OB OiartzunBai oposizioko taldeak gogorarazi du, aurtengo aurrekontuak Udal Gobernuaren botoekin bakarrik atera direla aurrera, eta kritikatu du, Udal Gobernu Taldeak ez dituela beharrezko neurriak hartu gerakin negatiboa zuzentzeko eta ez daudela aurreikusita aurrezkiak, ezta herrian behar diren inbertsioak ere. Hala, aurrekontuen aurkako bozka ematearen arrazoiak argitu ditu. Hasteko, seriotasun falta salatu dute: «Dokumentazioa berandu eman digute eta ospatu den batzorde bakoitzean aurrekontuen dokumentu berri batekin azaltzen zen alkatea, gainera, azken bilera arte ez digute eman dokumentazio osoa». Bestetik, salatu dute aurrekontuak ez direla oiartzuarren interesari begira eratu, «ezker abertzalearen interes alderdikoiei begira baizik». Ez aurrezkirik, ezta inbertsiorik ere OBk gogorarazi du 2009ko kontuak 1.771.895 euroko zuloarekin itxi zirela. Hori ikusita, OBren ustez, «oso zorrotzak izan behar dugu sarrerak neurtzean eta gastuak doitzean». OBren esanetan, Udal Gobernu Taldeak ez ditu horretarako beharrezko neurriak hartu gerakin negatibo hori zuzentzeko. Oiartzungo Udalak, Aitor Etxeberriak alkatetza hartu aurreko urteetan, aurrezki ahalmen handia azaldu zuela dio OBk. «Horrek esan nahi du, ohiko eran lortzen ziren diru sarrerak ohiko gastua baino askoz altuagoak zirela, eta horrek inbertsioak egiteko ahalmena ematen ziola udalari», zehaztu du. Aitor Etxeberriak Udalaren kudeaketaren ardura hartu zuenetik, ordea, «distantzia hau murrizten joan da ia desagertu arte», OBren adierazpenen arabera, «ez baita [...]
Hilaren 22arako (larunbaterako) Kataxulo Gaztetxian Infernua ate joka metal gaua antolatu dute. 22:30etik aurrera hasiko da festa. Jaiaren baitan kontzertuak antolatu dituzte honako taldeekin: Apostasia, Kudai eta Mendeku Itxua. Sarrera doan izango del...
Igande goizaldean gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, edanda gidatzeagatik. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, modu irregularrean ari zen gidatzen eta istripua izan zuen.
Greenpeace erakunde ekologistak kanpo kaiaren aurkako ziberekintza jarri du martxan sarean. www.ciberactuacongreenpeace.es/index.php?cyberid=109 helbidean Fernando Ignacio Gonzalez Laxe Estatuko Portuen erakundeko presidenteari idatzitako gutuna dago i...
Leka-Enea mahai tenis taldeak garaipen erreza eskuratu zuen larunbatean superdibisioko 11. jardunaldian, Termotur Calellaren aurka (Bartzelona, Herrialde Katalanak) Hirubiden jokatutako lehian (3-0). Horrela, Sonia Etxazarretari prestatutako omenaldia ...
Abaraxkako kideek eskulanak egingo dituzte: kometak, eskumuturrekoak, lepokoak… artile apaingarriak izango dira guztiak. 16:30etik 19:30era ariko dira eskulanak egiten.
Denetariko emaitzak izan ditu Oiarpek azkeneko bi asteburuetako partidetan. Euskal Herriko Txapelketan, 22 urtez azpikoetan, hona emaitzak: Ioritz Manterola eta Iñigo Ugalde (Oiarpe)-Abadiño: 19-22. Ibon Taberna eta Jon Irastorza (Oiarpe)-Pilotajauku...
Pasaiako Portu Agintaritzak 421 amarraleku egin nahi ditu udara baino lehen, trafikoa ordenatzeko asmotan. “Gure portua merkataritza portua da, eta beraz, lehentasuna merkantzia ontziek dute. Jendeak, batez ere adineko jendeak, ontziak nahi duten tokian uzten dituzte eta horri irtenbidea eman nahian hasi gara proiektuarekin”, azaldu du Miguel Buen Portu Agintaritzako presidenteak. Horrela, Hospitalilloko moilan 200 amarraleku egingo dituzte (dagoeneko hasi dira lanean), Donibanen 163, eta San Pedron 53. Donibaneko Santiago plazaren aurrean dauden amarraleku tradizionalak mantentzea erabaki du Portu Agintaritzak, Pasaiako Udalaren eskakizunari erantzunez. Hamabi eta hamabost ontzirentzako tokia egongo da bertan. Donibanen, bestalde, karenatzeko gunea egin nahi du, hau da, garbiketa eta konponketa lanak egiteko, besteak beste. Gune hori Donibaneko moilaren mendebaldean egin nahi dute, hain justu. 300 ontzi erroldatuta Badian 300 ontzi daude erroldatuta. Horientzako amarralekuak izango dira, eta gainontzeko 121ak eskatzen dituztenentzako izango dira, hurbiltasuna lehentasuna hartuz, beti ere. Dena den, amarralekuen lizitazioa obrak bukatzen direnean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean aterako da. Proiektu horren beste helburuetako bat uretako ekintzak egiten dituztenei erraztasunak jartzea dela nabarmendu du Buenek: “Pasaia Kayak, Trintxerpe-Illunbe, San Juan eta Hibaika taldeentzat errazagoa izango da urera iristea”. Obrak ia lau milioi euroko kostua du. 3.300.000 euro amarralekuak egiteko erabiliko dute, eta 711.000 [...]
Iraupen eski ikastaroa antolatu du Haurtzaro Mendi Taldeak larunbaterako. Pirinioetara joango dira, Somportera. Izena emateko ikastolako idazkaritzatik pasatu behar da.
Garapen elkarteko Aitor Amoztegi adituak txiza-jarioak izango ditu aztergai Tratamendu uroginekologikoak. Inkontinentziak hitzaldian. Bihar izango da, asteazkenean, Argoiak elkartearen egoitzan, 17:00etan.
2007 errekor urtea izan bazen, 2010ak balantze negatiboa dakar Hondarribiko aireportuarentzat. Hirugarren urtez jarraian, bidaiarien kopuruak behera egin du, eta azken 12 hilabeteetan ia 30.000 bidaiari galdu dituzte. Egoera ekonomikoa dela eta, edota ...