Mendi Astea antolatu du beste urtebetez Urdaburu Mendizale Elkarteak, eta datorren astelehenean (hilaren 21ean) hasita hainbat ekimen egingo dituzte aste osoan zehar, Urdaburuk Juan Olazabal kalean duen egoitzan. Lehenengoa, hilaren 21ean, erretiratuen ibilaldiari buruzko argazki emanaldia izango da; 19:00etan hasiko da. Antolatzaileek zehaztu dutenez, “emanaldiaren ostean, domina banaketa egingo dugu”. Asteartean (hilak 22), berriz, Everestera biderik laburrena ikus-entzunezkoa emango dute 20:00etatik aurrera, eta Alberto Zerainek egingo du aurkezpena. Eskolartekoen txanda izango da datorren asteazkenekoa Mendi Astearen barruan: “Haiek egindako mendi irteeren gaineko argazki emanaldia egingo dugu 19:00etan, eta ondoren, argazki lehiaketako irabazleei dominak banatuko dizkiegu”. Trekkingak ere izango du tartea. Hala, ostegunean (hilak 24), Antxon Iturrizak aurkeztuta, Munduko mendietatik trekkinga ikus-entzunezkoa antolatu dute 20:00etatik aurrera. Emanaldiekin bukatzeko, 2009ko abendua eta 2011ko martxoa artean Lourdesera (Okzitania) 15 etapatan egindako ibilbidearen gaineko ikus-entzunezkoa emango dute, 20:00etan, Urdaburuko bazkide taldeak aurkeztuta. VIII. Eneko Arzelus Memoriala Mendi Astearen ekimenen barruan, VIII. Eneko Arzelus Memoriala bizikloia egingo dute hilaren 26an 15:00etatik aurrera. Parte hartzen dutenek, txirrindan eta lasterka ibili beharko dute hamalau kilometroz. Mateo eta Sorondo arteko bidea, zazpi kilometrokoa, bizikletaz egin beharko dute parte hartzaileek. Sorondo inguruan krossa egingo dute ondoren, zazpi kilometroz. Hilaren 27an, Urdaburu Eguna egingo dute. Haurrek eta nagusiek irteera egingo [...]
Krisiak Oarsoaldean eta Bidasoan utzi dituen ondorioak salatzeko manifestazioa antolatu du biharko LABek. 12:00etan irtengo dira Herriko Enparantzatik. LABen arabera, “krisialditik atera baino, krisi handiago baten atarian” dago gizartea. &...
Atzo egin zuten udala eta auzotarren arteko azken aurreko bilera. Erdialdeko 220 bizilagunek hartu zuten parte Reina Aretoan 19:30ean hasi zen batzar irekian, eta Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri Mantenuko zinegotziarekin auzoa...
Bihar zabaltzen da epea emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearen alde lanean ari diren gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek diru laguntza eska dezaten. Hilaren 25era arteko epea dute interesdunek. Eskaera-eredua Pasaiako Udaleko Gizarte ...
Gaur goizean Lezoko Udalak hirigintzaren arloan dituen lan ildoak aurkeztu ditu. Horrela, Olatzarreko eta Isasti plaza arteko eremuan babes ofizialeko 66 etxe egitea da lehentasunetako bat (30 etxe tasatu ere egingo dituzte, baita salmenta librekoak er...
Bihar bukatuko da hauteskunde kanpaina, eta Amaiurren aldeko botoa emateko ekimena egingo dute bihar Lezon. Horrela, auto karabana egingo dute herriko kaleetatik zehar. Ibaiondo parean jarri dute zita, arratsaldeko zazpietan.
Osteguna izanik, musika gaua izango da gaur De Cyne Reynan, eta Les Fous taldea entzuteko aukera izango da, 22:30etik aurrera. Santi Romano ariko da teklatuan, eta Ainhoa Egiguren eta Olatz Otxoa Otxi-k abestuko dute. Hirukoteak R&B, pop eta soul estiloak landuko ditu. Les Fousen arabera, abestean sentitzen dituzten sentimendu berak transmititu nahi dizkiote entzuleari.
Itsas Etxea handitzeari eta leku erabilgarrien barne antolaketari dagokien obren aurrekontua gehitzeari buruzko poposamena onartu zuten astelehenean Hondarribiko Udalean egin zuten ezohiko udalbatzarrean. Landu zuten puntu bakarra izan zen, eta proposamena onartu egin zuten EAJko zortzi zinegotzien eta PPko bakarraren baiezkoarekin. Bilduko bost zinegotziek ezezkoa eman zuten, eta PSEren izenean zegoen bakarra abstenitu egin zen. Udal Gobernuak mahai gainean jarri zuen proposamenaren arabera, BEZaren igoera eta lanetarako materialen kostu igoera dela eta, 474.138 euro gehiago eskatu dituzte Itsas Etxeko lanetarako. Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak gogoratu zuenez, “obrak hasieran 4.814.305 euro kostatu behar zuen, baina 4.213.471 euroan esleitu zen. Horrelako obra handi batean, gehikuntzak izatea logikoa da. Azken aurrekontua 4.687.609 eurokoa da, beraz, hasieran aurreikusitakoa baino 126.696 euro gutxiago gastatuko ditugu, eta dena gaizki dagoela dirudi”. Obrak 5.910.398 euro kostatuko du guztira. Udalak 3.184.496 euro jarriko ditu, 2.482.419 Osakidetzak, eta 243.483 Itsasoko Gizarte Institutuak. Datu gehiagoren bila Bilduko ordezkari Ibai Labaienek, zenbait gauza ez zituela argi ikusten azaldu zuen. “Gure teknikoekin kontsulta egin dugu, eta kontraesanak eta irregulartasunak ikusten ditugu. Erabaki politiko bat hartzeko datu gehiago behar ditugu”. Asteleheneko udalbatzarra prestatzeko behar zuten dokumentu bat eskatu zuen Bilduk, baina ez zuten jaso. Kerejetak erantzun egin zion Labaieni: “Gure teknikoen lana dudan [...]
Hamar urte pasatu dira Portuak Euskara Plana onartu zuenetik, eta atzo, Portu Agintaritzako azken lau presidenteak batu ziren urteurrenerako propio lantzen ari diren bideoaren grabaziorako. 2001ean jarri zuten martxan Portuan Euskara Plana, Joxe Ignacio Espel Agintaritzako buru zela. Haren atzetik Joxe Juan Gonzalez Txabarri, Miguel Buen eta Lucio Hernando izan dira portuaren lehendakaritzan, eta atzo aditzera eman zutenez, denek egin dute bat Euskara Planean.
Errenteriako Atletismo Taldeko (EAT) atletismo eskolak Hondarribian jokatutako lehiaketan parte hartu zuen igandean. Batik bat, luzera jauzian, altuera jauzian eta 500 metroko proban nabarmendu ziren EATko atletak. Benjamin Mailan, luzera jauzian, Jule...
Seaskaren aldeko jaialdia antolatu dute Haurtzaro Ikastolako eta Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak hilarek 26rako. Hiru talde ariko dira Elorsoroko taula gainean: Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System. Sarrerak ohiko tokietan daude salgai, eta hamar euro balio dute aurrez erosita. Egunean bertan ere jarriko dituzte salgai Elorsoroko lehiatilan, hamahiru eurotan. Gaur aurkeztu dute jaialdia. Aurkezpenean izan dira Xabier Solano Esne Beltzako kidea; Ane Badiola Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko kidea; Asier Legorburu Kultura zinegotzia; Paxkal Indo Seaskako lehendakaria eta Sorkunde Lekuona Haurtzaro Ikastolako zuzendaria.
Amaiur koalizioak kanpainia amaiera ekitaldia burutuko du bihar, ostiralarekin, Urdanibia plazan, 19:30etik hasita. Asteartean Eusko Alkartasunaren egoitzan eginiko prentsaurrean, koalizioaren Bidasoko ordezkariek ”norbanako eskubide zein esku...
Hondarribiko Kaialde jatetxeko Oscar Gonzalez sukaldariaren Txipiroiak bere tintan pintxoak, Valladoliden jokatu zuten Espainiako Pintxo Txapelketako zazpigarren ekitaldiko hirugarren pintxo onenaren saria eskuratu zuen iragan asteazkenean. Kaialdeko sukaldariaz gain, Bidasoko beste bostek parte hartu zuten Espainiako Txapelketan: Gran Soleko Bixente Muñozek, Goxodendako Carlos Nuez eta David de la Callek, eta Gaztelumendiko Felix Manso eta Angela Basabek.
Hilaren 25eko Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, bihar bi ekitaldi egingo dituzte Irunen. I-Romi emakume ijtoen elkarteak jabetze tailer bat antolatu du goizerako, eta Gaurko Andreak-ek hitzaldi bat arratsalderako. Jabet...
Gaur, erakusleihoetatik urrun geratzen diren liburuetaz mintzatuko dira Carlos Agustinek zuzentzen duen literatura mintegian. Ohi bezala, arratsaldeko seietan elkartuko dira Ikust Alaia udal liburutegian (Kale Nagusia, 24).
Leka Enea klubetik pozik agertu dira Gain Gaineaneko parkean eraiki behar duten Mahai Tenisaren Teknifikazio Zentroaren lanak hasi direlako: “Hamar urteko ametsa gauzatzen hasi da”. 2012ko amaierarako lanak bukatzea espero dute: “Lehe...
Irungo Argazkilaritza Elkarteak (AFI) antolatuta, eta Irungo Udalaren laguntzaz, XXII. Irun Hiria Argazkilaritza Lehiaketaren sari banaketa egingo dute bihar Amaia KZko hitzaldi aretoan. Guztira 341 lan aurkeztu dituzte, 268 gai librean eta beste 73 Ir...
Yamaha markako teklatu eta piano digitalen erakustaldia egingo dute bihar Udal Kontserbatorioan, 18:00etatik 20:30era. Musika Eskolako irakasle Luis Puentek Yamaha Keyboard Party lehiaketa irabazi zuen iaz, eta, horregatik, Japoniako ekoizleak erabaki ...