Pasa den asteburuan atsedena egokitu zitzaion Saskilagunaken helduen taldeari, eta asteburu honetan ez dago saskibaloi jardunaldirik. Hala, Saskilagunakeko hiru taldeek ez dute partidarik. Helduek Alde Zaharraren kontra jokatuko dute hurrengoan, eta ga...
Herriko bi ikastetxeek ospatu dituzte inauteriak. Elizalden atzo inauteri tailerrak egin zituzten. Eta gaur, goizean ospatu dute festa handia. 10:·30ean desfilea egin dute eskola inguruan, eta 11:00etan Madalensoron elkartu dira ikasleak, irakasleak eta gurasoak. Ekitaldi koloretsua egin dute. Arratsaldea lasaiagoa izan dute aurten. Ikasleak tutoreekin egon dira ikasgeletan. Haurtzaron, goizean desfilea egin dute eta torradak jan dituzte. Arratsaldean egin dute ekitaldi nagusia, anfiteatroan. Ikasleek euren ikuskizunak eskaini dizkiete ikusleei, eta baita guraso taldeak ere. Ikastetxeetako ekitaldiak bukatuta, asteburuan herriko tabernen txanda izango da. Dagoeneko mozorrotuta daude. Horrez gain, biharko kale ekintzan ere ospatuko dituzte inauteriak haurrek. Gazte Foruak kontzertuak antolatu ditu, eta Abaraxka Udal Ludotekako bazkideek astelehenean egingo dute inauteri festa.
Atsedena izan zuten pasa den asteburuan Bigarren Mailako neskek, eta asteburu honetan Gasteizko Aurreraren kontra jokatuko dute. Bihar dute partida, 16:30ean, Gasteizko Olaranbe zelaian. Bi taldeek partida bat gutxiago jokatu dute denboraldi honetan, d...
Datorren asteazkenean bilera egingo dute Erdialdeko bizilagunek, 19:00etan. Azaroaren 15ean udalarekin izandako batzarra aztertuko dute, eta bizilagun bakoitzak bere proiektu, ideia eta arazoak aurkezteko aukera izango du. Eskaerei eta galderei ere egingo diete tartea.
Ereintzak Aranga BM Soriaren kontra jokatuko du bihar. 19:30ean hasiko da partida, Galtzarabordako kiroldegian. Errenteriako eskubaloi taldeko jokalariak bigarren dira sailkapenean, 28 punturekin, liderretik puntu bakarrera. Aranga taldea, berriz, laug...
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Urolaren kontrako norgehiagoka du bihar, 16:00etan, Zumarragako Argixao zelaian. Urolarrak oiartzuarrak baino sei postu beherako daude sailkapenean (oiartzuarrak bosgarren, eta Urolakoak hamaikagarren). Bi taldeek...
Etorkinei zuzenduta antolatzen duten Aisa euskara ikasteko ikastaroan izena emateko epea zabalik dagoela jakinarazi du Errenteriako Udalak. 16 urtetik gorako etorkinek izena eman dezakete Udaleko Euskara Departamenduak Eusko Jaurlaritzaren laguntzare...
Frantziako Inspekzio Akademikoak murriztu nahi dituen irakasle postuak salatzeko xedearekin, beste greba egun bat deitu dute gaurko, oraingoan Hendaiako Lizardi eskolan. Izan ere, Inspekzio Akademikoak irakasle postu erdia murriztu nahi duela jakin dut...
Urtarrileko udalbatzarrean PSE-EEk atez atekoa baztertzeko mozioa aurkeztu zuen, eta EAJ eta PPren botoekin atera zen aurrera. Ildo horretatik, Oreretako Eguzki talde ekologistak hondakinen kudeaketari buruzko gizarte eztabaidari ez diola “inolak...
Errenteriako Ingurumen Sailak idatzi bat bidali du Gipuzkoako Foru Aldundira bilera bat eskatzeko. Bertan, ingurumeneko beste hainbat gairen artean, eskaera nagusi bat egingo dio aldundiari: Añarbeko erreserba eremuaren sorrera gehiago ez atzeratzeko. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak garrantzitsutzat jo du eremu hori babestea, klima erregulatzeko, ur horniketarako eta inguruko bioaniztasuna zaintzeko “ezinbesteko gune naturala” delako. Ferradasek gogorarazi du 1.700 hektarea dituela inguruak, eta Gipuzkoa eta Bizkaiko harizti handiena daukala. Hori ez da, baina, eskaera bakarra izango: Listorretako atseden lekuan inbertsioak egiteko galdegingo dio Julian Unanue Mendi eta Natura Ingurunearen zuzendari nagusiari. Inbertsio horiek baso naturaletan (harizti eta pagadiak), ibaietan, larreetan, Aiako Harriko Natur Parkea eta Kontserbazio Gune Bereziaren erabilera publikoan ere egiteko eskatuko dio. Baso eta ibaietan, inbertsioak Inbertsio hori, hala nola, harizti eta pagadien eta ibai eta erreken egoera ona mantentzeko basolanetara bideratzea da Ferradasen proposamena. Horrez gain, anfibioentzako bi hezegune eraikitzeko ere eskatuko du. Ehiza eta larreetako plana egiteko ere proposatuko du Ingurumen zinegotziak. Ehizarekin lotuta, ezkutuko ehizaren, distantzien eta legez kanpoko ehiza postuen kontrola areagotzea da asmoa. Larreei dagokionez, berriz, Aldura, Pertsele, Otsarte eta Malbazar inguruan larreak sortzeko lanak egitea (askaren bat, itxiturak, garbiketak…), eta legez kanpoko abeltzainen kontrola areagotzea. Añarbeko erreserba gunearen gaineko komunikazio kanpaina ere [...]
Jose Luis Ansorenak jasoko du Eusko Ikaskuntzak ematen duen Manuel Lekuona Saria. Andra Mari Abesbatzak argitaratzen duen AMA Berripapera boletinaren bosgarren zenbakian eman dute horren berri, eta jakinarazi dutenez, udaberrian emango diote saria Anso...
Hirugarren Mailako DPO Baobab taldeak atsedena du asteburu honetan. Bestalde, Azpeitikoren kontra jokatuko du Oiartzunek, bihar 16:45ean, Azpeitian dagoen izen bereko kiroldegian. Power Rangersek Ceramicas Nogales izango du gaur aurrean, 20:30ean, Elor...
2011n zehar jaunartzea egin zuten eta ezkondu zirenen artean Foto Valentin argazkilaritza dendak zozketa egiten du urtero San Balentin egunean. Aurten, Aroa Peñak irabazi du jaunartzetako saria. Horri esker, estudio sesioa dohainik atera zaio. Ezkontz...
Andaluziako Eguna ospatuko dute herrian, hilaren 25ean eta 26an, Concha Rociera elkarteak antolatuta. Honakoa jaialdiaren hemezortzigarren ekitaldia izango da, eta askotariko ekimenak antolatu dituzte. Hilaren 25ean, larunbata, afaria egingo dute 21:00...
Partida interesgarriak dituzte aurrean asteburu honetan Pasaiako Erregional Ohorezko Mailako taldeek. Trintxerpek bihar jokatuko du, Don Boscon (15:45ean hasiko da lehia) Bergararen kontra. Behin betiko jaitsiera postuetatik ihes egiteko beharrezkoa du...
Oiarso saskibaloiko neskek Galtzarabordako kiroldegian jokatuko dute etzi. Sailkapenean lehenengo den STL Bilintx taldearen kontra jokatuko dute, 11:45etik aurrera. Oiarsoko neskak seigarren dira sailkapen nagusian. Mutilen taldeak, berriz, Donibaneko ...