40 urte betetzearekin batera esku artean lan berri bat duela dator Mikel Markez errenteriarra. Gaur aurkeztu du azken lana, bederatzigarrena, Donostian: Hiri hartan izan zen. 11 abestiz osatutako diskoa da, eta hainbat kolaboratzaile izan ditu zenbait ...
Gipuzkoako Bigarren Mailan ari den Power Rangers herriko taldea Gamon Kirol Elkartea taldearen kontra ariko da bihar, 19:00etan, Beraungo pilotalekuan.
Urrian sartu berritan KZguneak azaroko ikastaro eskaintzaren berri eman du. Doakoak dira ikastaro horiek, eta Interneten nabigatzeko behar diren instalazioez hornituta dagoen KZgune zentroan egingo dira. Internet eta E-administrazio ikastaroak dauka eskaintza zabalena: azaroaren 2tik 15era 11:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara egin ahal izango da, eta azaroaren 16tik 29ra 09:00etatik 11.00etara, 11:00etatik 13:00etara edo 16:00etatik 18:00etara. Ikastaroa 20 ordukoa da. Horrez gain, planifikatutako ikastaroak ere baditu. Zortzi dira guztira, eta horietako bost euskaraz egiteko aukera dago: Metaposta I eta II Azaroaren 7an (astelehena) 09:00tatik 11:00etara. Azaroaren 8an (asteartea) 09:00etatik 11:00etara. Google maps (Euskaraz) Azaroaren 9an (asteazkena) 09:0e0tatik 11:00etara. Open office. Writer oinarrizkoa (euskaraz) Azaroaren 14an (astelehena) 09:00etatik 11:00etara. Open office. Writer aurreratua (euskaraz) Azaroaren 15ean (asteartea) 09:0e0tatik 11:00etara. Mugipuzkoa Azaroaren 14an (astelehena) 18:00etatik 20:00etara. Gmail (euskaraz) Azaroaren 24ean (osteguna) 18:00etatik 20:00etara. Sare sozialak (euskaraz) Azaroaren 30ean (asteazkena) 11:0e0tatik 13:00etara. Youtube Azaroaren 30ean (astezkena) 16:00etatik 18:00etara. Zentroa astelehenetik ostiralera dago irekita 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. KZgunea Olibet 6 kalean dago eta harremanetan jartzeko 943 53 85 16 telefono zenbakira dei daiteke edo tutor.errenteria[abildua]kzgunea.net helbide elektronikora idatzi.
Agosti Xaho idazlearen jaiotzaren bigarren mendeurrenaren harira, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak lehenetariko abertzale gisa hartua den pentsalariaren bizitza jorratzen duen liburua aurkeztu du Hendaiako Abadia gazteluan. Ekimenarentzat, lanaren autorea den Xabier Zabaltza historialaria, Xahoren sorterria den Atharratzeko Arnaud Villeneuve auzapeza eta Jaurlaritzako Blanca Urgell kultura sailburua bildu ziren. Agosti Xahoren biografia bi ediziotan argitaratu da, bata euskaraz eta bestea elebiduna (frantsesez eta gaztelaniaz). Jatorrizko testua euskaraz idatzi du Xabier Zabaltzak, Agosti Xaho. Aitzindari bakartiaizenburuarekin. Zabaltzak berak egin du itzulpena gaztelaniara: Augustin Chaho. Precursor incomprendido; frantsesera, berriz, Edurne Alegriak itzuli du Augustin Chaho. Un précurseur incompris izenburua duela. Agosti Xaho Lagarde Zuberoako Atharratze herrian sortu zen 1811ko urriaren 10ean. Euskal kazetari, idazle, hizkuntzalari eta politikaria…, haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua, euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren elezaharra. Xabier Zabaltza liburuaren egileak argitu duenez, “liburu hau biografia bat baino gehiago ideografia bat da. Izan ere, saiatu naiz Agosti Xahoren ideologiako kontu garrantzitsu batzuk azaltzen, polemikoak izan daitezkeenak. Ideologia hori oso korapilatsua da, baina, barne-batasun handia du bere baitan”. Blanca Urgell Kultura sailburuak, berriz, ziurtatu du, “harribitxi biografiko txiki batean aurrean aurkitzen garela. Arreta eta maitasun handiz egindako liburua da. Xahori lotutako pertsonaien eta objektuen 38 irudi [...]
Txost taldeko pilotariek lau pala partida jokatuko dituzte bihar goizean, 09:00etan, Madalensoro pilotalekuan. Pala motzean, 3A: Txost 1-Altzatarra 1. Pala motzean, 3B: Txost 2-Altzatarra 2. Paleta larruz, 22 urtez azpikoak: Txost-Oiangu. Eta pala motz...
Mikel Salegi entrenatzailearen taldea, Bigarren Mailako neskena, Abanto Club taldearen aurka ariko da asteburu honetako jardunaldian. Etzi arratsaldean jokatuko dute partida, 17:00etan, Abantoko Mortuero zelaian (Bizkaian). Lidergoa mantentzeko borroka...
Asteburu honetako kale ekintza Doneztebe plazan izango da berriz ere, 17:00etatik aurrera, bihar. Puzgarriak, jolasak eta txokolate jatea antolatu ditu Ttak-ek 6tik 12 urte arteko haurrentzat. Hain zuzen ere, Garagardo Festa izango asteburu honetan Don...
Bihar egingo dute Oiartzungo Aiako Harria IV. BTT Proba, Euskal Herriko proba ere izango dena. Arkaitz Iza eta Iker Leonet txirrindulariek aurkeztu zuten pasa den astean. Izak, gainera, ibilbideen gaineko xehetasunak eman zituen: Gaur, 20:00etatik aur...
Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzun taldea Bar Ignacio Hondarribiaren aurka ariko da bihar, 15:30ean, Hondarribiko Hondartza kiroldegian.
Ez dute asteburu erraza izango aurretik Beti Onak eta Touringek. Biek sailkapeneko lehen bi taldeen kontrako lehiak izango dituzte. Beti Onak Ostadar liderraren zelaira joan beharko du bihar. Partida 17;:15ean jokatuko dute Lasarte-Oriako Michelin futb...
Helduen Tailerretako kideek, hilabetero bezala, film emanaldia antolatu dute. Hilero, lehenengo ostiralean egiten dute, Karaez kalean duten lokalean. Beraz, gaur tokatzen zaie urriko emanaldia, 17:00etan izango da, eta También la lluvia emango dute.
Atzo egin zuten Hiri Debekatuaren Mapa programako azken bisitaldia. Bi astez hiriko auzoetako puntu ilunak, emakumeentzako seguruak ez diren guneak, biltzen ibili dira. Datozen asteetan Murgibe aholkularitza enpresak txostena prestatuko du udalerako, eta, txosteneko proposamenetan oinarrituta, udalak aztertu beharko du, emakumeek zehaztutako puntu ilunak noiz eta nola hobetu.Hiri Debekatuaren Mapak oinarria du iaz Bilgune Feministak eginiko saiakera batean, eta Bilguneko kideek aholkulari bezala jardun dute Berdintasun arloak antolatutako programan. Oihana Etxebarrietak (Hondarribia, 1987) Hiri Debekatuaren Mapa ekimenaren balorazio ona egiten du, nahiz eta tailerrak egiteko izan duten denbora gutxi iruditzen zaion. Bilgune Feministak Kateako eta Arbesko puntu ilunak bildu zituen iaz. Zergatik? Emakumeen kontrako erasoen aurrean mobilizazioak egiten hasi ginen, baina oso azalean geratzen ginela ikusi genuen berehala. Horren aurrean gure herrian zer egin genezakeen pentsatzen hasi ginen, eta puntu ilunak zehazten hasi ginen, baina puntu horiek kokatzeko baino, horiei buelta emateko, beldurrari buelta emateko. Gainera nahi genuen emakumeak izatea prozesu horren protagonista, eta beldurra sentitzetik herria gurea ere dela sentitzera pasatzea. Nolako esperientzia izan zen? Katean era Arbesen sekulako partehartzea lortu genuen eta hori guretzat garrantzitsua izan zen, baina baita bi auzo horietako emakumeentzako ere. Iritziak elkartrukatu zituzten, eta zapalketari aurre egiteko elkarrekin daudela ikusteak indartu zituen. Udalaren jarrera [...]
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek, Gari Argote entrenatzailearen taldeak, Urolaren kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar dute hitzordua, 16:15ean, Karla Lekuona zelaian. Urolak denboraldia hasi zenetik jokatutako lau partidetatik bakarr...
Acampadabidasoak, M15 mugimenduaren eskualdeko taldeak, herri batzar irekia egingo du gaur Zabaltza plazan, 20:00etatik aurrera. Gaur, etxe eskola ereduari buruz jardungo dute, eta horretarako hezkuntza eredu hau praktikatzen duen Irungo familia bat iz...