Zinema Ahotsak saioa, Harri Beltzaren alde
Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvadorrek emango dute kontzertua asteartean, parrokian Urtero bezala, Harri Beltza Hiesaren Aurkako Elkarteak, kontzertua antolatu du xanistebanak hasi baino lehenagorako. Asteartean —hilaren 31— izango da, ohi bezala,...
Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvadorrek emango dute kontzertua asteartean, parrokian
Urtero bezala, Harri Beltza Hiesaren Aurkako Elkarteak, kontzertua antolatu du xanistebanak hasi baino lehenagorako. Asteartean —hilaren 31— izango da, ohi bezala, 19:30ean, Doneztebe parrokian.
Ainhoa Zubillaga eta Iñaki Salvador abeslariek, Zinema Ahotsak saioa eskainiko dute. XX. mendean zinemak ospetsu egin zituen abesti ederrenetako batzuk biltzen dituen kontzertua da: Sonrisas y lagrimas, El mago de Oz, Con faldas y a lo loco, Desayuno con diamantes, Chicago…
Esperientzia
Ainhoa Zubillagak kantua ikasi zuen Edurne Aguerri eta Rita Adamsekin.
Iñaki Salvador pianista, moldatzaile eta konpositorea Donostian jaio zen eta piano, akordeoi, armonia, kontrapuntu eta fuga ikasketak egin zituen.