Aurten ere Enjoy English programa jarri dute martxan Haurtzaro Ikastolan, uztailaren 24ra arte, ikasleek udan ere ingelesa praktika dezaten (irudian, aurten izena ematen dutenak). Programa horren abantaila nagusia nabarmendu dute ikastolako arduradunek...
Errenteria-Oreretako Iztieta auzoko Ondartxo inguruan, Oiartzun ibaian, hainbat arrain hilda agertu direla jakinarazi diote OARSO BIDASOKO HITZA-ri hainbat herritarrek. Irudian ikus daitekeen bezala, korrokoiak dira hilda agertu diren arrainak.
Pasaia Musikalen zabalik da izena emateko epea. Aste honetan egin dituzte matrikulazioak barruti guztietan eta gaur antxotarrek dute txanda. Ikasle ohiek 09:30etik 12:30era eman dezakete izena, eta ikasle berriek 18:30etik 20:00etara, Azokan. Edonola e...
Pala txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, eta etzi Lore Txortaren krosa egingo dute Sanferminen aurreko asteburua kirolez beteta dator. Batetik, bihar, Axular kafetegiaren pala txapelketako finalak eta bazkaria egingo dituzte. Bestetik, etzi, Lore Txortaren herri krosa izango da. Bihar, 11:00etan jokatuko dute pala txapelketako final txikia Xabier-Virgilio eta Goya-Juan Carlos bikoteek. Hirugarren nor gelditu den jakin bezain pronto, final handia hasiko da: Alberto-Imanol eta Vicente-Oiarbide bikoteek jokatuko dute txapela erabakiko duen lehia. Ohorezko postuak zeintzuk izango diren jakinda, bazkarian bilduko dira pala txapelketan parte hartu dutenak, eta herritarrak. Otordua 14:30ean hasiko da, Axular plazan. Haurrentzako puzgarriak izango dira. Herri krosa, etzi Etzi, berriz, korrikalarien txanda izango da. Lore Txorta elkarteak XXII. San Fermin Kros Herrikoia antolatu du iganderako. Hainbat kategoriatan aterako dira korrikalariak. Benjamin Mailakoen irteera 10:00etan izango da (500 metroko bidea egin behar dute); Haur Mailakoena 10:15ean (1.000 metro); kadeteena 10:30ean (2.000 metro) eta helduena 10:45ean (8.000 metro). Helduek Antxo eta Molinao artean prestatu duten zirkuituari hiru itzuli emango dizkiete. Probak bukatuta, sarien banaketaren txanda izango da. Lasterkari onenei garaikurrak 12:00etatik aurrera emango dizkiete, Gure Zumardian. Antxoko San Fermin Jaiak datorren asteazkenean hasiko dira, hilaren 4an. 19:00etan jaien aurkezpen ekitaldia egingo dute, eta 20:00etan, txupinazoarekin batera, hilaren 8ra arte [...]
Gaur egingo dute norgehiagoken zozketa Itziar tabernan, 20:00etatik aurrera; bihar hasiko da Amnistiaren Aldeko XX. Futbito Txapelketa egingo dute Donibaneko kiroldegian biharko 09:00etan hasita. Hala, lehiaketarako oraindik izena eman daiteke: gaur da...
Antxoko alkateorde Izaskun Biurrunek, ondoren zehazten diren datetan hartuko ditu herritarrak: Uztailaren 11n eta 25ean, eta irailaren 5ean, 19:00etatik, 20:30era. San Pedroko alkateorde, Jose Luis Sanzek, berriz, uztailaren 4ean eta 18an, eta irailare...
Pasaiako Udalak udaltzainen lan poltsa osatzeko prozedura zabaldu du. Interesdunek uztailaren 10era arte dute izena emateko epea. Honatx deialdiaren oinarriak.
Uztailaren 13ra arte izango da izena emateko aukera, goizez, udaletxeko Informazio Bulegoan Xanistebanetan hesiak zaintzeko lan poltsa irekiko du udalak astelehenean. Bete beharreko baldintza 18 urte beteta edukitzea da. Lanerako lehentasuna izango dut...
Pasaia Kirol Elkartearen talde nagusiak futboleko Hirugarren Mailan jokatuko du datorren sasoian. Aste honetan jaso dute albistea antxotarrek. Eibar B taldeak uko gin dio lehian jarraitzeari, eta horregatik lortu dute plaza zuri-gorriek. Asteazkenean handiki ospatu zuten jokalariek eta zuzendaritza batzordeko kideek igoera; Antxotik kalejira egin zuten, eta ondoren afaria. Ospakizunekoa da ondoko irudia.
Lezoko Udalak euskara ikasteko laguntzak emango ditu, eta horiek eskatzeko epea uztailaren 16ra arte da. Eskabide orriarekin batera (udaletxean eskatuta edo udalaren webgunean deskargatu daiteke), beste hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte intere...
XLII. Ibilaldi Neurtua antolatu du Itsas Mendik iganderako. Ohi bezala, ibilaldia bukatuta barrikotea izango da Donibaneko plazan, nahi duen ororentzat zabalik. Derrigorrezkoa bihurtu da zita Donibane inguruko mendizaleentzat. Itsas Mendi elkarteak antolatuta, XLII. Ibilaldi Neurtua egingo dute igandean Jaizkibeletik barrena, eta ohi bezala, bi ibilbide prestatu dituzte, sasoi batean daudenentzako bat, eta denak eman gabe mendi bueltaz gozatzeko gogoz abiatuko direnentzat bigarrena. Bi ibilbideek irteera eta helmuga berbera izango dute, Itsas Mendi elkartea. Ibilbide motza aukeratzen dutenek, lehen dorrera iristerakoan Kantinarako bidea hartu beharko dute, ondoren, bide tradizionalera jaisteko. Ibilbide luzea hautatzen dutenak, 08:00etan hasiko dira irteten Itsas Mendiren egoitzatik. Bikoteka irtengo dira, iristen diren hurrenkeran. Ibilbide motzekoak, berriz, ordubete beranduago abiatuko dira. Historia, zigiluetan Ibilaldi neurtuaren bidea Donibaneko garai bateko baserrietatik igarotzen da. Baserri horiek zeuden tokietan, mendi taldeak plakak jarriak ditu, 1936. urtean Ixidoro Olaziregik idatzitako bertsoekin. Olaziregik baserriak deskribatzen ditu bertso horietan. Antolakuntzak prestatu dituen zigiluetan ere, baserri horien izenak jasotzen dira. Zozketan, afariak Kontrol guneetan jana eta edana egongo da partaideen eskura, eta atsedenaldi bat ere izango da, hamaiketakorako. Parte hartzea doakoa da, eta izen-ematea igandean bertan egin behar da. Donibaneko plazan bukatuko dute partaideek ibilbidea, eta hara iristerako, edariak eta pintxoak prest izango dituzte. Ondoren [...]
Kuadrillategiko 59 gazte eta bost hezitzaile Madrilgo Warner parkean izan ziren igandean (irudian). Gaua Madrilgo aterpetxe batean pasatu, eta astelehenean Burgosko herrixka bateko erreka-laku batean pasatu zuten eguna. Gazteak zein hezitzaileak gustur...
Harrotasunez ekin diote festari San Pedron, krisiari berritasun askorekin erantzunez Festak badiaren alde batetik bestera jauzi egin, eta San Pedron bete-betean dago orain. Atzo hasi ziren sanpedroak, eta gaur egun handia ospatuko dute. Mariñelarenak alkateordetzatik botatako suziriak eman zien hasiera ofiziala jaiei, baina, aurretik festa hasia zen kaleak koloreztatzen. Aurten lehenengoz antolatutako Indarkeriarik Gabeko Egunaren barruan, herriko hainbat margolarik hasitako murala aurkeztu zuten arratsean, eta hari jarraituta herritarrek San Pedro Debekatuaren Mapa osatzeko aukera izan zuten. Asmoa: gune horien eraldaketa irudikatzea. Txupinazoaren ondotik, gay eta lesbianek ikurrina igo zuten Herriko Plazan, jaien hasiera eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna batera ospatuz. Jada gauean bezperako danborradan bildu ziren sanpedrotarrak. Gaur, berriz, patroiaren eguna ospatuko dute, eta horretarako egitarauan klasikoak eta berritasunak uztartu ditu Jai Batzordeak. Berritasunen artean aipatzekoak gaurko hiru ekitaldi: batetik, Pasaiako zenbait herritarren istorioak eta oroitzapenak biltzen dituen ikus-entzunezkoaren proiekzioa udal aretoan, (bihar eta etzi ere izango da ikusterik, 12:00etatik 14:00etara) eta horrez gain, bizilagunek Internet bidez partekatutako argazki, bideo eta bestelako agiriak ikusteko aukera. Bigarrenez, arratsalderako antolatutako I. Trikotoia. Jostorratzak eskuan, pilotalekuan bilduko dira haurrak eta helduak, puntu eta kakorratz lanen lehen herri maratoian parte hartzeko. Ikasi eta erakutsi nahi dutenek, denek izango dute tokia maratoi ezin originalean. Hirugarrenik eta [...]
Atzo egindako Hirigintzako Informazio Batzordean Pasaiako Bilduk aurkeztu zuen irizpena onartu zuten batzordekideek: San Pedroko arrantza lonjari buruzko azterlana onartu zuten, alegia. Beraz, Astigarraga eta Lasarte arkitektoek diseinatu zuten egitasmoari argi berdea eman dio udalak. Baina eraikuntzaren gaineko jarraipena egingo dutela ziurtatu dute: “Gobernu talde honek oso gertutik zainduko du lonjaren eraikuntza prozesua”. Gainera, lonja diseinatzeko herritarren parte hartze prozesuan adostutako konpromisoak bete daitezen lan egingo dutela nabarmendu dute Alkatetzatik. Alkatetzak jakinarazi du hilaren 20ko Pasaiako Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan B Plana izenekoa —lonja funtzionalaren egitasmoa zen, pabilioiak soilik zituena, eta lonjaren jarduera kanpoaldean izango lukeena— errefusatu zuela, “horrek kalte handia eragingo lioke udalerriari”; abian jarritako elkarrizketa prozesuan konfiantza zuela ere esan zuen alkateak. Hala ere, Alkatetzaren arabera, Pasaiako Portu Agintaritzak (PPA) epeen gaineko “presa” azaldu zuen: “Hori dela eta, alkateak adierazi zuen hirigintza batzorde bat egiteko asmoa zegoela, eta gaia aztertzeko udalbatzarra uztailaren 10ean-edo egitea espero zela”. Zentzu horretan, Alkatetzak “haserrea” agertu du, datu horien berri eman zuelako portuak prentsaurreko batean.
Portuko jarduerak ingurumenean sortzen dituen kalteak ekiditeko erakunde arteko mahaiak landu duen txostena zabaldu du udalak. txostena
Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza- komunitateekin batera haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko lanean ari da. Udaletik esan dutenez, “gizarterako ingurune on eta...
Jendaurreko txartelak eta bestelakoak euskaraz jartzeko edo zuzentzeko zerbitzua du Ttur-tturrek Oiartzungo Udalak eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak gogorarazi dutenez, «uda garai berezia da ostalari eta merkatarientzat». Hala, sasoi berezi honet...