Azken datuen arabera, langabeziak gora egiten jarraitzen du herrian ere. Apirilean, %5,05 igo zen langabeen kopurua.
Donostian Europako Zero Zabor mugimenduak pasa den asteburuan egin zituen jardunaldietan parte hartu zuen Oiartzungo Udalak, Oihan Tello Bilduko ziengotziaren ordezkaritzarekin. Hiru egunez, zenbait hitzaldi, mahai-inguru eta tailer izan ziren Donostiako Kursaal jauregian, Europatik etorritako aditu eta gonbidatuekin. “Zero zabor politikaren aldeko apustua egina du Oiartzungo Udalak, atez ateko hondakinen bilketarekin hasi zena eta hobetzen doana pausoka”, gogorarazi du udalak.
Ohorezko Mailako denboraldia ere ari da, pixkanaka, bukaerara iristen. Bi partida falta zaizkie mutilei liga bukatzeko. Asteburu honetan, azkenaurreko partida jokatuko dute, eta Aloña Mendi izango dute kontrario. Etzi izango da partida, 16:30ean, Oña...
Herrira mugimenduak antolatuta, Gozaen plazara ekimena egingo dute bihar Euskal Herri osoan. Euskal preso politikoen eskubideen alde hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lezon ere. Lehenengo zita 11:00etan jarri dute, herrigunea presoen hurbilketaren alde...
Laikotasunaren aldeko mozioa aurkeztuko dutela jakinarazi dute Bildu koalizioak eta Ezker Anitzak, hilaren 29ko osoko bilkuran. Horren berri emateko, agerraldia egin zuten atzo goizean Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasek eta Bilduko Luisma Diezek. Aurreko Udalbatzek “erantzun izan ez duten gaiari aurre egiteko unea» dela esan zuten, Errenteria-Oreretan dagoen “erlijio aniztasuna” eta “laikotasunerako eskubidea” kontuan harturik. Administrazioak berdintasun eta laikotasun eskubideak bermatu behar dituela, eta horren harira, mozioak “integratzailea” izan nahi duela azaldu zuen Diezek: “Ez da inongo erlijioren kontrako mozioa, askotariko sinestun eta ez sinestunen arteko berdintasuna bermatu nahi duen ekimena baizik, eta hala ulertzea nahi dugu”. Ferradasek mozioa “irekia” dela gaineratu zuen. Horretarako, Errenteria-Oreretako hainbat erlijio taldetako zein laikotasuna bultzatzen duten taldeetako kideekin harremanetan jarri eta beste alderdi politiko guztiekin bildu direla azaldu zuen, “adostasuna bilatze aldera, eta behin betiko mozioa guztion ekarpenekin osatzea garrantzitsua iruditzen zaigulako”. Berdintasuna bermatu Mozioa ekarpenetara irekia badago ere, nondik norakoak zehaztuta dituztela azaldu zuen Ferradasek, bestalde: “Oinarrizkoena, udalak sinestun eta ez sinestunen arteko berdintasuna bermatu behar duela da”. Horren barruan, Errenteriako Udalak egun ez dituen ongietorri eta agur ekitaldi zibilak egiteko azpiegiturak eta bitartekoak jartzea proposatzen du mozioak. Azkenik, udal korporazioak modu ofizialean, erlijio kutsua duten ekimenetan parte ez duela hartu behar ere [...]
Aste honetan, Realeko denboraldia aztertu dute bi kazetariekin, Kirolez blai! saioan. Laura Chamorro Teledonosti eta Punto Radioko kazetaria eta Inaxio Esnaola Hamaika Telebistako kazetaria izan dira Oiartzun Irratian. Bide batez, OKEko nesken entrenat...
Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, Elizalde Eguna ospatuko dute (etzi). Dagoeneko egitaraua prest dute: emanaldiak, puzgarriak, tailerrak, jolasak, dantzaldia… Eguerdian bazkaria egingo dute. Helduentzako menuak 20 euro balio du, eta 10 ha...
Pintxo eta toka txapelketak, eta karaokea egingo dituzte Axular plazan, erretiratuentzat Urtxintxa Eskolako Antxoko 2Daide taldeko gazteek egun berezia antolatu dute gaurko: Helduen Eguna. Urtean zehar, DBHko gazteek ikasketekin uztartu duten zerbitzu ...
Hilak 23, asteazkena 19:00etan eta 21:30ean: Glob Taldearen Quartett. Mendi Zolanen (50 toki). Bigarren ikusgarriaren ondotik: Teresa. Hilak 24, osteguna 11:00etan: Pernette dantza taldearen Les Miniatures. Nid Marin egoitzan (egoiliarrentzat). 14:30ean: Pernette dantza taldearen Les Miniatures. Marinel ospitalean (egoiliarrentzat). 19:00etan: Glob taldearen Quartett. Mendi Zolanen (ikastetxeetako haurrentzat). 19:00etan: Pernette dantza taldearen Les Miniatures. Gaztelu Zaharren. 21:00etan : Humani-Théâtre taldearen Albatros. Gaztelu-Zaharreko oihal etxean. Hilak 25, ostirala 11:00etan: Cousins taldearen Complètement à la rue. Zahar Etxean (egoiliarrentzat). 17:00etan: Cousins taldearen Complètement à la rue. Orio auzoan. 17:00etan: Créton’Art taldearen Bois ta lettre. Intzura auzoan. 19:00etan: Théâtre des Ateliers taldearen Je pense donc je suis. Mendi Zolanen. 21:00etan: Rois Vagabonds taldearen Concerto pour deux clowns. Gaztelu-Zaharreko oihal etxean. Hilak 26, larunbata 10:45ean: Chimères taldearen Trésor, mon beau trésor antzez-ibilaldia. Abbadia eremuan. 14:30ean: Chimères Taldearen tailerrak (helduentzat). Mendi Zolanen. 16:00etan eta 18:30ean: Cousins taldearen Complètement à la rue. Hiri-eskolako aterpean. 16:00etan eta 18:30ean: Créton’Art taldearen Bois ta lettre. Gaztelu Zaharren. 17:00etan: Les P’tits Bras Taldearen Triplette. Gaztelu Zaharren. 17:00etan: D’Irque & Fien taldearen Le Carrousel des Moutons. Gaztelu Zaharren. 18:00etan eta 19:30ean: Chimères antzerki taldearen Sorpresak. Gaztelu Zaharren. 20:00etan: Th. Ateliers eta Nouveaux Nez taldeen Voyage sur place. Gaztelu-Zaharreko oihaletxean. 22:00etan: Taupes Secrètes taldearen Mes [...]
Kopenhagera joango da gaur Yuri Pompilio, Paco Bueno gimnasioko boxeolaria borroka batean parte hartzera. Profesionaletara jauzia eman zuenetik maila ona ematen ari da boxeolaria, eta duela hilabete Espainiako txapeldunaren kontra aritu zen Las Palmase...
Festa berezia egingo dute gaur Pagoan: Bumping party. Gari Seleckt, Nesket, DJ Oliver, DJ Nanux eta Goku ariko dira musika jartzen, 00:00etatik aurrera. Bigarren aretoan (tech house), berriz, Thomas Totton, Lolitta, Apariccio, Oliver DMX eta Haitor Tec...
Familientzako auto feria egingo dute bihar eta etzi Autocentron. Familientzako autoak egongo dira ikusteko, eta haurrek tailerrekin gozatzeko aukera izango dute, besteak beste.
Kexaldi Kultur Elkarteko kideek urteroko erakusketa hilaren 22an eta 23an jarriko dutela jakinarazi dute, Kultur Etxean. 19:00etatik 21:00etara ikus daiteke erakusketa bi egun horietan; 22an inaugurazio ekitaldia egingo dute.
Clara Rangelen bikotekide ohiarentzako zigor eskaera murriztu du Fiskaltzak, 35 urtetik 28 urte eta erdira, “modu arinean alkoholaren eraginpean” zegoela iritzita. Gaur aurkeztu dituzte ondorioak Gipuzkoako Lurralde Auzitegian egiten ari di...
Taldeak zero zabor bidean jarri nahi du Pasaia, eta horretarako atez ateko sistema hobetsi du Zero Zabor taldea aurkeztu zuten herenegun arratsean, San Pedroko dorrean. Helburu garbiarekin sortu dute taldea Pasaiako hainbat herritarrek: «Hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko eta birziklatzeko konpromisoa dugu». Taldeak nabarmendu duenez, zaborra ez sortzeko erronkari heldu behar diote herritarrek, «eta ez lehengaiak neurririk gabe ustiatu, kontsumitu eta erretzeari». Zaborra ahalik eta gutxien sortu ondorengo urratsa berrerabiltzea dela gogorarazi du taldeak, eta azkenekoa birziklatzea. Pasaia Zero Zaborrek adierazi duenez, «birziklatze maila altuena atez ateko sistemak bermatzen du», eta eredu horren alde egin du. Erraustegiaren kontrako eta atez atekoaren aldeko norabidea batzuek gogoko ez dutela salatu du Pasaia Zero Zaborrek: «Errauste planta aurrera atera nahi dute sektore politiko eta enpresarial batzuek, kosta ahala kosta, eta atez atekoa Gipuzkoan zabaltzeak kolokan jarriko luke horren zilegitasuna». Kontzientzia garbia Pasaian zero zabor norabidean lan egingo dutela iragarri dute: «Inposatu nahi diguten eredu kutsakor, garesti, ez jasangarri eta interesatuaren aldean, bestelako eredua hobesten dugu. Izan ere, saldu nahi digutenaren aurka, atez atekoa egiten dutenak ez dira askatasun gutxiagorekin bizi, bai, ordea, kontzientzia lasaiagoarekin».
Heldu den urtean Maurice Ravel kontserbatorioan musika edo dantza ikasi nahi dutenentzako izena emateko epea irekita dago. Lehen urteko haurrek urtebetez musika eta dantza ezagutuko dute; bigarren urtetik aurrera zer egin aukeratu behar dute. Izena ema...
Garagardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da gaur Kastro Berri tabernan, 20:00etatik aurrera. Pintxoak ere izango dira. Sarrerak 6 euro balio du.
Lezoko Udalak udalekuetan izena emateko epea beste astebetez luzatu du. Horrela, hilaren 25era arte eman daiteke izena bertan. Gainera, beste baldintza bat sartu dute, izena eman ahal izateko. Horrela, Lezoko haurrez gain, herriko ikastetxeetan matriku...
Zer da zuretzat euskaraz bizitzea? zen Oreretako Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak egindako galdera, eta guztira, 85 lagunen erantzuna jaso du Euskaraz Bizi kanpainaren barruan euskararen aldeko eragileak antolatutako testu lehiaketak. Horietatik h...
Hilaren 26rako hainbat ekimen antolatu dituzte udalerriko hamabost taldek eta elkartek, arratsaldean Haurrekin eta nerabeekin Pasaian lanean ari diren elkarteetako ordezkariek eta udalak Elkarteen Eguna antolatu dute hilaren 26rako, larunbata, San Pedron. Hirugarren urtea da udalerriko elkarte eta taldeek festa hori antolatzen dutela. Hala, elkarteek urte osoan zehar eskaintzen dituzten jarduerak ezagutzeko aukera izango dute herriko haurrek, bi gunetan banatuta, eta euskaraz. Bi gune horietako jarduerak bukatzen direnean —adinaren arabera sailkatu dituzte bi gune horiek—, bukaera ekitaldia egingo dute San Pedroko pilotalekuan. Hamabost elkartek parte hartu dute aurtengo festa prestatzen. Elkarteen Eguna lan egiteko eredu berri baten adibideetako bat da, «erantzukizunez, elkarlanean eta arduraz» egiten den lana, herriko elkarteen arabera. Hala, bai udalak bai elkarteek uste dute euren jarduna herrian «behar-beharrezkoa» dela; «eskertzekoa da egiten ari diren lana, eta era berean, eskertzekoa da nola bildu diren zeregin honetara», esan dute udaletik. Hala, elkarlana abiatu zutenetik, lanerako hainbat oinarri zehaztu zituzten elkarteen eta udaleko hainbat sailen artean: elkarteen dinamika biziberritzea, elkarteek dituzten beharrei erantzuna emanez; elkarteen eskaintza zabaltzea; udalaren eta elkarteen arteko harremana eta komunikazioa hobetzea, eta haurren eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzea. Horri guztiari haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko plan orokorra gehitu behar zaio: «Denok gaude pozik orain [...]