdeek, ligako lehen partida. Urteko azken partida etxean jokatuko du Hondarribiak, Touring taldearen kontra. Etxean Beriorekin galdu eta gero, zortzigarren postuan dago Touring. Hondarribiak larunbatean izango du zaleei Olentzeroren oparia aldez aurretik ekartzeko [...]
Iruñeko Obenasa taldearentzat izan zen larunbat arratsaldean Hondartza kiroldegian jokatu zen Emakumeen Ligako euskal derbia. Lehen laurdeneko hasierako minutuetan salbu, Hondarribia-Irun taldea markagailuan atzetik joan zen uneoro, eta nafarrentzat izan zen garaipena (49-56). Huts gutxien egin zituena atera zen garaile. Ondorioz, kopari agur esan diote berdeek. Partidako lehen minutuetan etxeko taldea atera zen finago, baina gutxi iraun zuen horrek, eta lehen laurdena amaitu zenerako Obenasak hamahiru puntuko aldea zuen (10-23); atsedenaldira 11 puntuko aldearekin iritsi ziren bisitariak. Bigarren zatiaren hasiera kaskarra izan zen, batez ere hondarribiarrentzat. Hirugarren laurdenean bederatzi puntu besterik ez zituzten lortu, eta iruñearren aldeko tartea hamabost punturaino iritsi zen. Azken hamar minutuetan etxekoak saiatu ziren, eta Obenasak besoak jaitsi zituen; 13-5 nagusitu ziren hondarribiarrak azken laurdenean, baina ez zen nahikoa izan. Ordezkoen egun txarra Aija Putjina izan zen Obenasaren izarra. 20 puntu lortu zituen eta hamar errebote pilatu. Etxekoen aldetik Keshler eta Igueravidek 11na puntu lortu zituzten, eta hamar Karcik-ek eta Borgesek. Beste partidetan ez bezala, ordezko jokalariek ez zuten larunbatean laguntza handirik eman. Stevensonek soilik saskiratu zuen, 2 puntu besterik ez, baina hamar errebote hartu eta bi asistentzia eman zituen. Bidasoarrek irabazi zuten azken partidako jokalari onenetakoa izan zen Ana Suarez baseak 26 minutu jokatu zituen, [...]
Geltokiko kalean kokatutako hormigoizko markesina eraitsi dute dagoeneko. Bizilagunek euren eraikinetan aurrera eramandako zenbait lanen ondorioz, hori eraisteko eskatu zioten udalari, eta abenduaren hasieran ekin zion tokiko gobernuak prozesuari. Ingurua atontzea izan da udalaren helburua, eta horren azpian zeuden eserleku, argizteria eta paperontziak berriz ere bere lekuan jarri dituzte. Hormigoizko markesina 15 zm-ko lodiera zuen eta denera, hamabi zutoin zituen.
Real Union talde irundarra play off postuetan sartu da lehen aldiz denboraldia hasi zenetik. Zaragoza B taldearen aurka lehiatu ziren txuri-beltzak herenegun Stadium Galen, eta 4-0eko garaipen argia lortu ondoren, hiru puntuak eskuratu zituzten. Hala, sailkapen nagusiaren laugarren postuan kokatu da Irungo taldea, 29 punturekin. Partida hasi eta berehala lortu zuen lehiaren kontrola etxeko taldeak. Zenbait gol aukera eduki zituzten Real Unioneko jokalariek lehen minutuetan, nahiz eta 35. minutura arte ez zuten markagailua estreinatzea lortu. Chupek sartu zuen lehen gola, eta handik bost minutura, bigarrena sartzea lortu zuen jokalari horrek. Lasaiago bigarren erdian Aldageletatik itzuli ondoren Imanol Idiakezen mutilak lasaiago aritu ziren zelaian. Zaragoza egoera hori baliatzen saiatu zen arren, ez zuen golik lortu. Hala, partida bukatzeko minutu gutxi falta zirenean, Real Unionek beste bi gol sartzea lortu zuen. Lehena, Lambarrik eskuratu zuen 83. minutuan eta azkena, Anguloren eskutik etorri zen, 87.ean. B taldea garaile Bergaran Erregional Ohorezko Mailako Real Union B taldeak bigarren postuari eutsi dio Bergaran irabazi ondoren. Irundarrek 0-2ko markagailuarekin itxi zuten partida. Hala, sailkapen nagusiaren bigarren postua mantentzea lortu du txuri-beltzen bigarren taldeak, 30 punturekin.
Krisiaren aurrean zer egin? Hori da Hondarribiko Gazte Asanbladak bere buruari galdetu diona. Ez dute krisia konponduko, baina alternatibak badaudela argi utzi nahi dute. Hori dela eta, Krisi aurrean alternatibak – elikadura burujabetza hitzaldi...
Bihar, asteazkenarekin langileak gauez lan egingo dute Soroetan. Berriritartze proiektuaren barruan, Eguzkiloreko zoruko hormigoia leuntzeko lanak egin behar dituzte, eta lanen ardura duen enpresak asteazken gauez ere ariko da lanean, goizeko lehen ord...
Bihar, asteazkenarekin jaia egingo dute Kasino Zaharra adinekoen egoitzan, 18:00etatik aurrera. Bertako abesbatzak emanaldia eskainiko du eta urtean zehar antolatutako txapelketetako sarien banaketa ere egingo dute. Horietakoren bat irabazi ez duenaren...
Behemendi elkarteak eta Irungo Udaleko Ingurumen Sailak elkarlanean antolatuta, baserritar azoka egin zuten larunbatean Zabaltza plazan. Gabonei begira, baserriko produktuen salmenta sustatu nahi zuten. Hamaika produktu salgai jarri zituzten bertan bildutako ekoizleak, hala nola, barazkiak, eztia, yogurrak, gazta, txerrikiak…. Eguraldia lagun, helburua betetzea lortu zuen baserritarren azokak.
Oreretako sei gazteetatik bosten epaia berretsi dute Auzitegi Gorenak, sei gazteek errekurtsoa aurkeztu ondoren. Euren abokatuek jakinarazi dutenez, epaia Auzitegi Nazionalera bideratu beharko dute orain, eta iristean exekutatzeko agindua emango dute. Hurrengo egunetan izango da. Iosu Arruabarrenaren errekurtsoa onartu dute, baina ez Xabier Lujanbio, Aitor Franco, Maitane Linazasoro, Ion Aitor Alberdi eta Arkaitz Anzarena. Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan, 20:00etatik aurrera. 2008an atxilotuak 2008ko apirilean eman zuen Fernando Grande Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Oarsoaldeko 22 gazte atxilotzeko agindua, Segiko kide izatea leporatuta. Horietako hamar, apirileko polizia operazioan atxilotu zituzten eta beste hamar, Donostiako Auzitegian aurkeztu zirenean, urte horretako uztailean. Beste bik ihes egin zuten. Apirilean atxilotu zituztenek tratu txarrak eta jazarpen sexuala salatu zituzten. Atxilotuen artetik, hamazazpi auzipetu zituzten eta gainontzeko hirurak, epaiketaren aurretik absolbitu zituzten. Segiko kide izatea leporatu zieten guztiei. Pasa den urtarrilean jakinarazi zuen Auzitegi Nazionalak Oarsoaldeko hamazazpi gazteen gaineko epaia, iazko uztailean epaiketa egin ondoren. Horietatik 11 absolbitu zituzten, eta seiri kartzela zigorrak ezarri zizkieten, epaiaren arabera betiere, «talde terroristako kide» izatea leporatuta. Lujanbiori sei urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, eta gainontzekoei seinakoa. Fiskaltzak auzipetu guztientzako zortzina urteko espetxe zigorrak eskatu zituen, eta AVTk, berriz, zortzi eta hamabi urteko zigor eskaerak. [...]
Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-boying Txapelketa jokatu dute Kataxulo Gaztetxian Aupa La Basca taldeak antolatuta, Gipuzkoako I. B-Boying Txapelketa jokatu zuten larunbat arratsaldean Kataxulo Gaztetxian. B-boy Underground izan zen irabazlea, B-boy Stamer bigarrena, eta B-boy Maku hirugarrena. Lehiaketa 17:30ak aldera hasi zen. Dantzariak, zozketa egin ondoren, bat baten kontra lehiatu ziren. 19:00ak aldera final-laurdenak jokatzen hasi ziren eta lau b-boy pasatu ziren finalerdietara. Horietatik atera ziren hiru irabazleak, bi irtenaldiko lehiak jokatu ondoren. Dantzariek eta epaimahaiak ere espero baino jende gehiago bildu zen ikuskizunez gozatzera. Dantzariek, eskerrak eman zizkieten bukaeran, emandako animo eta beroagatik. Aupa La Basca taldeari eta Kataxulo Gaztetxiari ere eman zizkieten eskerrak B-boyek, ekitaldia antolatu eta lokala euren esku jartzeagatik.
Futbola Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Ostadar 2-1 Emakumeen Bigarren Maila Abanto-Oiartzun 0-1 Futboleko gainontzeko emaitzak: oiartzun.hitza.info webgunean. Areto futbola Gipuzkoako Lehen Maila Isu Leihoak-Oiartzun 6-4 Gipuzkoako Bigarren M...