Xabier Arribas akademiako ikasleek erakusketa bat antolatu dute irailaren 25etik, urriaren 9ra bitartean. Mostra Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan ikusgai izango da. Ordutegia: Astelehenetik larunbatera: 18:00etatik 21:00etara Igande eta jaiegune...
Futbola Erregional Ohorezko Maila. Zarautz-Oiartzun: 1-2. Espainiako Estatuko Bigarren Maila. Oiartzun-Abanto: 0-2. Pilota Lezoko Txapelketa. Larrañaga (Gasteiz)-Ander Imaz (Oiartzun)/Labaka-Imaz (Aurrera Saiaz): 22-7. Titin III Txapelketa. Iribarr...
Herrirak antolatuta, elkarretaratzeak egin zuten larunbata eguerdian Irunen, 197/2006 doktrinaren kontra. Hamarnaka lagun bildu ziren Irunen, Urdanibia plazatik epaitegiraino egin zuten giza katean. Besteak beste, Gabriel Zabala irundarrak du ezarrita 197/2006 doktrina. Herriraren esanetan, neurri hori “bizi guztirako kartzela zigorra” da, “eta kalte fisiko, moral eta psikikoak sortzen ditu”. Herrirak kondena beteta duten preso guztien “berehalako kaleratzea” eskatu du, baita doktrina etetea ere.
Iturriotzen Zirauki kaleko zati bat moztuta egongo da, atzo hasi eta lau astez, Bidezarra eta biribilgunearen arteko tartea, hain zuzen ere. Trafikoak Zuberoa jatetxetik sartu, eta Bidezarratik atera beharko du, norabide bakarrean. Orma etxean egin beh...
Kizki Eguna egin zuten herenegun Hernanin. 404 kizki lagun elkartu ziren plazan, sagarra biltzera. Donostiak hartu du erronka datorren urterako. Arratsaldeko herri kiroletan, oiartzuarrak laugarren geratu ziren, azken postuan.
Autokarabana baten kontra jo du motorzale batek, eta hil egin da. Urruña inguruan gertatu da ezbeharra, Hendaiatik eta Zokoara bitarteko kostaldeko errepidean. Motorzaleak 42 urte zituen. Aurrez aurre talka egin dute bi ibilgailuek, eta bidea itxita ...
Hendaiako Herrirak jakinarazi du gaur, 19:00etatik aurrera, elkarretaratzea egingo dutela Pausuko biribilgunearen parean Iñaki Imaz preso donostiarra Espainiaratzeko aginduaren kontra. Gaur hartu du erabaki hori Paueko epaitegiak, Euroagindu bati jara...
Leka Enea mahai tenis klubeko taldeek 2012-2013 Ettu Cup Europako Ligako sailkapen partidak jokatu zituzten iragan asteburuan. Superdibisio Ligari hasiera eman ez dioten arren, Europarako txartela lortzen saiatu dira eta lehen aldiz, emakumeen eta gizonen taldeek jokatu dituzte sailkapen lehiak. Gizonen taldeak hurrengo partidarako txartela lortu du; emakumeen taldea, aldiz, kanporatua izan da. Domotekhnika talde ukraniarraren eta Carinthiawinds Villacher talde austriakoaren aurka aritu da Leka Eneako emakumeen taldea, Austrian. Bi kasutan, 3-0 galdu dute irundarreek. Klubaren arabera, “esperientzia oso garrantzitsua da, eta aurtengo taldea oso gaztea da, 17 eta 19 urte artekoa”. Leka Eneako gizonen taldea bestalde, hobeto aritu da kanporaketa partidetan. Hala, Austriako Sportklub Wien eta Hungriako Floratom taldeak hartu ditu etxean, eta 3-0 irabazi du bi kasuetan. Hurrengo lehia Txekiar Errepublikan izango dute, eta Bosniako, Israelgo eta bertako taldeen aurka lehiatuko dira, datorren urriaren 7an eta 8an. Superdibisio Liga Espainiako Superdibisio Liga heldu den asteburuan hasiko da. Hala, Leka Eneako gizonen taldea Zoltan Batorfi jokalari eta entrenatzailearen zuzendaritzapean ariko da. Lehen partidan Caja de Burgos taldearen aurka lehiatuko da, larunbatean, 19:30ean, Hirubiden. Era berean, emakumeen taldeak ere Superdibisio Liga hasiko du, eta Aviles taldearen kontra jokatu du larunbatean, Asturiasen (Espainia). Harrobia indartzen Leka Eneatik nabarmendu dutenez, ahalegin berezia [...]
Hilaren 22an Kaperan a Kapela zikloaren baitako kontzertua eman behar zuten Pier Paul Bersaitzek eta Kantiruki taldeak, Herriarteko orkestrarekin batera. Bada Herriko Etxeak eta Euskal Kultur Erakundeak jakinarazi dute musika emanaldi hori bertan beher...
Ostiralera arte luzatu dute Errenteriako Udal Euskaltegian izena emateko epea. Euskara ikasi edo ezagutza hobetzeko asmoa badu norbaitek edozein mailatan egin dezake matrikula, goizez zein arratsaldez. Ikastaroak astean hamar ordukoak dira. Izena emate...
Oiartzungo herri bilguneak bilera deitu du etzirako. 19:30ean izango da, Manuel Lekuona Bibliotekan. Herritarrei agertzeko deia egin diete: "Oraindik preso eta iheslari politikoen eskubideak bermatzeko herrian lana egiten jarraitu behar dugu. Oiartzuar...
Zinemazko Opera ekimenaren baitan, Anna Bolena musika emanaldia izango da irailaren 25ean 19:00etan, Amaia Kultur Zentroan.
Irungo Udaleko txistulariek diana joko dute igandean, goizeko 09:00etatik aurrera Larreaundi, Azken Portu eta Behobia auzoetan barrena.
Oiartzun Irratian laugarren denboraldia hasiko du Kirolez blai! saioak, bihar. Bi entrenatzaile izango dira Joxe Migel Lopezen gonbidatuak: Gari Argote Oiartzungo Ohorezko Erregionaleko entrenatzailea eta Mikel Salegi Bigarren Mailako neskena. Astelehe...
Santiago auzoan XIII. Kultur Astea egin dute joan den asteazkenean hasi eta herenegun arte, bertako auzo elkarteak antolatuta. Txiki zein helduei zuzendutako egitarau zabala osatu du horretarako Santiagoko Auzo Elkarteak. Horren barruan, III. Paella Txapelketa egin zuten herenegun (irudian), eta herri bazkaria ondoren. Txokolate jatearekin bukatu zen kultur astea.
Kabia Espazio Kreaktiboan ekitaldi berezia izango da etzi, 19:00etatik aurrera: Jon Maiaren Kulturak eta identitateak gure herrian hitzaldia. Maiaren beraren esperientzia propiotik abiatuko da, eta Zamoran eta Extremaduran sustraiak edukitzeak eta euskaldun sentitzeak identitatean nola eragin dion azalduko du. Hitzaldi horretatik abiatuta, herriko kultur eta identitateen arteko elkarbizitza sustatu nahi dute zenbait eragilek Errenteria-Oreretan. Hain zuzen, ekimenaren alderik garrantzitsuena antolatzaileak eurak dira. Kolore askotariko elkarteak daude atzean: Concha Rociera, Aljarafe, Casa de Galicia, Monfrague, Ereintza, Landare, AEK, Lau Haizetara eta Mikelazulo. Errenteriako Udaleko alderdi politiko guztiek ere bat egin dute. “Elkar ezagutzeko garaia” Horien arabera, Errenteria-Orereta luzaroan “jatorri ugariko pertsona eta kolektiboen elkargune izan da”, eta orain garaia da “aniztasun baliotsu horren barruan hizketan hastekoa, elkar hobeto ezagutzekoa eta egon litezkeen oztopoak gainditzen hastekoa”. Zehazki, “elkar ez ezagutzea” dela iritzi diote komunitateen arteko “banaketa” ekarri duena, eta “mugak apurtu” behar direla berretsi dute. Ekimen hori orain arte herrian bizi izan den eta aurrerantzean etorriko denaren arteko “inflexio puntua” izatea nahi dute deitu duten elkarteek, eta hortik aurrera beste ekitaldi batzuk antolatzeko asmoa erakutsi dute. Horrez gain, garrantzitsutzat jo dute ahalik eta herritar gehienek parte hartzea ekimen horretan, eta horregatik, errenteriar guztiak gonbidatu dituzte, etzi, Kabiatik pasatzera. Bukaeran, luntx bat izango [...]
EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko (GBB) buru Joseba Egibarrek hitzaldia eman zuen herenegun San Juan plazan. Jeltzaleak ezker abertzaleari eman zion protagonismo osoa, eta “ahultasuna” egozteaz gain, “presoentzako gutxieneko planik” ez duela, eta “helburu bakarra EAJri irabaztea” dela nabarmendu zuen. Horrez gain, proiektu politikorik ez edukitzea leporatu zien ezker abertzalekoei: “Iparra galduta daukate, herri eredurik gabe”. EAJk 1977an hartutako bide “demokratikoa” goraipatu zuen Egibarrek, eta ezker abertzalearen “masa borroka, borroka instituzional eta borroka armatuaren konbinazioa” kritikatu zituen.
Ostegunean Errepublikako azken Udalbatza omendu zuten udaletxean. Ekitaldi jendetsua izan zen, eta orduko zinegotzien senitartekoek parte hartu zuten. Omenaldiaren lehen zatian, Udalbatza hori oroitzeko plaka ageriarazi zuten —areto nagusiaren ataria...
Errenteria Musikal musika eta dantza eskolan izena emateko aukera badago oraindik. Eskolatik jakinarazi dutenez, oraindik badago lekua musika eta dantzako hainbat espezialitatetan. Baldintza bakarra bete behar da: musikan 4 urtetik gora edukitzea, eta ...