Joan den astean Ikust Alaia udal liburutegiaren webgune berritua aurkeztu zuten. Udaleko informatika zerbitzuko langileek eta Lanbide Plangintzaren bitartez kontratatutako bi teknikarik prestatu dute, eta Adimedia Komunikazio Interaktiboa enpresa irundarraren laguntza teknikoa izan dute. Webgune berria zaharraren helbide berean bisita daiteke: irun.org/biblioteca. Pedro Alegre Informazioaren Gizarteko eta Herritarren Parte Hartzeko zinegotziak webgunea berritzeko beharra zegoela azaldu zuen aurkezpenean: “Azken urteetan Internetek izan duen garapenak orrialde berri bat sortzeko beharra ekarri du, garai berriekin egokitzeko eta 2.0 webguneak ematen dituen aukera berriak ustiatzeko”. Alegrek adierazi zuenez, lehengoaren aldean hobekuntza asko ditu webgune berriak. Esaterako, webaren irisgarritasun estandarrekin betetzeko diseinatuta dago, egitura modernoa du eta irun.org udal webgunearekin koherentzia gordetzen du. Gainera, “dinamikoagoa eta erabilgarriagoa” dela esan zuen Informazioaren Gizarteko ordezkariak. Hala, banerren bitartez, jardueren agenda, albisteak eta gai tematikoen menuetako edukiak agertzen dira, “erabiltzaileentzat interesgarria den informazioa eskainiz, hala nola, titulu berriak, gehien mailegatzen direnak, aholkuak…” 2.0rako prestatuta Sareko zerbitzua berritzean, udal liburutegiaren erabiltzaileek hainbat tresna izango dituzte eskura, Ikust Alaiara joan beharrik gabe. 2.0 webguneak dituen tresnak baliatu ditu: bilatzaileak, RSS edukien sindikazioa, Youtube eta gizarte sareekin loturak… Horrez gain, Haur eta Gazte Liburutegia izeneko atala sortu dute teknikariek, Belen Sierra Kultura Saileko zinegotziak azaldu zuenez: “Proiektu berri honekin aurretik [...]
Etzi egingo dute, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hauxe da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren inguruko mozioa. Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegiak emandako 66/2012 s...
Bakalau elkarteak bertso afaria prestatuko du heldu den ostiralean, ekainaren 1ean, Xaia ostatuan. Maialen Lujanbio eta Odei Barroso bertsolariak ariko dira. Antolatzaileek esan dute komeni dela aldez aurretik erreserba egitea, honako telefono zenbakir...
Herri arteko pala nahiz esku pilota txapelketetan ez dute zorterik izan Errenteriako taldeek, eta ez dute garaipenik eskuratu. Olaberrian jokatutako pala txapelketari dagokionez, larruzko paletan Eskisabel eta A. Pichelek 25-35 galdu uzoten G. Arrieta ...
Karlos Zurutuzaren Esklabu Iraken ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da, bihar, 09:15ean, Udal Euskaltegian. Dokumental horretan giza trafikoari buruz hitz egiten du kazetari donostiarrak. Kurdistanen espezializatua dago Zurutuza, eta Bihar elkart...
Gipuzkoako areto futbolean, Lehen Mailan, Euskal Ligarako igoera jokoan zuten Oiartzunek eta Horbel tabernak larunbatean. Azkenean, Horbel taberna gailendu zen 2-3, eta Gipuzkoako kopa irabazi zuen. Oiartzuarren golak Gorka Etxeberria eta Unai Esnalek...
Joan eta itzuliko kanporaketa jokatuko du Pasaiak. 4-0 irabazi zion lehengo larunbatean Rotetari, eta honenbestez, sailkapeneko bigarren postuari eusten diote zuri gorriek. Hurrengo asteburuan kanporaketa jokatuko dute Bizkaiko eta Arabako bigarren tal...
Hondarribia Dantzan ekimena ospatu dute asteburuan, Kemen Dantza Taldearen eskutik. Larrain dantza zaleek ikastaroa egin zuten Jostaldin eta larunbatean egin zuten erromerian, bertan ikasitakoak praktikan jarri zituzten (irudian). Larunbatean egin zituzten ekintza gehienak eta Deba, Oñati, Baztan, Berastegi, Irun eta Hondarribiko dantzarien emanaldiak izan ziren.
Madalenetako Jai Batzordeak azken bilera izan zuzen ostiralean, eta bertan hainbat erabaki hartu zituzten festetarako. Horien artean, txupinazoa zuzenean ematea etxe guztietarako, eta Zumardian pantaila erraldoia jartzea hura jarraitzeko. Egun horretan herri bazkaria prestatu nahi dute Kabia Espazio Kreaktiboan, eta ondoren, herriko talde guztiak elkarrekin joatea txupinazora. Duela hiru urte kendu zuten soka muturra ere bueltatuko da, eta uztailaren 23an eta 24an egingo dute. Horrez gain, haurrentzako gune bat jarriko dute, su artifizialak botako dituzte, “musika kontzertu entzutetsua” eta muxikoak antolatu, eta Musika Plazan hip-hop dantzarako gune bat jarriko dute. Herrian giroa sortzeko kaleko dekorazioan inbertituko dute, eta fanfarreak eta txarangak prestatu (hamabi, guztira). Era berean, kale animazioa eta berbenak bultzatuko dituzte. 192.200 euroko aurrekontua Aurtengo madalenek 192.200 euroko aurrekontua izango dute. Jai Batzordeak antolatutako ekimenentzat 53.200 euro bideratuko dira, gainontzeko “ezinbesteko” gastuentzat 96.00 euro. Horri elkarteek jasotzen duten laguntza batu behar zaio 43.000 euro.
Datorren ostiralean, ekainaren 1ean, dokumental baten emanaldia antolatu du Lezo Zero Zabor Taldeak. Errausketari ateak ixten dokumentala eskainiko dute Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Dokumental hori Debagoienako Zero Zabor Taldeak egin du. Dokume...
Oarso saskibaloi taldeak jokalariak hartzeko jardunaldiak antolatu ditu, eta datozen egunetan izango dira. Lehenengo eguna, gaur bertan izango da 19:00etan, Galtzarabordako kiroldegian. Gainontzekoak, berriz, asteazkenean (hilak 30), ostiralean (ekai...
Ostegunean, hilaren 31n, kontsumo taldeei buruzko hitzaldia egingo dute Txerrimuñon. Hizlari lanetan Pedro Alberdi EHNE nekazari sindikatuko kidea ariko da. Bi puntu izango ditu hizpide: gaur egungo nekazaritzaren egoera eta kontsumo taldeen garrantzi...
Asteazkenean, 19:30etik aurrera, Iñaki Villagranek bere azken lana aurkeztuko du Xenpelar Etxean: Irreverencias. Lan surrealista da Villagranen azkena, eta absurdua da oinarria. Narratzaileak galdera bati erantzuten saiatuko da: Ba al da bizitza bera ...
Pasaiako Portuaren jarduerak ingurumenean eragiten dituen kalteak aztertu eta neurri zuzentzaileak adosteko lanean ibili den erakunde arteko mahaiak bukatu du bere lana. Asteazkenean aurkeztuko dute publikoki, 10:00etan, Arizabalon. Txostenean jasotako...
Antxoko Lagun Artea elkarteak eskulanen erakusketa zabalduko du Kultur Etxean. Bihar, (hilak 29), eta etzi (hilak 30) bisita daiteke, 19:00etatik 21:00etara.
Kultura eta Hezkuntza departamentuko kide Gurutze Urresti zendu dela eta, gaurko udalbatzarra bertan behera gelditu da. 19:30ean egitekoa zen, Antxoko kultur etxean. Deialdi berria egin du udalak, ekainaren 12rako, toki eta ordu berean.
Larunbatean, Euskal Herriko Emakumeen Futbol Kopako lehen partida Donibane Garazin jokatu zuten Oiartzungo neskek. Eta jaun eta jabe izan ziren: 15-0 irabazi zioten Garazi, Donapaleu eta Mauleko neskez osaturik zegoen Garazi taldeari. Lehen partida irabazita, Oiartzunek hurrengo fasera sailkatzeko txartela lortu du.
Erregional Ohorezko Mailako Hondarribiko futbol taldeak mailan jarraitzeko helburua bete zuen larunbatean. Hutsean bukatu zuten Tolosaren aurka, eta puntu bakarra poltsikoan, salbazioa eskuratu zuten berdeek. Gutxitan ikusi da Ondartza futbol zelaia larunbatean bezain beteta, Hondarribiko zale asko hurbildu ziren eta gogotsu animatu zituzten euren mutilak. Denboraldi gogorra izan den arren, pozik bukatu dute Mikel Llorenteren mutilek.
Trintxerpeko Arraun Klubak bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da aurten. Lehengo ostiralean, ekainerako antolatu dituzten jarduerak aurkeztu zituzten Trintxerpeko alkateordetzan. Itsaso Andueza eta Toño Vazquez lehendakariak aurkeztu zuten ospakizunen egitaraua. Horrez gain, arraun klubaren 25 urteko historian lan egin duten guztientzat esker oneko hitzak izan zituzten, baita orain arteko lehendakari guztientzat, zein klubaren 25 urteurrena ospatzeko eratu duten batzordean lanean ari direnentzat. Artisautza Feria eta Sagardo jaia Ekaineko ospakizunak ekainaren 11tik 16ra bitartean izango dira. Gudarien Enparantzan karpa bat jarriko dute, eta han, itsasoarekin lotutako tailerrak egingo dituzte, besteak beste, korapiloak, estropuak eta beste egiten erakusteko. Horrez gain, ontziak kalera atera eta ikusgai jarriko dituzte aipatu karpan, nahi duen orok traineruak bertatik bertara ikusteko aukera izan dezan. Ospakizunak ekainaren 16rako ospatu duten artisautza feriarekin bukatuko dira. Egun berean sagardo jaia egingo dute baita ere. Urrian beste astebeteko egitaraua antolatzen dihardutela aurreratu zuten. Urrian klubaren historia gainbegiratzeko argazki erakusketa egingo dute. Hitzaldia eta herri afaria ere izango direla iragarri zuten. Ospakizunak bitartean herritarrek elastikoa, txapak eta klubaren lotutako bestelako materiala erosteko aukera izango dutela esan zuten, horiek erosiz, kluba diruz laguntzeko.