Natura jarduerak egingo dituzte ikasleak larunbatean
Aste Santuko oporrak hartu arren, eskualdeko ikasleek, Eskola Kirola izango dute larunbatean (Hilak 16). Edonola ere, nahiko jardunaldi berezia izango da larunbatekoa. Benjaminak baino ez dira bilduko, guztiak Orereta Ikastolan, eta ohiko kirolen ordez...
Aste Santuko oporrak hartu arren, eskualdeko ikasleek, Eskola Kirola izango dute larunbatean (Hilak 16). Edonola ere, nahiko jardunaldi berezia izango da larunbatekoa. Benjaminak baino ez dira bilduko, guztiak Orereta Ikastolan, eta ohiko kirolen ordez natur jarduerak egingo dituzte.
09:00etan hasiko dira Orereta ikastolako ikasleak, eta 10:00etan Beraun Berri, Gamon, Langaitz, Telleri eta Gurutzearen alabak ikastetxetako ikasleak ariko dira. 11:00etan, Lezoko Herri Eskola , Haurtzaro, eta Koldo Mitxelenaren txanda izango da, eta azkenik, 12:00etan, Lizeoa, Karmengo Ama eta Elizalde.