Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoa herritarren laguntzaz osatu nahi dute

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) Oiartzungo II. Plan Estrategikoa, apirilaren 14an aurkeztu zuten. Aurkezpenaren ardura izan zuten Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Emun hizkuntza zerbitzu kooperatibako Gurutze Mendizabalek. Emunek egingo du plana. Helburua euskararen normalizaziorako datozen urteetarako ildoak markatzea da. Horretarako, alor ezberdinetan dabiltzan herritarren laguntza eskatu dute. Estrategikoak diren zenbait eremutan lan egingo dute: familia transmisioa; elkarteak; gazteak; hezkuntza; komunikabideak; lan mundua eta, merkataritza eta ostalaritza. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea ere, herriko euskalgintzaren elkargune denez, pieza garrantzitsua izango da Plan Estrategikoa garatzeko orduan. EBPNren II. Plan Estrategikoa 2012-2017 urteetarako izango da, gutxienez. Orain martxan dagoena 2005-2010 tarterako egin zuten eta urtebetez luzatu dute, II. Plan Estrategikoa egiteko denbora izateko. EBPNko II. Plan Estrategikoa egitea sei hilabeteko prozesua izango da. Parte hartzailea izango da eta horretarako lan taldeak osatuko dituzte, arloka. Arlo bakoitzean orain arte egin dutena baloratuko dute, egoera zein den ikusiko dute eta etorkizuneko erronkak zeintzuk izan behar duten zehaztuko dute, proposamen zehatzak egin ahal izateko. Euskararen normalizaziorako plana arlo guztietan dabilen jendearen artean eginda, Udala ziur da plana “aberatsagoa, errealagoa, gauzagarriagoa eta hobea” izango dela. Horregatik eskatu dute herritarren laguntza. Ekarpenak jasoko dituzte, Euskara Zerbitzuan idatziz, euskara[abildua]oiartzun.org helbidean edo Facebook bidez, Oiartzungo Euskara Zerbitzuaren orrian. Lan taldeetan parte [...]

admin
Bidasoa
2011/05/03

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) Oiartzungo II. Plan Estrategikoa, apirilaren 14an aurkeztu zuten. Aurkezpenaren ardura izan zuten Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Emun hizkuntza zerbitzu kooperatibako Gurutze Mendizabalek. Emunek egingo du plana. Helburua euskararen normalizaziorako datozen urteetarako ildoak markatzea da. Horretarako, alor ezberdinetan dabiltzan herritarren laguntza eskatu dute.

Estrategikoak diren zenbait eremutan lan egingo dute: familia transmisioa; elkarteak; gazteak; hezkuntza; komunikabideak; lan mundua eta, merkataritza eta ostalaritza. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea ere, herriko euskalgintzaren elkargune denez, pieza garrantzitsua izango da Plan Estrategikoa garatzeko orduan.
EBPNren II. Plan Estrategikoa 2012-2017 urteetarako izango da, gutxienez. Orain martxan dagoena 2005-2010 tarterako egin zuten eta urtebetez luzatu dute, II. Plan Estrategikoa egiteko denbora izateko.

EBPNko II. Plan Estrategikoa egitea sei hilabeteko prozesua izango da. Parte hartzailea izango da eta horretarako lan taldeak osatuko dituzte, arloka. Arlo bakoitzean orain arte egin dutena baloratuko dute, egoera zein den ikusiko dute eta etorkizuneko erronkak zeintzuk izan behar duten zehaztuko dute, proposamen zehatzak egin ahal izateko.

Euskararen normalizaziorako plana arlo guztietan dabilen jendearen artean eginda, Udala ziur da plana “aberatsagoa, errealagoa, gauzagarriagoa eta hobea” izango dela. Horregatik eskatu dute herritarren laguntza.

Ekarpenak jasoko dituzte, Euskara Zerbitzuan idatziz, euskara[abildua]oiartzun.org helbidean edo Facebook bidez, Oiartzungo Euskara Zerbitzuaren orrian. Lan taldeetan parte hartzera ere animatu dituzte herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.