Bazen Behin, memoriaren berreskuratze kolektiboa bakearen kulturarako programaren hamargarren urteurrena ospatzen dute Irungo Udalak eta Hezizerb elkarteak. Hori dela eta, Fernando San Martin Hezkuntza eta Gazteria ordezkariak, eta Jon Etxeberria eta Iker Alustiza Hezizerb elkarteko ordezkariak programa horren atzerabegirako Bazen behin: 10 urte memoria egiten erakusketa inauguratu dute gaur goizean, Amaia KZn. Azken batean, Memoria Historikoa berreskuratzea izan da proiektu honen helburu nagusia, “ideologiak edozein direla ere, pertsona guztieko tolerantziazko eta errespetuzko jarrerak sustatze aldera”. Hala, Lugares para la memoria (Oroitzapenerako lekuak) izenburuko liburuarekin bat egiten du erakusketak. Liburua 2007an argitaratu zen, ordura arteko ikasleen laguntzarekin jasotako ehunka testigantzei esker. Hamarkada oso bat lanean Hamarkada honetan egindako lanen artean,daude besteak beste, Lehen Hezkuntzako ikasleek adinduen testigantza historikoak biltzen egindako lana, eta Batxilergoko ikasleek Gurseko (Frantzia) kontzentrazio eremuaren inguruan egindakoa. Topaketa horien emaitza zuzena izan da ikastetxeetako 1300 ikaslek egindako gogoeta. Hala, historiako liburuek kontatzen dutenari aurpegiak jarri dizkiote gaztetxoek. Horiek horrela, ahotik ahora helarazitako oroitzapen horiek izango dira erakusketaren ardatz nagusia. Erakusketaren hiru guneak Erakusketa hiru gunek osatzen dute: 10 urte gunea, produkzioen gunea, eta oroitzapen gunea. Lehen eremuan, hamar urte horietan testigantza eman duten pertsona nagusien eta parte hartu duten ikasleen argazkiak ikusi ahal izango dira. Bigarrenean, ikasleen produkzioak ikusi ahal izango dira [...]
Fiskaltzak 44 urteko espetxe zigorra eskatu du Edward Enrique San Clementerentzat, Yasmin Rodriguezen ustezko hiltzailearentzat. Emakumearen hilketaz gain, Pedro Urtizberea ere hiltzen saiatzea egotzi dio Fiskaltzak San Clementeri. Hala, Fiskaltzak 50 ...
Euskal Dantzazaleak astelehen eta ostegunetan ariko dira entseatzen, Gezala Auditoriumean, Inauterietan egingo duten Akelarre Gauea prestatzeko. Ordubetez izango dira dantzak prestatzen, 19:00etatik 20:00etara. Dei berezia egin diete Euskal Dantzazalee...
ATEAk, Animalien Tratu Etikoaren Aldeko taldeak, Pasaiako alkatearei gutun bat helarazi dio, Trintxerpen animalien babeserako araudia betetzen ez dela salatzeko. Trintxerpeko zenbait auzoetako jaietan barraken arduradunek trebetasunak agertzen dituzten haurrei koloretako arrain biziak ematen dizkietela salatu dute. Animalien tratu onerako elkartetik esan dute “behin baino gehiagoetan” jarri direla Pasaiako udalarekin harremanetan: “guk dakigula behintzat, ez dute inolako protokolorik abiatu, eta gauza erreza da, ferianteak herrian agertzen diren aldietan udalerriko arautegiaren berri ematea, hori da eskatzen udalari diogun gauza bakarra”. ATEAtik esan dute orain arte ez dutela jaso udalaren erantzunik. “Erakunde publikoei ahazten zaie gizartearen esanetara daudela, bereziki, legeen hausteak salatzen gizarteak erakundeen lana egiten duenean”, gehitu dute ATEAkoek.
Julen Mendoza alkateak alegazioak aurkeztu dizkio Pasaiako Portuko Plan Zuzendariaren Ingurumen Jasangarritasun Txosten berriari, eta horrekin batera, bi agiriak atzera botatzeko eskaera ere egin du. Horren ordez, egungo portuan ingurumen alorreko ha...
Pasa den ostiral arratsean, 19:55ak aldera, auto batek bi urteko haur bat harrapatu zuen Lintzirin hotelaren parean, Maxi China saltokiaren ondoan. Herrizaingo Sailaren arabera, haurra gurasoekin zengoen dendan, eta bat-batean korrika atera zen errepid...
Meritu handiko garaipena erdietsi zuen Sanpedrotarra taldeak Beti Onaren zelaian (0-2) larunbatean, Preferente Mailako 18. jardunaldiko lehian. Partidaren aurretik zortzi garaipenekin zen Beti Ona, eta hirurekin besterik ez Sanpedrotarra. Aurreko aste...
San Juan-Etxeandiako lanen azken faseari ekin diote dagoeneko, eta lanak bukatu arte, herritarrek bozkatutako argazki zaharrak jarriko ditu udalak udaletxearen inguruan. Izan ere, hainbat panel jarriko dituzte bertan, eta dagoeneko San Miguel auzoan eg...
Pas de Calaiseko Saint Laurent Blangy herriko (Frantzia) Nazioarteko XVII. Estropadan lehiatu zen Olatz Zabala, Santiagotarrak-eko arraunlaria, asteburuan. Euskadiko Selekzioarekin parte hartu zuen irundarrak estropadan, eta lehen proban zortzigarren p...
Gipuzkoan azpiegitura erraldoien (errausketa planta, AHT, Pasaiako kanpoko aia, Hondarribiko aireportuaren handitzea…) kontrako mozioa aurrera atera zen pasa den asteko plenoan, Bilduren aldeko botoekin (EAJ kontra eta H1 kontra). Hala, udalak oiartzuarrei herri mugimenduek otsailaren 4an Donostian antolatu duten manifestazioarekin bat egiteko deia luzatu die eta egitasmo hauek geldiarazi eta eztabaidatzeko eskatu du. Udalak oiartzuarrak informatzeko eta herrian eztabaida sustatzeko bere esku dagoena egingo duela adierazi du. Perez de San Romanek Bilduren iritzia jakinarazi zuen udalbatzarrean: «Eskualdean eragin handia izango dute azpiegitura horiek, krisi ekonomikora eraman gaituen politika baten garaikoak dira. Beste eredu bat posible da». EAJk bere iritzia emateko, testu bat irakurri zuen Aitor Santxez zinegotziak: «Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak azpiegituren aldeko apustua egin zuten herritarren bizi-kalitatea eta ekonomia hobetzeko. Denon interesekoak dira. Mundu mailako herri aurreratuenen pareko izan nahi badugu, ezin dugu ezetz esan. Zertarako eztabaidatu helburua gelditzea bada? Zero Zabor bezalako helburuak gezurra dira, mitoak». Plenoan mozioa tarteratu zuten herri eragileetako ordezkariak egon ziren. EAJri zuzendu zitzaizkion: «Ez esan gezurrik: alternatibak badaude. Bi moral daude: pertsonak aurretik jartzen dituena edo garapen inkontrolatua». Jeltzaleei gogora ekarri zieten Karrika zeharkatuko lukeen hirugarren saihesbidearen eta Lanbarrengo plataforma logistikoaren kontrako alegazioa eurek ere sinatu zutela. Azpiegitura erraldoien kontrako mozioan aipatu [...]
Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak jakinarazi duenez, odola emateko aukera izango da bihar Beraungo anbulatorioan. Saioa 18:30etik 20:30era egingo dute. Otsailaren 8an ere izango da aukera odola emateko, ordutegi berberean, I...
AGIFES Gipuzkoako famili eta eri psikikoen elkarteak antolatuta, Sólo dokumentalaren proiekzioa egingo dute etzi, otsailak 2, Trintxerpeko Alkateordetzako areto nagusian, 18:30ean. Ondoren solasaldia egingo dute. Vicente Rubio zuzendariak bere historia pertsonala kontatzen du Solo dokumentalean, eskizofrenian erori zenetik berreskurapen prozesuan aurrera egiten duen arte. Pasaiako Udalak lagundutako ekitaldia da, eta sarrera libre izango da.
Herri Eskolako Hezikuntza guraso elkarteak hitzaldia antolatu du bihar arratsalderako. Isabel Gonzalez Acha psikologoak hitzaldia emango du Kultura Aretoan, 18:00etatik aurrera. Nerabezaroko aldaketak eta eurekin nola komunikatzea izango du hizpide Gon...
Antxo, Donibane eta Trintxerpe-San Pedroko ludotekek ikasturteko bigarren zatirako izen-emate epea irekiko dute bihar, urte osorako bazkide egin ez ziren haurrentzat. Pasaiako ludotekak Udaleko Gazteria eta Kirol Arloaren zerbitzua dira, eta 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Hilaren 29a arte izena emateko aukera egongo da eta kuota 24,95 eurokoa da, eskaera egiten den unean bertan ordaindu beharrekoa. Ludotekak Antxo. Azoka eraikina (telefono zenbakia: 943 51 06 45). Donibane. J.J. Otaegi plaza (943 51 72 90). Trintxerpe-San Pedro. Espinosa de los Monteros plaza (943 39 25 10).
Gaur, Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du Azokan, 20:00etan. Pasaiako Kultura zinegotzi eta Antxoko festetako arduradun Juanra Canok aurreratu duenez, bileraren asmoa herriko jai ereduaren gaineko hausnarketa zabaltzea izango da: “Iritziak pa...
murias Center4 eta Eroskiren akordioaren berririk ez duela esan du udalak
Pasaiako Udal Euskaltegiak anrtolatuta XVIII. Kultur Astea egiten ari dira aste honetan. Bihar, asteazkena, Bertsolari filma proiektatuko dute Trintxerpeko Alkateordetzan, goizeko hamarretan. Ondoren filmari buruzko solasaldia egingo dute.