FUTBOLA Bigarren B Maila Gim. Segoviana-Real Union 4-2 Erregional Ohorezko Maila Pasaia-Real Union B 2-4 Behobia-Urola 1-1 Erregional Preferente Maila Touring-Mariño 3-0 Usurbil-Dunboa Eguzki 2-4 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila Bidasoa Irun-Mecallas At. N...
Antton Abadiaren inguruko eguna antolatu dute Euskararen Hilabetearen baitan, larunbatean. Patri Urkizu eta Edurne Alegria izango dira bertako protagonistak, Antton Abadia zenarekin batera. Izan ere, Urkizuk Antton Abadiaren gaineko biografia argitarat...
Asteburuan Oiarso Stock Azoka egin dute Merkatuzarren, eta %60tik gorako beherapenek jende ugari animatu dute azokatik pasatzera. Larunbat goizean, jendearen joan-etorria nabaria zen. Arropak begiratu, probatu eta baten batzuk poltsarekin ere ikus zite...
Uda urruti egon arren, planak egiten hasteko garaia da, eta haurren oporrei begira, Errenteriako Udalak urteroko eskaintza egin du. Dagoeneko aurrez izena emateko aukera dago udaleku itxi eta irekietan (Lousada eta Beire). Aurten berritasun ugari izango dira, eta nagusiena plazena izango da, ez baitira beste urteetan bezala mugatuak izango. Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, eskaeraren arabera indartuko dute eskaintza. Alegia, zozketa bakarra egingo dute (750 plaza: 300 txiki, 450 udaleku, 50 Beire eta 50 Lousada), eta zozketan sarituak direnek nahi duten txanda eta lekua aukeratu ahal izango dute. Iaz ez bezala, aurten lehentasuna izango dute orain arte udalekuetako txandarik lortu ez dutenek. Plazei dagokienez, Gizarte Zerbitzuek ere eskatu ahal izango dituzte, eta Txernobilgo haurrek ere izena eman ahal izango dute. Azken horiek, zozketan sartuko dira, herriko haurrak bezala. Denboraldi honetako beste berritasuna da abuztuko txanda desagertuko dela. Unsuainen arabera, eskaera gutxi izaten delako kendu dute. Horrez gain, aurten Gazteria Departamentuak bere gain hartuko ditu aurretiazko izen emateak. Beste urteetan azpikontratatutako enpresa bat arduratzen zen horretaz. Ardura hori bere gain hartuta, udalak 3.000 euro aurreztuko dituela jakinarazi du Unsuainek. Zabalkundetik ere aurreztuko du dirua udalak. Izan ere, triptikoak etxez etxe banatu beharrean, ikastetxetan eta ohiko tokietan (udal liburutegian, Gazte Informazio [...]
Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) langileen batzordeak zortzi orduko greba deitu du biharko, 10:45etik 18:20era bitartean. Lan hitzarmen berriaren negoziazioak medio deitu dute langileek greba, eta ondorioz, adierazitako orduan zerbitzua etetea erabaki dute. “Langileen batzordearen proposamena errealitatetik urrun” dagoela eta “onartzeko oso zaila” dela adierazi du TÜVRheinland enpresa kudeatzaileak, eta hori onartuz gero, “etorkizunean enpleguaren jarraipena” zailduko lukeela azaldu du. 2010. urtean hainbat hilabetetako greba egin zuten Irun eta Urnietako IATko langileek. Orduko greba, biharko lanuztea bezala, lan hitzarmen berria sinatzeko garaian egin zuten, eta ondorioz, ehunka autok ezin izan zuten azterketa egin. Orain, hitzarmena berritzea egokitu zaie langileen batzordeari zein enpresari, eta berriz ere grebara jotzea erabaki dute langileek. 2010ekoa oraindik auzitan Maria Jose Sanchez enpresako komunikazio saileko kideak adierazi duenez, zenbait hilabeteko greba eta gero, akordio batera iritsi ziren. Hala ere, langileek ez dute uste gatazka hura konponduta dagoenik, hitzarmenaren atal batekin ez baitaute ados: “Hori dela eta, epaitegietara jo du langileen batzordeak”. Bi urtero berritzen dute IATko lan hitzarmena, eta greba “presioa egiteko” modu bat dela uste du Sanchezek.
Millas de oro para un navegante en solitario (Urrezko milak bakarkako nabigatzaile batentzat) Fermin Aramendiaren ikus-entzuneko lana berriz emango dute Zure abenturaren bila programaren baitan, ostegunean, Amaia KZn (19:30). Iragan urtarrilaren 12an aurkeztu zituen itsas bidaiak Aramendiak, eta oraingoan, errepikatzea egokitu zaio abentura zaleari. Horiek horrela, gaztearen bidaia izango du ardatz dokumentalak. Izan ere, itsasoetan zehar belaontzi txiki batean hiru urtez bidaitzen ibili ondoren, haren bizipenak azalduko ditu. Mediterraneotik Karibera Aramendiak Mediterraneoan hasi eta Kanaria Uharteetara, Cabo Verdera, Antlantikoa zeharkatzera, Karibera edota Azoresera besteak beste eramango ditu ikusleak. Hala, zerk eraman zuen gisa honetako bidai bat egitera ere azalduko du gazteak.
Osalanek Irungo CAF enpresako langile ohi baten heriotza amiantoaren ondorioz gertatu zela onartu du. Langileen Komisioak (CC.OO) sindikatuaren eskariz ekin zioten langile ohiaren heriotzaren ikerketari, Horren arabera, amiantoarekin etengabeko kontakt...
Gimnastica Segoviana (Gaztela eta Leon, Espainia) taldearen aurka aritu zen Real Union herenegun arratsaldean, etxetik kanpo. Txuri-beltzek zortzi jokalarirekin bukatu zuten partida, epaileak Sellares, Yuri eta Martinez kanporatu ondoren. Roberto Olabe...
Erregional Preferenteko Allerruk laugarren garaipena jarraian lortu zuen pasa den asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza azken sailkatuaren etxean 0-2 irabazi zuten lezoarrek. Neurketaren bigarren zatian donostiarrek jokoa gogortu zuten arren, ez zuten Allerru menderatzerik izan. Bederatzigarren dira sailkapenean. Erronka polita dute bosgarren garaipena jarraian lortzeko, Touring liderra jasoko baitute asteburu honetan. Emakumeek Beraunen kale Emakumeen igoera fasean, Allerruk eskualdeko derbia jokatu zuen Beraunen, Arrobi Berriren kontra. 2-1 galdu zuten zuri-berdeek. Erregional Preferentera igotzeko ligaxkan, Allerru Bk Hernani Bren bigarren taldearen kontra galdu zuen Plazetan, 1-4.
Bidasoa eskubaloi taldea Galiziako Mecallas Atletico Novasen kontra gailendu zen asteburuan. Aurreko jardunaldiko zapore txarra alde batera uzteko, Irungo taldeak 35-28ko aldeko markagailua lortu zuen Artalekuko partidan. 20 golekin ailegatu zen talde ...
Kluben arteko bigarren postua eskuratu zuen larunbatean Santiagotarrak kirol elkarteak Zumaian jokatutako Gipuzkoako Fondo Txapelketan. Hurrengo proba Santiagotarrak-ek eta Euskal Federazioak Bidasoan antolatutako Euskadiko Txapelketa da. Proba hori Es...
Autobus zerbitzu publikoen gainean sortutako polemika bukatzeko prest agertu da Bilduren udal taldea. Horretarako, Mugikortasun Planean zehaztutako oinarriek “konponbidearen ardatza” izan behar dutela uste du koalizioak. Horien artean, best...
Larunbatean Donibaneko udal kiroldegian jokatutako eskualdeko derbia kanpokoarentzat izan zen, Ereintza eskubaloi taldearentzat (23-27). Oreretarrek irabazi zuten Lurraldeko Lehen Mailako 16. jardunaldiari zegokion partida eta Donibanek bost punturekin...
FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Mondragon: 2-0. Estatuko Bigarren Maila. Berrio Otxoa-Oiartzun: 2-3. ARETO FUTBOLA Gipuzkoako Lehen Maila. Oiartzun-Allerru: 6-1. Bigarren Maila. Denak Taberna-Power Rangers: 1-4. Hirugarren Maila. Gure T...
Kataluniako El Periodico egunkariak Hondarribiari buruzko erreportajea argitaratu zuen ostiralean, Ideas astekariaren bidaien atalean. Hondarribia, la perla oculta izenburuarekin, herriko erakargarritasun turistiko eta naturalak, nahiz bertako jendea eta ohiturak aipatu dituzte, baita gastronomia baliabideak ere. Ideas hiriaren historiaz ere aritu da. Hondarribia «leku paregabean» dagoela, eta «mendi eta hondartza artean esperientzia berriak bizitzeko aukera ona» dela argitaratu du. Hiriko hainbat jatetxe eta taberna aipatu dituzte astekarian, eta pintxoei eta sukaldariei arreta berezia eskaini diete. Zentzu horretan, Gran Sol, Alameda, Sugarri eta Sebastian jatetxeak, eta Paradorea, Obispo eta Rio Bidasoa hotelak nabarmendu dituzte.
Irrien Lagunen egitasmoa martxan jarri nahi dute Oarsoaldeko lau herrietan, eta lehenengo aurkezpena Oiartzunen egin zuten pasa den ostegunean. Helburua, «umeentzako aisia proiektu hezitzailea» martxan jartzea da, «auzolana oinarri» eta ahalik eta ...
Oarsoaldeko lau udalek martxoaren abiatuko duten programa pilotoari esker, eskualdeko lau herrietako kirol txartelen jabeek nahi duten igerilekua erabili ahal izango dute, Oiartzun, Lezo edo Errenteriakoak. Gaur goizean aurkeztuko dute ekimena, Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian, lau udalerrietako kirol zinegotziak bertan zeudela: Jon Oihan Tello (Oiartzun), Jose Manuel Ferradas (Errenteria-Orereta), Amaia Esnarriaga (Pasaia) eta Luis Garrido (Lezo). Hasiera batean ekimena hilabete batera eta soilik igerilekuetara mugatzen da, baina zinegotziek ez dute baztertu aurrerago errepikatzea edo beste kirol azpiegitura zein jarduetara zabaltzea. Martxoaren 1ean abiatuko duten esperientzia pilotoarekin pasaitarrak dira gehien irabaziko dutenak, igerilekurik ez duten bakarrak direlako eta Pasaiako kirol txartelarekin beste hiru herrietako igerilekuak erabili ditzaketelako.
Gaur, Jose Manuel Cortizo CCOOko kideak eta Jose Ramon Zapirain LABekoak hitzaldia emango dute Trintxerpeko alkateordetzan, 19:30ean, Ingurumen osasuna: Pasaiako portuan gainditu gabeko ikasgaia izenburupean. Cortizo eta Zapirain portuko langileak dira...