Irun Zuzenean ekimenak Redd Kross Kaliforniako taldearen emanaldia antolatu du asteazkenerako, abenduaren 5erako. Researching the blues taldearen azken diskoa aurkeztuko dute Ficobako auditoriumean, 21:00etatik aurrera. Ken Stringfellow estatubatuarra eta Amodioa talde irundarra ere ariko dira agertokian. Orain dela 34 urte eratu zela Kaliforniako Redd Kross eta Black Flag taldearen kontzertu batean hasierako gonbidatu gisa jotzen hasi zen, bigarren hezkuntzako graduazio jai batean izandako emanaldian zehazki. Ken Stringfellow musikariari dagokionez, Hollywoodetik (Kalifornia) iritsiko da Irungo erakustazokara. Talde ugaritan aritu da estatubatuarra, ezagunenak R.E.M. eta The Posies direlarik. Kontzerturako sarrerak Bloody Mary musika dendan edota Ticketmasterren weborrian eskura daitezke, 25 euroan. Bihar eguerdira arteko eskaintza berezia ere kaleratu du ekimenak eta lau sarrera batera erosiz gero, 18 euroko prezioan lor daitezke.
Zukgua gazte erakunde berria martxan da, eta makineria ondo prestatzen ari dira Errenteria-Oreretako gazteak. Proiektu berria hasteko biharko Gazte Afaria baliatuko dute, eta arratsaldetik hainbat ekintza egingo dituzte. 19:00etan Txiki tabernatik hasi...
Errenteria-Oreretako langabeek euskara ikasteko aukera aparta daukate herriko euskaltegietan. Izan ere, Oreretako Langabeen Batzarraren proposamena aintzat hartu du udalak, eta urtarrila eta martxora bitartean ikastaro trinko bat eskainiko du dohainik langabeentzat. Izena emateko epea abenduaren 14an bukatuko da eta udal euskaltegi zein Xenpelar AEK euskaltegian egin ahal izango da. Langabeek zenbait baldintza bete beharko dituzte ikastaroa doan jasotzeko: Errenteria-Oreretan erroldatuta egotea, langabeak direla frogatzen duen Lanbideren egiaztagiria, eta asistentzia konpromisoa. Gutxienez, eskolen %85etara joan beharko da, eta ez dute onartuko arrazoitu gabeko bajarik. Horietako baldintzaren bat urratuz gero, doan jasotzeko aukera galduko dute. Bestetik, hamar laguneko taldea osatu beharko da eskolak aurrera ateratzeko, eta ikasle guztiek euskara maila berdintsua eduki beharko dute. Euskara ikasle langabeak Langabeen batzordearen proposamenetik abiatuta, udalak udazkenerako ere martxan jarri zuen langabeentzako euskara ikastaroa, baina Irune Balentziagak Kultura zinegotziak azaldu duenez, ezin izan diete dohainik eskaini, ordenantza fiskalek oztopatzen zizkielako. Hala ere, hainbat aldaketa egitea lortu dute, eta ikastaro horietan parte hartu duten gehienei ordaindutakoaren %100 bueltatu zaiela gaineratu du. Urtarrileko ikastarorako ez dira ordenantzak oztopo izango, eta baldintzak betez gero, ikastaroak doakoak izango dira. Ane Arretxe udal euskaltegiko arduradunak jakinarazi duenez, hamahiru ikasle ari dira parte hartzen eskola horietan, eta abenduaren 20an bukatuko dituzte. Idoia [...]
Errenteriako Ingurumen Departamendua asteartean Udalbatzak Alkateen Itunarekin bat egiteko hartutako erabakiarekin pozik agertu da. Klima aldaketa eta energia arloan Europako Batasunak sustatuko ekimena da, eta energia iraunkorreko politikak aurkeztera...
Sailkapeneko azkenaurreko postuan dago Hirugarren Mailako Saskilagunak taldean. Asteburu honetako jardunaldian ere, taulan gora egiteko borrokan jarraituko du. Tecnun izango du aurrean, bihar 18:00etan, Donostiako Tecnun-en. Talde gogorra da Tecnun, et...
Bihar Hiesaren kontrako Nazioarteko Eguna da, eta horren harira, Pasaiako Udaleko lau taldek (denak, PPk izan ezik) adierazpen instituzionala adostu dute. Horrela, biharko eguna GIB birusak eragin duen “izurritea” gogoratzeko baliagarria de...
Mertxe Trantxe adituak Minervaren Foroaren baitan egingo den irakurketa kluba gidatuko du bihar, Oiasso Erromatar Museoan. Julio Medem donostiarraren Aspasia nobela landuko du klubak, 18:00etatik aurrera. Sartzea debalde izango da.
Paco Bueno gimnasioko boxeolariak ongi baino hobeto prestatzen ari dira aste honetan, gaur bertan borroka baitaukate Urnietako frontoian, 22:30etik aurrera. Guztira, bost izango dira parte hartuko duten Paco Buenoko boxeolariak, horien artean, bi emaku...
Euskal preso eta iheslariek “Euskal Herrian bizi behar dutela aldarrikatzeko” herriz herri elkarretaratzeak egingo dituzte gaur. Irunen, Zabaltza plazan elkarretaratzera deitu du Herrirak, arratsaldeko 20:00etan.
Etxe kaleratzeak aurrera eramaten dituzten banku eta aurrezki kutxetatik diru funtsak ateratzea eta gordailurik ez egitea aho batez erabaki zuen herenegun Irungo Udalbatzak. Bidasoko Stop Kaleratzeak plataformaren ekimenez Bildu, EB-Berdeak eta EAJ udal taldeek mozioa aurkeztu behar zuten arren, azkenean, alderdi guztiek hitzartutako mozio bateratua aurkeztu eta onartu zuten. Bidasoko Stop Kaleratzeak elkarteak eta Irungo udal taldeek onartutako mozioaren arabera, etxebizitza hutsak etxerik gabe gelditu diren herritarren eskura jartzea eskatu dio Irungo Udalbatzak finantza erakundeei, eta hori, alokairu sozialen bidez egitea. Halaber, “gutxieneko etika” edukitzea eta desjabetze prozedurak bi urtez eten ditzala exijitu diete udal alderdiek bankuei. Hipoteka Legearen aldaketa sakona egitea ere eskatu zion Udalbatzak Espainiako Gobernuari. Isilunea Bidasoko Stop Kaleratzeak mugimenduko kideak kontent agertu ziren Udalbatzak hartutako neurriekin, eta kaltetuei alokairu sozialak eskaintzea “irtenbide oso positibo eta garrantzitsutzat” jo zuen Miren Olaetxea taldeko kideak. Hala, gaia udalbatzarrean landu izana “etxe kaleratzeen aurkako mobilizazioen ondorio” dela aipatu zuen. Hala ere, hipoteka ordaintzeko arazoak dituzten lagunei “lehenbiziko ordainketa egiten ez duten unetik gurekin, Irunvirekin edota Etxebiderekin” harremanetan jar daitezela eskatu zien. Horiek horrela, Irungo bi herritarren kasuen gainean ohartarazi zuen: “Bata, urtarrilaren 18an etxetik kaleratzekoak dira, eta bestea, prozedura penalean sartzeko arriskuan dago”. Eta bidebatez, Manolo Reguera Donezteben (Nafarroa) bere [...]
Goiko kaletik izenburupean, Koldo Mitxelenaren gaineko hitzaldia egingo dute astelehenean Xenpelar Etxean, 19:30etik aurrera. Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginda, eta Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrena bete denean, hizkuntzalaritzaren arl...