Santakrutzak ate joka ari dira, eta herriko elkarteak hasi dira jaietarako danborrak prestatzen. Horrela, elkarteak entseguak egiten ari dira egun hauetan. Altzate Auzo Elkarteko danborradak gaur egingo dute lehenengo entsegua eta bihar egingo dute big...
Oarsoaldeko AEKko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu dute, AEKk hitza ematen dizu lemapean Hitza dute lan tresna AEKn, eta lanabes duten hori bera eskaini nahi izan diete aurten euskaldundu nahi duten lagunei. AEKk hitza ematen dizu lemapean, Oarsoaldeko AEKko arduradunek aurtengo matrikulazio kanpaina aurkeztu egin zuten atzo, Pasai Antxon. «Gure metodologia hitzan oinarritzen da eta gure bokazioa hitza herritar guztiei ematea da, euskalduntzea Euskal Herriko eta Oarsoaldeko azken txokoraino eramatea», azaldu zuten. Bokazio horri jarraituz, azken urteotan «helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen arloak eskatu dituen erronka berrietara egokitzeko ahalegina» egin dutela eta lan horrek guztiak «askotariko fruituak» eman dituela adierazi zuten eskualdeko AEKko arduradunek. Ohiko euskalduntze arrunteko eskolak eskaintzeaz gain beste hainbat aukera dituztela gogoratu zuten AEKkoek, besteak beste ordutegi aldetik ezintasunak izan ditzaketen ikasleei zuzendutako autoikaskuntza sistema, familia transmisiorako kanpainak Gogoa Zubi berritzailea kasu, enpresa eta bestelako elkarteen neurrira egindako ikastaroak, edota erabilera laguntzeko sortutako ekimenak. Informazio zabalagoa nahi duenak, ondoan ageri den helbideetara jo dezake.
Juanba Berasategik irudikatutako olagarroa hautatu dute Pasaiako antzerki eskola sortu berriaren irudi gisa. Gaur eguerdian aurkeztu dute egitasmoa, Itsas Gelak kudeatzen duen Materontzian. Amaia Agirregabiria alkateak nabarmendu duenez, argazkiaren modukoa da jaio berri den egitasmoa: «handia, koloretsua eta alaia». Elkarlanean sortutakoa, antzerkizaletasuna bultzatzeaz gain, beste hainbat erronka ditu egitasmoak, euskararen normalizazio bultzatzea kasu. Horregataik hain zuzen, antzerkizaleez gain beste hainbat eragile bildu dira egitasmoan, herrikoak nahiz kanpokoak. Euskal Herriko Antzekizaleen Elkarteko (EHAZE) Joxe Mari Agirretxe eta Idoa Gereñu izan dira Pasaian, herriz-herri hedatu asmo duten egitasmoaren berri emateko.
Hilaren 10ean, larunbatarekin, eginen da aurten Elkarteen Foroa, Daniel Ugarte pilotalekuan, 14:00etatik 18:00etara. Herriko Etxeak antolatzen du, eta hamaikagarren edizioa izanen da aurtengoa. Aurreko urteetan jende ugari bildu duen ekimena izan da, H...
Hilaren 20ra arteko epea dute Pasaiako udalak lehiaketara atera berri dituen bi plazatarako oposaketa egin nahi dutenek dokumentazioa entregatzeko. Bitarteko bi funtzionario hautatzea da deialdiaren helburua. Hauetako bat Hirigintzako teknikariaren ord...
Mantentze lanak egiteko hiriko bi igerileku publikoek irailean txandaka itxiko dutela jakinarazi du Irungo Kirol Patronatoak. Horrela, Azken Portuko igerilekua hilaren 15a arte itxiko dute, eta Artalekukoa 16tik 30era. Hilaren 20an, gainera, Artaleku kiroldegi osoa itxiko dute, legionella prebenitzeko lanak direla eta. Igerileku bakoitzeko erabiltzaileak beste kiroldegikoa erabili ahalko du, berea itxita dagoen bitartean, ohiko txartela erabilita.
Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Irungo XVI. Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketa abenduaren 26tik 29ra egingo da, eta dagoeneko ezagutzera eman dituzte bertan parte hartzeko oinarriak. Antolatzaileen arabera, “nazioarteko errealizadore gazteen film labur hautatuak” ekartzen saiatuko dira aurten. Aurten ere Sail Ofizialak bi maila izango ditu, bideo eta zinema formatoetan eginiko lanak bereiziz. Zinema ataleko lanik hoberenarentzat 2.000 euroko diru saria eta estatuatxoa dago, eta bideo atalekoarentzat 1.200 eurokoa eta irudia. 2011n ere Labur+ eta Bidasoko eskualdea atalak antolatuko dituzte, hurrenez hurren, Sail Ofizialean ez dauden baina ikusleentzat interesgarri izan diren eta errealizadore lokalen lanak saritzeko. Eskualdeko film labur onenak 250 euro eta estatuatxoa jasoko du, eta Labur+ ataleko irabazleak estatuatxoa bakarrik. Beste bi sari banatuko dituzte: Euskal zuzendari onenari saria (500 euro eta irudia) eta Ikusleen saria film labur onenari (350 euro eta irudia). Oinarriak webgunean Irungo Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko errealizadoreek har dezakete parte, edozein dela beren jatorria. Interesdunek hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak. Informazio gehiago behar duenak Gazteria arlora dei dezake (943 50 54 07). Irungo Gazte Bideo eta Zinema Lehiaketako oinarriak Oinarriak bere osotasunean udal webgunean irakurri daitezke, eta i
Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 105 euri litro jaso zituen abuztuan. Iazko hilabete berean baino 43 litro gutxiago. Iazko uztailean 148 euri litro jaso zituen.
Urriaren 15ean zita jarri dute 1955ean jaiotako lezoarrek. Izan ere, aurtengo kintoen bazkaria egingo dute larunbat horretan. Bazkaria Pasai Donibaneko Txulotxo jatetxean izango da. Izena eman nahi duenak oraindik badu astia. Hilabete barru (urriaren 7...
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak urteak daramatza hondakinen errausketaren aurkako borrokan, eta hainbat ekintza egin ditu: “Denbora luzean aritu arren ez dugu etsi eta gainera gizartean hiri-hondakinen arazoaren inguruk...
Motorren IAT azterketa pasatzeko aukera dago aste honetan herrian. Gaur izan da lehen saioa. Kontzejupean jarri zuen postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 13:30era. Etzi egingo dute bigarren saioa. Azterketa egin ahal izateko, aurrez ordua hartu behar ...
Imanol Irigoienek ireki du 2011/2012 ikasturtea, Oiartzungo Garmendi txokolategiko erakusketei dagokienez. Irigoienen margolan bildumak Txoriak txori du izenburu. Egileak nabarmendu duenez, asmo handirik gabeko erakusketa da, “xume eta apala, lud...
Ikasturtea hastearekin batera, Herriko Mediatekak ekitaldien zerrenda ireki du. Asteazkenero Irakurle ttipien asteazkenak egingo dituzte, txikientzako irakurketak. 11:00etan eta 11:30ean izanen dira.
Uda sasoian Hendaian laguntzaile gisa aritu direnei eskerrak emateko ekitaldia egin zuten joan zen astean Herriko Etxean. Hautetsiez inguraturik, “bide publikoetan zein hondartzan” eginiko lanarengatik eskerrak eman zien Jean-Baptiste Salab...
Herri askotan zabaltzen ari den ohitura da garagardo azokak egitearena, eta Errenteria-Orereta ere ez da atzean gelditu: aurten lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute, Landare elkarteak antolatuta. Etzi hasiko dira pitxerrak garagardoz betetzen, eta halaxe ariko dira igandera arte. Atzo eman zituzten lau eguneko festaren xehetasunak Arkaitz Tolosa eta Mikel Prieto Landare elkarteko zuzendaritzako kideek. Azoka Koldo Mitxelena plazan egingo dute, 17:00etatik 00:00etara. Zazpi orduz edari hori dastatzeko aukera izateaz gain, jan ere egin ahal izango dute. Egunero emango dituzte afariak, beti ere kultura horrekin lotutako jakiekin: ukondoa, oilaskoa, saltxitxak, patata purea eta entsaladak. Horretarako, karpa bat muntatuko dute, eta bertan 600 pertsonentzako afariak emango dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Baina protagonista nagusia garagardoa izango da. Edari hori gustuko dutenek hamahiru marken artean hautatu ahal izango dute: horiak, gorriak, beltzak eta alkoholik gabekoak. Litro erdiko pitxerra beharko dute horretarako: 1,50 euro balio du, eta gero garagardo bakoitza 3,80 euro ordainduta bete ahal izango dute. Antolatzaileen arabera, tabernetan ikusten ez den garagardoa eskaintzea izan da euren asmoa. “Kalitate oneko garagardoak eta egunerokotasunetik kanpo dauden garagardoak lortzea zen asmoa”, adierazi du Tolosak. Beste kulturak ezagutu asmoz Iaz hasi ziren aurten gorpuztuko den Garagardo Festa pentsatzen. Beste herrietako azoketan ibili ondoren, eta zeukan arrakasta [...]
Fanderiako gerilekua itxita egongo da garbiketa egiteko urtero bezala