Trafiko aldaketak eragingo ditu Behobia-Donostiak
Berritasun nagusia Katea auzoan jarriko duten ibilbide alternatiboa izango da, AP8 autobidera irteteko, Gabiria kaletik.
Behobia Donostia lasterketa izango da igandean, eta horrek ohi bezala, trafikoan izango ditu ondorioak. 06:30etik 14:00etara egongo dira martxan trafikoari eragingo dioten neurriak.
Hasteko, Juan Thalamas Labandibar kalea moztuta egongo da Osinbiribileko biribilgunetik Zaisa III biribilgunera. Ibilbide alternatiboak honakoak izango dira: Behobia eta Nafarroa aldera doazenentzat Artia, Blaia, Gazteluzahar eta Lastaolatik, eta Donostia aldera doazenentzat AP8, Behobia eta Zaisa IIItik hilerrira, Juan Wollmer, Urdanibia, Junkal kalea eta hortik Iparralde hiribidera Galeko
biribilguneraino, GI-636 eta AP-8 Katean.
Colon pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea ere ere moztuta egongo dira, 08:30etik 13:00etara. Nafarroa hiribidea eta Elizatxo hiribidea ere moztuta egogno dira, 09:15etik 13:00etara. Azkenik, Geltoki kalean, Renfeko sarbidea moztuta egongo da 07:30etik 10:00etara. Bertan amaitzen diren lineetako autobusek Anaka kaleko 2. zenbakiko geltokian egingo dute geldialdia.
Behin, 10:00etan, Renfeko sarbidea irekitzen dutenean, G-636 eta AP8ra joateko Anaka kaletik, biribilgunetik eta ospitaletik joan beharko da.
Aurten lehen aldiz, ibilbide alternatibo bat jarriko dute Katean, AP8ra joateko bi noranzkoetan. Gabiria kaletik izango da.
Autobusak
L-1 lineari (Behobia-Zaisa) dagokionez, 15:00etara arte ibilbidea Osinbiribilen bukatuko du. 08:00etatik 13:00etara korrikalariak hiriko kaleetatik ibiliko direnez, linea Ospitaletik Hondarribia kalera baino ez da ibiliko.
L-2 linea (San Juan-Katea), berriz, etenda egongo da 08:30etik 14:00etara, ez du zerbitzurik emango.
L-3 linearen (San Juan-Artia) ohiko ibilbidea aldatuko dute 08:30etik 14.00etara, Nafarroa hiribidetik ez pasatzeko. 30 minutukoa izango da autobusen maiztasuna. Honakoa izango da ibilbidea: Arbes eta Artia harteko zatia Arbeseko biribilgunea – Blaia 22 – Hilerria – Harrobieta – J.M. Franco – Portu plazatxoa– Cesar Figerido – Juan Wollmer – Arbes izango da; eta Arbes eta Olaberria artekoa, berriz, Arbeseko biribilgunea – Urdanibia plaza (Mentxu Gal) – Larreaundi – EPA Olaberria –Olaberria – S.J. Langile – Santa Elena zubia – Arbes.