Real Unionek garaipen erosoa lortu zuen larunbatean Logroñesen kontra (2-0), eta lau hilabeteko bolada txarrari amaiera eman dio; denbora hori zeraman Galen irabazi gabe. Hirugarren minuturako aurreratu ziren irundarrak, Angulok kontra erasoan sartutako gol bati esker. Gainera, 17. minutuan Logroñes jokalari bat gutxiagorekin geratu zen eta etxekoak jaun eta jabe izan ziren. Bigarren zatiko bigarren minutuan Pedro Martinezek Unionen bigarrena lortu zuen, eskuinetik egindako zentro bat buruarekin errematatuz. Unionen egoera ez da gehiegi hobetu, jaitsiera postuan dagoen lehen taldeak ere, Arandinak, irabazi zuelako.
Allerru saskibaloi taldeak bigarren garaipena jarraian eskuratu du asteburuan jokatu duten partidan. Lezoarrek 75-72 irabazi zioten Santo Tomas Lizeoari (seigarren sailkatua da). Bi garaipen jarraian lotzen dituzten hirugarren aldia da, eta ostiral honetan orain arte egin ez dutena egiten saiatuko dira: hirugarrena lortu. Arerioa Mondragon Unibertsitatea izango da, sailkapenean Allerrurekin berdinduta dagoena. Arrasatearrek zein lezoarrek hamarna garaipen eskuratu dituzte jokatu dituzten 23 partidatan. Allerru-Jaizkibelek, berriz, launa berdindu zuen Hondarribian, Bar Ignacioren kontra. Areto futboleko taldeak inoren eremuan jarraitzen du, bederatzigarren postuan. 25 puntu dituzte guztira, eta aurrekoek bederatzi puntu ateratzen dizkiete eta atzekoei hamar. Futbolean, puntu bakarra Futboleko taldeen artean balantzea ez da ona. Izan ere, herriko hiru talde nagusietatik bakarrak lortu zuen puntu bat urratzea. Erregional Preferenteko taldeak bana berdindu zuen Astigarragako Mundarroren zelaian. Zazpigarren postutik bederatzigarrenera erori dira zuri-berdeak, Santo Tomas Lizeoak zein Munibek hutsik egin ez eta euren partidak irabazi zituztelako. Arerio gogorra jasoko dute asteburuan Plazetan: Mariño (laugarren postuan daude). Emakumeen Igoera Fasean, bestalde, Beasainen zelaitik esku hutsik itzuli ziren zuri-berdeak. 2-0 galdu zuten eta hirugarren postua galdu dute. Lehen Erregionaleko igotzeko ligaxkan, berriz, Allerru Bk 2-4 galdu zuen Hondarribia Bren kontra.
Catelsako langileak osteguneko grebarekin bat egin dute, eta gainontzeko herritarrei ere dei egin diete greba egitera. Horretarako aurreko hiru egunetan enpresaren atarian egongo dira euren atseldenaldian. Gaurko atsedenaldian egin dute elkarretaratzea.
WWF World Wide Funden Planetaren Ordua ekimenarekin bat egin du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, larunbatean udaletxeko argiak itzaliko dituzte ordubetez: 20:30etik 21.30era. Mundu osoan egiten da ekimen hori, eta antolatzaileek kalkulatu dute 20...
Gwiseniko diwaneko (Bretainia) 40 ikasleri ongietorria eman die gaur goizean Asier Legorburu Kultura zinegotziak. Haurtzaro Ikastolak eta Gwiseniko diwanak egiten duten elkartrukeari esker, astebete Oiartzunen pasatuko dute ikasle hauek, Haurtzaroko DB...
Zuhaitzaren egunaren bosgarren aldia egindo dute datorren larunbatean, eta horren harira, 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Arramendiko hegian sortutako Belaunaldien Basoan. Aurten hamar espezie landatuko dituztela jakinarazi du Luisma Diez zinegotziak, ekimena aurkezteko, gaur goizean Jose Manuel Ferradas ingurumen zinegotziarekin, eta Ramon Gaztelumendi lorategietako arduradunarekin egindako agerraldian. Besteak beste, haritza, artea, elorria eta sagarrondoa landatuko dituzte zuhaitz egunean 2011 urtean jaiotako haurrek. Plakarik ez dute jarriko Berritasunik ekarriko du aurtengo Zuhaitz Egunak, Ferradasek nabarmendu duenez: “Haurren izenarekin plakak jarri izan dira landatutako zuhaitzen ondoan. Horiek hondatu egin dira eta Belaunaldien Basoari ematen zioten itxura ez zen txukuna, beraz kendu egin ditugu eta uarten ere ez dituzte jarriko zuhaitza landatzen dutenek”. Horren ordez, errenteriaenverde.net orrialdean sartuta eta haurraren izena eta abizenak txertatuta, landatutako zuhaitza zehatz mehatz non dagoen jakin ahalko dute, haurrek beraiek eta haien gurasoek. Koordenadak emateaz gain, landatutako arbola mota eta azken horren ezaugarriak kontsultatzerik izango dute, halaber. Lau txanda guztira Zuhaitzak landatzeko lau txanda egin dituzte guztira. Udaltzaingoaren egoutza parean egin dute heitzordua guraso eta haurrekin Arramendira igotzeko ondoren. Lehenengo txandakoek 10:00etan azaldu beharko dute; bigarren txandakoek, 10:45ean; hirugarrengokoak 11.30ean eta laugarrenekoak, azkenik, 12:15ean. Ferradasek puntualitatea esaktu die parte hartuko dutenei, “txandak ahalik eta gehien errespetatzekoe ta atzerapenak [...]
Gaur Antxoko Lore Txorta eta La Armonia elkarteetako kideak ariko dira lapiko artean, Errenteria-Oreretako Txintxarrikoekin batera. Bihar, berriz, Donibaneko Yolaren txanda izango da. Yolakoak, Ondarra eta Alkartasunakoekin ariko dira. Asteazkenean, azkenik, Donibaneko Itsas Mendik parte hartuko du, Gau Txori eta Gure Tokirekin.
Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak 15.000 euroko taloi bat eman dio Haurralde Fundazioari, honek Haitin egiten duen lanarekin jarrai dezan. Ostiral goizean eman zuten taloia eta bertan izan ziren Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Maite Pelaez, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Javier Inchausti, Pablo Lacasta eta Manu Amunarriz Sport Mundiko ordezkariak eta Edurne Irazusta, Haurralde Fundazioko ordezkaria. 2010eko urtarrilaren 12an, Haitin lurrikara batek 316.000 hildako eragin zituen eta 1’5 milioi pertsona etxerik gabe gelditu ziren. Ondoren, kolerak Amerikako herrialderik txiroena okerrago utzi zuen. “Sport Munditik pentsatzen dugu ezinbestekoa dela une hauetan Haurralde Fundazioa laguntzea eta era berean, Haitiri merezi duen laguntza eskaitzea. Horrelako gauzetan, 15 egunetan ahaztu egiten dira herrialde hauek bizi duten egoerak, eta gure aldetik, 2011. urtean lortu genuen laguntza bideratu nahi diegu, eta oso kontutan hartu beraien egoera” esan zuen Manu Amunarrizek.
19:00etan hasiko da bihar, San Pedroko udal aretoan, hilabeteko ohiko udalbatzarra. Gai zerrendan, mozioak dira nagusi. Zazpi eztabaidatuko dituzte, horietako hiru hondakinen kudeaketari buruzkoak, Pasaiako Ezkerrak, EAJk eta PSE-EE-k aurkeztutakoak. Pasaiako ezkerrak eta EAJk mozio bana aurkeztu dute, “hondakinen kudeaketari dagozkion erabakiak hartzeko garaian, herritarren parte-hartzea bideratzeari buruzkoak”. PSE-EEren mozioa, berriz, atez ateko zabor-bilketari buruzkoa da. Bilduk bi mozio eramango ditu biharko plenora: Ulia-Jaizkibelen itsas eremu babestua sortzeari buruzkoa bata, eta lan-merkatuaren erreformari buruzko bigarrena. Pasaiako ezkerrak ere, lan erreformaren gaineko mozioa eramango du udalbatzarrera. Azkenik, PSE-EEk Asiako liztorraren ugaritzearen gaineko mozioa eramango du eztabaidara.
Beroa Gipuzkoako Familia Hartzaileen Elkarteak antolatuta, familia hartzaileen gaineko informazioa emateko bilera egingo dute asteazken arratsaldean Lezoko Kultura Aretoan, 18:30etik aurrera. Elkarteak adierazi duenez, harrera baliabide hori oraindik &...
Gertu egon ziren baina ez zuten lortu. Mailaz jaitsi nahi ez badute behar-beharrezkoa dute garaipena arrosek, eta ostiralean, ia lortu zuten, baina gol bakarrarengatik izan bazen ere, galdu egin zuten Andoaingo Leizaranen kontra. Sei punturekin azken a...
Ohorezko Mailako bi talde irundarren artean puntu bakarra lortu dute asteburuan. Normalean ez bezala Behobiak eman du jardunaldiko albiste ona. Hainbat jokalari faltan izan arren, oso serio jardun zuten Bergararen aurka eta hasierako emaitzari eutsi zioten (0-0). Puntu horrekin hamabosgarren postuan jarraituko du Behobiak, baina jaitsiera postuekiko dagoeneko sei puntuko tartea ireki du; 26 puntu dituzte irundarrek, Elgoibarrek 23, eta Rotetak ea Mondragonek 20na puntu. Real Unionek, bere aldetik, aukera paregabea galdu du sailkapeneko lehen postuetan jarraitzeko, eta atzekoekiko zuloa zabaltzeko. Zazpigarrenarekin, Beti Gazterekin, galdu zuten (2-1) eta, beste astebetez hirugarren postuan jarraituko badute ere, Tolosarekin berdinduta izango da (48 punturekin), Beriorekin berdindu zutelako tolosarrek. Datorren jardunaldian kanpoan jokatuko dute Ohorezko Mailako bi talde irundarrek, Real Unionek Tolosan eta Behobiak Elgoibarren.
Preferente Mailako Irungo taldeek emaitza ezberdinak izan zituzten asteburuan. Dunboa Eguzkik partida ona egin zuen Tolosan, baina hiru puntuak etxekoentzat izan ziren (1-0). Azken aurreko postuan jarraitzen dute irundarrek, Sanpedrotarrak baino hiru p...
Jokalari trintxerpetarrak Espainiako belar hockey selekziorekin jokatu du olinpiar jokoen aurrekoa, lehengo astean, baina Bretainia eta Irlandaren kontra partidak galduta, selekzioa ez da sailkatu, eta ondorioz, Realeko jokalari Anabel Floresek ez du a...
Ostegunean lan erreformaren kontra deituta dagoen greba orokorraren harira batzarra egingo dute bihar Pasaiako udal langileek. 11:30ean batzarra egin eta ondoren udaletxe aurrean elkarretaratzean batuko direla iragarri dute.
Tulleko hainbat ikasleri harrera egin diete udaletxean gaur eguerdian. Koldo Mitxelenako 34 ikasle eta Tulleko Collège Victor Hugo eta Lycée Edmond Perrier 36 bildu dira. Kanpoaldean Udal Txistulari Taldeak harrera egin die, eta hiru dantzarik ere a...
Urteko bigarren ohiko plenoa egingo du etzi Lezoko Udalbatzak, 19:30etik aurrera. Ostegunean greba eguna izanik, egun bat aurreratu dute udalbatzarra. Hogei puntu jorratuko dituzte bertan, horietatik hamar taldeen mozioak. Hondakinen bilketarena izango da gai nagusia, udaleko hiru taldeek mozio bana aurkeztuko baitute. Horri lotuta, Lezo Zero Zabor Taldeak plenora agertzeko deialdia egin du, gaia ikusita. Horrez gain, Bilduk zein PSE-EEk Espainiako Gobernuak egin duen lan erreformaren gaineko mozio bana aurkeztuko dute. Mikel Antxon Arrizabalaga zinegotzi sozialistak beste bi mozio aurkeztuko ditu: bakea, elkarbizitza, eta normalizazioa egonkortzeko neurriei buruzkoa izango da bat, eta bestea Emakumeen Nazioarteko Egunaren gainekoa. Gainontzekoak Bilduk aurkeztuko ditu: Bateragune auziari buruzko bat, Lodosako Ibaialde ikastola laguntzeko beste bat eta zainketa partekatuarena. Erakunde adierazpen bat ere jarriko dute mahai gainean, Nazioarteko elkartasuna eta garapenerako euskal lankidetza publikoaren aldekoa. Bost diktamen Puntu horiez gain, Lezoko herri baratzeen arautzeko diktamena bozkatuko dute. San Pedro auzoan jarriko dituzte, eta dagoeneko herritarrekin hitz egin dute izango duten funtzionamenduaz. Ingurumen arloko gaiekin jarraituz, Jaizkibel-Ulia Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko dekretuari alegazioak jartzea aztertuko dute. Aurtengo lanpostuen zerrenda eta ordenantza fiskalak aldatzea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak. Tomas Garbizu musika eskolako datorren ikasturteko tasak eta hobariak ere bozkatuko dituzte.
Torturaren Aurkako II. Topaketa aurkeztu dute 10:30ean Donostian, ezker abertzaleko hainbat kidek. Pernando Barrena bertan izan da, esaterako, baita Aiora Perez de San Roman Oiartzungo alkatea ere. Topaketa hori asteburuan egingo dute Oiartzunen, Esteban Muruetagoiena medikua zena hil zela 30. urteurrena betetzen denean. Hainbat ekitaldi izango dira, tartean, igandean 12:30ean ekitaldi nazionala izango da, Madalensoro pilotalekuan. Mezu argia eman dute ezker abertzaleko kideek: “Torturarekin bukatu behar da”.
Saskibaloia Gipuzkoako txapelketa. Senior emakumeak. A-2. Laugarren taldea. STL Bilintx-Oiarso 45-40 Gipuzkoako txapelketa. Senior gizonak. Bigarren maila. Oiarso-Gazkoplastika 121-86 Eskubaloia Senior gizonak. Lehen Nazional Maila. Ereintza-Beti On...