Joan den ostegunean Jon Maia bertsolari zumaiarrak etorkizunerako bidea irekitzeko asmoa duen hitzaldi bat eman zuen Kabian: . Hitzaldia kolore askotariko eragileek eta Udalbatzan ordezkatuta dauden alderdi politiko guztiek antolatu zuten, eta eurek eg...
2012/2013 ikasturtearen aurkezpena egingo dute etzi Killirikupe Emakume Taldeko kideek, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Astebete beranduago, ikasturtea hasiko da: urriaren 3an. Aurten, landuko duten gaia “Norberak bidea aurkitu eta zailtasu...
Udalak jakinarazi duenez, urritik abendura langabeentzako euskara ikastaro trinkoa egiten duten ikasleei matrikularen %100 itzuliko die udalak. Izena ostirala baino lehen eman behar da udal euskaltegian edo AEKn.
Greba orokorrarekin bat egin du Zintzilik irratiak, eta horrenbestez, biharko programazio berezia prestatu du. Hala, grebaren inguruko gertaerak kontrainformatuko dituztela esan dute “era militante batean”. Goizeko hamarretatik aurrera, gre...
Heldu den larunbatean euskarazko ipuinak kontatuko ditu Xan Errotabehere kontalariak, Herriko Mediatekan. 11:00etan hasiko da ipuinaldia eta, gutxi gorabehera, ordubete iraungo du. Ohikoa den bezala, Mediatekan sartzea doan izanen da. Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak bi hilabetero euskarazko ipuinaldi bat antolatzen du Mediatekan. Hurrengo ipuin kontaketa abenduaren 1ean izanen da.
Harresilanda kalean dagoen pintura eta eskulanetako Lilixi tailerrak datorren astean hasiko ditu ikasturte berriko klaseak. Euren Facebook orrian jakinarazi dutenez, azken egunak dira izena eman nahi dutenentzat. Haurrentzat eta nagusientzat ematen dit...
Bidasoa eskubaloi taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Santanderren (Kantabria), Adelma Sinfinen kontrako partidan (27-28). Aranburu izan zen golegile onena, zazpi golekin. Bestalde, klubetik esan dutenez, abonatuek prest dituzte datorren denborald...
Pasaia Garbia plataformak atez ateko bilketaren kontrako 4.247 sinadura aurkeztu zituen atzo notaritzan. Udalean ordezkariak dituzten talde politiko guztiei kopia bana helarazteko eskatu dute, gainera. Pasaia Garbiak adierazi du jaso dituzten sinadurak...
Bihar greba eguna dela eta, gaur egingo dute iraileko ohiko plenoa, udaletxean, 19:00etan. Gai zerrenda, hemen.
Zabalik da Tip Tap Clap elkartean izena emateko epea
Errenteriako Udalbatza gaur elkartuko da, hilero moduan, 18:30ean. Oraingoan, hamabost puntuko gai zerrenda izango dute eztabaidatzeko, eta horien artean bost mozio. Horietako bat Bilduk gaixo dauden presoei buruz aurkeztutakoa da. Bertan, “gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamahiru presoen baldintzapeko askatasuna” eskatzen du koalizioak. Gaineratu du giza eskubideen “oinarrizko zutabeak urratzen” ari direla Madrilgo arduradun politikoak. Bilduren esanetan, sufritzen dituzten gaixotasunei behar bezalako jarraipena egitea bateraezina da espetxean egotearekin. Gaixo horiek beharrezkoa duten tratamendua eta zaintza behar bezalako baldintzetan jasotzea oinarrizko eskubidea dela esan du. EAJk, bestalde, herriko hainbat kaleri izena aldatzea proposatuko du, Errepublikako izenekin. Lehenengo proposamenak 1931ko irailaren 14an Errenteriako Udalbatzak hartutako erabakia du abiapuntu. Horrenbestez, Gabierrotako biribilgunetik Santa Klara zubirainoko tarteari Sabino Arana hiribidea jartzea proposatu du; hortik Galizia (Niessen) biribilgunerainoko tarteari Euskadi hiribidea, eta Galizia biribilgunetik Alabergarainoko tarteari Nafarroako hiribidea. Bigarren proposamenak Errepublikako azken Udalbatzari egindako omenaldia du oinarrian. Horrenbestez, Vicente Elizegi kaletik hasita Zumardirainoko tarteari Serapio Mendarte kalea jartzea planteatu du, fusilatu zuten zinegotziaren omenez. Bestetik, Vicente Elizegi kantoitik Xenpelar kaleko kantoirainoko tarteari Paulino Garcia izena jartzea proposatu du, Errepublikako azken alkatearen omenez. Horrez gain, Errenteriako Ezkerrak eta PSE-EEk abortuari buruzko eztabaida eramango dute plenora, eta azkenik, Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformaren Agiriaren harira aurkeztutako mozioari [...]
Oiartzunen Euskaraz Bizi Nahi Dut lasterketa egin zuten larunbatean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak deituta, eta herriko hainbat elkartek eta korrikalarik antolatuta. Arratsaldean, plazan elkartu ziren partaideak: 110 heldu eta 190 haur ingu...
Oarsoaldeko kiroldegietako abonatuek eskualdeko igerileku guztiak erabili ahal izateko akordioa aurkeztuko dute etzi
Zuzeu albistariak Santi Reyes Irungo PPko zinegotzia elkarrizketatu du, hauteskundeen kanpainaren baitan abiatutako elkarrizketa biran. Horren arabera, EAJko, EH Bilduko, PSE-EEko eta PPko lau zinegotzi gazte elkarrizketatuko ditu agerkari digitalak. H...
Real Union futbol taldea Teruelen aurka lehiatu zen asteburuan, Stadium Galen izandako partidan. Txuri-beltzak ezin asmatu ibili ziren zelaian, eta Teruelek baino jokalari bat gehiago eduki arren, 0-1 galdu zuten Aragoiko taldearen kontra. Imanol Idiak...
Beste urte batez Ereintza dantza taldeak herri dantzen (mutxikoak, fandangoa…) ikastaroa antolatu du. Hori prestatzeko bilera egingo du etzi, 20:00etan, Juan Olazabal 23ko egoitzan. Bilerara joan ezin dutenek posta elektroniko bidez jarri beharko...
Larunbatean egin zuten San Pedron, Trintxerpe Atletismo Elkarteak antolatuta, Platako Itsasargira Igoera. 37 parte hartzaileetatik onena Igor Fuentes trintxerpetarra izan zen gizonetan, eta nesken artean Lourdes Oiartzabal lezoarra. Sari banaketaz gain, zozketa ere egin zuten.
Heldu den ostiralean Microcastles indie taldea ariko da Uxoa tabernan. Deerhunter bandaren bertsioak egiten ditu talde donostiiarrak. Men of Rock musika elkarteak hil honetan Hondarriban programatu duen azken kontzertua da. Uxoako emanaldi guztiak beza...
Fermin Muguruzaren azken dokumentalean ageri den emakumeez osaturiko Zuloak rock bandak Psilocybenean joko du urriaren 20an. Muguruzak Zinemaldiaren aurretik eginiko adierazpenetan, Zuloak taldea “asmakizuna” dela onartu zuen, hau da, ez du...
Leka Enea mahai tenis taldeko kideak 2012-2013 sasoiko Superdibisioko ligetan hasi dira lehian, eta emakumeen zein gizonen taldeak garaile izan dira asteburuan. Gizonen taldeari dagokionez, Caja de Burgos taldearen aurka lehiatu zen ostiralean, Hirubide ikastetxean izandako partidan. Zhang Sining, Zoltan Batorfi, Endika Diez, Iker Martinez eta Endika Gonzalez jokalariek osatu zuten talde irundarra eta 4-0 markagailuarekin, erraz irabazi zuten Gaztelakoen aurka. Horiek horrela, sailkapen orokorreko lehen postuan kokatu dira irundarrak. Heldu den asteburuan, Cordobako Cajasur taldearen aurka lehiatuko da Leka Enea, Andaluzian. Nesken taldea bestalde, Aviles talde asturiarraren aurka lehiatu zen larunbatean, etxetik kanpo. Irungo taldeak 1-4 irabazi zuen. Hurrengo partida Herrialde Katalanetako Suris Calella taldearen kontra izando dute, igandean Hirubide ikastetxean, 10:30etik aurrera.