Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalten izango da Udaberriko Kontzertua, etzi, 18:30ean. Lehen aldiz, kontzertua entzuteko 5 euro ordaindu beharko dira. Juan Mari Beltran eta Fernando Jalonek Euskal Herrian eta Errioxan jo izan den zahagidun...
Estrategia berriak garai berrietarako dokumentuaz hitz egiteko hiritarrekin bilerak egitea erabaki zuen martxoan Udal Gobernu Batzordeak. Hala, Jose Antonio Santano alkatearen eta hiritarren arteko bileretako lehenengoa bihar egingo dute, 19:30ean, uda...
Igandean egingo duten Alardealdia dela eta, hautatutako ibilbidean trafiko eragozpenak izango dira. Ibilbidearen zati gehienak landa bideetan eta oinezkoentzako bideetatik egingo dute, Blaia ibilbidean ezik. Jaisteko bidea trafikora moztuko dute eta, u...
Bihartik irekiko dute San Pedro eta San Martzial jaietako koadrilen herri bazkarirako izena emateko epea. Duela gutxi arte zalantzan egon da ekitaldia bera, finantzazio arazoengatik. Azkenean, herri bazkaria egin egingo da, eta aurreko urteetan baino egitarau osatuagoarekin gainera. Betti Gotti Euskara Elkarteak antolatuko du aurten ere, eta Irungo Udaleko Euskara arloaren laguntza izango du. Duela bi hilabete Betti Gotti Euskara Elkartetik laguntza eskatu zuten, sanmartzialetako koadrilen bazkaria bertan behera geratzeko aukera ikusten zutelako. Urtetik urtera parte hartzaileen kopurua handituz joan da, Irungo Udalak emandako diru-laguntza ez bezala. Aurtengo ekitaldirako erakundearen aportazioa txikituko zutela iragarri zuten eta, gauzak horrela, zaila ikusten zuten Betti Gottiko begiraleek antolakuntzari aurre egin ahal izatea. Sinadura bilketa egin zuten eta 1.100 sinadura lortu zituzten bi hilabetetan. Azkenean, gazteak eta udaleko arduradunak konpondu direla dirudi. Hala, aurten ere egingo da Betti Gottik antolatzen duen koadrilen herri bazkari erraldoia. Ficoba erakustazokan izango da ere, ekainaren 23an, eta berrikuntzekin dator: parodia lehiaketa, zezen mekanikoa… eta dagoeneko klasiko bilakatu diren ekintza batzuk ez dira faltako, hala nola, kamiseten lehiaketa, koadrilen olinpiada eta kalejira txarangarekin. Euskara elkartetik adierazi dute “irundarren jai eguna izatea” nahi dutela. Sarreraren prezioa 16 eurokoa izango da eta aste honetako eta hurrengo asteko ostiral eta larunbatetan salgai [...]
Badoa aurrera Alkartasunaren hamabostaldia. Gaur eta bihar, mutxikoen tailerra egingo dute Azokan, eta etzi, berriz, XIX. Sagardo Jaia. Dultzaineroak, trikitilariak, txorixoa, sardinak, postreak… eta, nola ez sagardoa eta dantza ez dira faltako. ...
Etxean traste zaharrak dituztenek eta zer egin ez dakiten horiek aukera izango dute hileko lehen larunbatetan Lezon saltzeko, trukatzeko edo, eskuzabal izanez gero, oparitzeko aukera izango dute. Bigarren eskuko azoka egingo dute hilero Lezon, eta lehe...
Julen Mendoza alkateak, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Luisma Diez Hirigintza zinegotziak eta Jose Manuel Herzog PPko zinegotziak Oiartzungo Garbigunean izan dira gaur goizean. Duela hilabete inauguratu zuten gune hori, San Marko Mankomuni...
Igandean ohikoa ez den dantza jaialdia ikusteko aukera izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: Polinesiako dantzak. Veronica Espadasen eskutik ezagutu ahal izango dira dantza berezi horiek. Zehazki, Hoku Kai deitzen da aurkeztuko duen emanaldia. Ikust...
Azaroan eguraldiagatik bertan behera utzitako ekimenak berreskuratu, eta udazkenera arte luzatuko dute jaialdia Pilota Zuzenean! jaialdiarekin lotuta iaz bertan behera utzitako ekimenak udaberrira atzeratuko zituztela iragarri zuen Txost Oiartzungo Pilota Elkarteak. 2012rako, baina, jaialdia zabaltzea erabaki dute: iaz bertan behera utzitako ekimenak egingo dituzte, baina baita gehiago ere, ekainetik udazkenera. Iazko azaroaren lehen astebururako zeukan prest Txostek Pilota Zuzenean! erakustaldia, joko zuzenei eskainitakoa. Baina asteburu horretan uholdeak izan ziren herrian. Estalpeko ekimenak aurrera atera ziren: hitzaldia, erakusketa eta Kontzejupeko pasaka partida, esaterako. Kalekoak, berriz, bertan behera utzi zituzten, eguraldi onaren zain: bote luzea, laxoa eta errebotea —Enrike Abril Txapelketaren finala—. Eguraldi on hori udaberrian bermatuta izango zutelakoan, itxarotea erabaki zuten elkarteko kideek. Iragarpen hura bete, eta Pilota Zuzenean! jaialdia abian jarri dute berriro. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, egitasmoa aurten zabalagoa izango da. Ez da asteburu bakarrera mugatuko, alegia: «2012rako aurkezten dugun egitaraua asteburu baterako baino zabalagoa izango da, eta ekainetik udazkenera bitarte zabalduko da». EGITARAUA Igandea, ekainak 3 10:00etatik aurrera. Pasaka Eskuz Oiartzungo I. Herri Txapelketaren hasiera. Ekaineko, uztaileko eta abuztuko igandeetan hamabi bikote lehiatuko dira Kontzejupean. Ekainak 17, igandea 11:00etatik aurrera. XLVIII. Enrike Abril Errebote Txapelketako finala, Beheko plazan. Ustaritzeko Kapito Harri eta Donibane Lohizuneko Luzaz Gazte izango dira aurrez [...]
25 urteko gazte bat atxilotu zuen igande goizean Ertzaintzak, beste bati botila batekin aurpegian jotzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, dantzaleku baten kanpoaldean eztabaida izan zen, ustezko erasotzaileak neska bat mehatxatu zuelako. Nes...
Aurten ere ikastaro amaierako saioa prestatu du Helduen Tailerretako Gitarra Taldeak. Bihar izango da, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian. 50 ikaslek eman zuten izena taldean, eta denen artean, kantautoreen eta hainbat talderen abestiak joko dituzte....
Bilduk eta Ezker Anitzak aurkeztutako laikotasun proposamenak ez zuen aurrera egiterik izan herenegungo udalbatzarrean. Proposamena aurkeztu zuten bi alderdien bederatzi bozkak jaso zituen laikotasunaren aldeko adierazpen instituzionalak, eta EAJk, PPk eta PSE-EEk, berriz, kontra egin zuten. Boto bakarragatik, beraz, bertan behera gelditu zen. Haren ordez, PSE-EE alderdiak aurkeztutako emendakinak egin zuen aurrera. Udal Gobernu Taldearen proposamenak, administrazioak, berdintasun eta laikotasun eskubideak bermatu behar dituela zioen. Horrekin batera, ongietorri eta agur ekitaldi zibilak egiteko azpiegiturak eta bitartekoak jartzea proposatzen zuen mozioak; egun ez daude horiek. Eta azkenik, Udalbatzak modu ofizialean erlijio kutsua duten ekimenetan parte ez hartzea jasotzen zuen. Azken puntu horrekin sortu ziren alderdien arteko desadostasunak. Jose Manuel Herzog PPren bozeramaileak “ideologikoa” iritzi zion mozioari, eta tradizio bat ezabatu nahi izatea leporatu zien gobernu taldeko kideei. EAJren bozeramaile Maite Peñak ildo beretik egin zuen bere mintzaldia, eta Udalbatzak madalenetako prozesioan parte hartzen jarraitu behar duela esan zuen, eta hortaz, ez zutela proposamena babestuko, “nahiz eta beste bi puntuekin ados gauden”. PSE-EEk emendakina aurkeztu zion gobernu taldeak plenora eramandako mozioari. Bertan, ongietorri eta agur zibilak bermatzeko azpiegiturak eta bitartekoak jartzeko; estatuaren eta erlijioen arteko harremanaren gaineko eztabaida abiatzeko; eta tradizioa edo garrantziagatik herrian “erreferente diren ekimenetan” udalaren presentzia ofiziala mantentzeko eskatu [...]
Etzi txirrindularitza proba bat egingo dute Letxunborro hiribidean, Ospitaleko eta Ibis hoteleko biribilguneen artean. Horren ondorioz, trafikoa etengo dute tarte horretan, 16:00etatik 18:00etara. Udaletik esan dute behar bezala seinalizatuko dutela et...
Igandeko festa 08:30ean hasiko da, eta egun guztian zehar izango dira ekitaldiak ikastolan Igandean, 08:30ean jaurtiko dituzte suziriak Haurtzaron, aurtengo Ikastola Eguna hasteko, eta ikasle eta gurasoek ginkanari ekingo diote. 11:30ean, eskolaz kanpo...
Oarsoaldeko haurrentzako kirol eskaintza eskuorri batean bildu dute lehen aldiz eskualdeko lau udalek. Bertan, Errenteria-Oreretako Fanderia nahiz Galtzaraborda, Lezoko Bekoerrota zein Altzate, Oiartzungo Elorsoro eta Pasaiako kiroldegietan haurrei zuz...
Nafarroaren konkista salatzeko mozioa onartu zuen atzo udalak, Bilduren aldeko botoekin. Eragindako kaltea aitortzeko eskatu dio udalak Espainiako gobernuari. Era berean, udalak «memoria historikoa mantentzeko beharra» aldarrikatu du, eta ekainaren ...
Gernikako Akordioaren Errenteria-Oreretako sinatzaileek manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako. 20:00etan elkartuko dira Herriko Plazan, eta Atxiloketa gehiagorik ez, konpromiso garaia da lelopean zeharkatuko dituzte Erdiguneko kaleak.
ETAko presoak hurbiltzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea, eta espetxeetan aplikatzen diren ezohiko neurriak bertan behera uztea eskatzen zuen mozioa onartu zuen Irungo Udalbatzak atzo arratsean, maiatzeko ohiko bilkuraren barruan (ikus bukaeran onartutako mozioa). PPk ez beste talde guztiek bat egin zuten Bilduk aurkeztutako testuarekin: PSE-EE, EAJ, Ezker Batua eta mozioaren aurkezle Bildu. Oinatz Mitxelenak aurkeztu zuen mozioa. Iazko urriaren 20an ETAk egindako iragarpenaren ostean «denbora berriei egokitutako argazkia ateratzeko beharra» azaldu zuen. “Ez dezagun ahaztu eskubideak eskatzen ari garela», esan zuen, eta «han atzean eseritakoei —presoen senideak joan ziren osoko bilkurara— ezarritako zigorra bertan behera uzteko” galdegin zuen. Alderdi Popularra izan zen mozioa onartu ez zuen bakarra. “Presoak Euskal Herrira ekartzea ez da eskubide bat, gomendio bat baizik”, iritzi zuen Juana Bengoetxeak bere alderdiaren izenean. ETAk egindako hainbat atentatu aipatu zituen, eta Bilduren ordezkariek egiten ari diren esfortzua onartu arren, zera esan zuen: “arazoa da ezin garela zuekin elkarrekin joan”. Nolanahi ere, Parot doktrinaren aurka dagoela argitu zuen Bengoetxeak, «partida hasi eta gero arauak aldatzea bezala delako», baina Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko erabakiak erespetatzen dituela gaineratu zuen, “zuek hauteskundeetara aurkezteko eskubidea zenutela esan zuenean ere”. Ezker Batuko hautetsi Manuel Millanek PPri zuzendu zitzaion alde bozkatuko zuela argitu zuenean: “Mozioak eskubideen [...]