Gurutze Galardi izendatu dute bake epaile titular
Gurutze Galardi Zapirain izendatu du Udalbatzak herriko bake epaile titular. Atzo goizeko ezohiko udalbatzarrean hartu zuten zinegotziek erabakia. Gehiengo absolutuz izendatu behar da bake epailea, eta hala izan zen: ezohiko udalbatzarrean egon ziren U...
Gurutze Galardi Zapirain izendatu du Udalbatzak herriko bake epaile titular. Atzo goizeko ezohiko udalbatzarrean hartu zuten zinegotziek erabakia.
Gehiengo absolutuz izendatu behar da bake epailea, eta hala izan zen: ezohiko udalbatzarrean egon ziren Udal Gobernu Taldeko bost zinegotziek eta OiartzunBaiko (OB) biek Galardiren aldeko botoa eman zuten. Zuzenbidean lizentziatua eta oiartzuarra da Galardi.
Era berean, ordezko bake epailea ere izendatu dute ezohiko udalbatzarrean: Donato Larrañaga. Bi lagun horiek aurkeztu dira bake epaile posturako.

