Eusko Jaurlaritzak 12 milioi euroko laguntza bideratu du trenbide sarerako eta Donostialdeko Metrorako. Inbertsioak egiteko 249 milioi euroko diru partida berezia martxan jarriko du, eta hori izan da 12 milioi euro horien jatorria. Kopuru osotik 7,5 mi...
Jaizkibel-Ulia Bereziki Zaindu Beharreko Eremuari buruzko parte-hartze prozesuaren azken jardunaldia egin zuten atzo Gezala Auditoriumean. Aurreko bileretan ekarpenak egin zituzten eta asteazkenean horiek aurkezteko txanda izan zen. Bilerak ordu eta er...
Mikelazulo Kultur Elkarteak antolatutako Herrien Astearen baitan, makina bat ekitaldi egingo dituzte Errenteria-Oreretan, hilaren 16tik 20ra. Besteak beste, Ipuin kontaketak, dokumentalak, hitzaldiak, kontzertuak, antzerki emanaldiak eta herri afaria prestatu dituzte antolatzaileek.
Astearte iluntzean, mahai inguruan egin zuten Manuel Lekuona Bibliotekan, Ttur-tturrek eta Udalak antolatuta. Kirol terminologia izan zuten hizpide, Joxe Mari Apaolaza eta Juanan Legoburu kirol kazetariek. Lotsak eta beldurrak alde batera utzi, eta kir...
Asteburu honetako jardunaldia etzidamu (igandean) jokatu du Saskilagunak taldeak etxean. Internacional taldea izango du aurrean, 12:00etan Elorsoron.
Atzo Sevillan Errege Kopatik kanporatuak geratu eta gero Ligari begira daude txuribeltzak. Bihar beteko dira bi urte Real Unionen Real Madrid kanporatu zuela Errege Kopan. Ahazteko zaila izango da hura. Ahazteko modukoa, ordea, irundarren bilakaera aurtengo KO-aren txapelketa.
Astelehenetik aurrera, argazki zaharren erakusketa ikusi ahal izango da udaletxeko areto nagusian. Abenduaren 15era arte egongo dira bertan prestatu dituzte 220 argazkiak. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara ikusi ahal izango dira goizez, eta 17:00etatik 20:00etara arratsaldez. Larunbatetan, berriz, goizez, 10:00etatik 14:00etara. Udalaren asmoa, gainera, erakusketa auzoetara eramatea da. 2011 urte hasieratik aurrera egingo dute auzoetako lana. Argazki artxiboa Erakusketa argazki artxiboaren lehen fasea bukatzearekin batera dator. Azken urteetan Udala lanean dabil herriko argazki artxiboa osatzeko, eta Iñaki Arbelaitz eta Eneko Salaberria iazko udaberrian hasi ziren hori osatzen. Orain bukatu dute lehenengo fasea. Bertan herriko kultur ondarea bildu dute: festak, egunak, prozesioak… Guztira, 1.400 argazki inguru bildu dituzte, auzoetako elkarteek eta zenbait norbanakok ateratakoak. Jaso, digitalizatu eta ondoren, jabeari itzuli. Hori izan da Eneko Salaberriaren lana. Helburua artxibo digital hori webgune batean zintzilikatzea da eta DVD batean jasotzea. Webgunean 1.000 argazki inguru abenduan kontsultatu ahal izango dela aurreikusi dute. Argazki bakoitzak azalpen fitxa izango du: urtea, argazkilaria, tokia… Hori Iñaki Arbelaitzek osatu du. Bigarren fasea Bigarren fasera begira daude orain Salaberria eta Arbelaitz. Bertan. kulturalak ez ezik, bestelako argazkiak ere bilduko dituzte: baserriak, lanbide zaharrak, auzoen bilakaera… Laburbilduz, Oiartzungo argazki artxibo etnografiko gisa definitu daitekeena osatzea da asmoa, Idurre Bera Kultura zinegotziak [...]
Gaur goizean aurkeztu dute Oiasso Erromatar Museoan, bertan eta Amaia Kultur Zentroan azaroaren 16tik 20ra arte ospatuko den Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren (FICAB) hamargarren aldia. Ekitaldiko zuzendari Mertxe Urteagak, Irungo alkate Jose Antonio Santanok eta Fernando San Martin kultura zinegotziak aurtengo ekitaldiko programaren berri eman dute.
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko neskek etzidamu (igandean) jokatuko dute asteburu honetako jardunaldia, Abanto taldearen kontra. 11:30ean hasiko da partida Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian.
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen taldeak Real Unionen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Etzi da partida, 15:30ean Gal zelaian.