Kartelada eta Muruetagoienari omenaldia, bihar
Hilabeteko azken ostirala izaki bihar, hilabete bukaerako kartelada izango da herriko presoen eta errefuxiatuen alde, arratsaldeko zortzietan, Doneztebe plazan. Azken urtean karteladak herriko eragileek hartu dituzte bere gain. Hilabete honetan herriko...
Hilabeteko azken ostirala izaki bihar, hilabete bukaerako kartelada izango da herriko presoen eta errefuxiatuen alde, arratsaldeko zortzietan, Doneztebe plazan.
Azken urtean karteladak herriko eragileek hartu dituzte bere gain. Hilabete honetan herriko emakume kirolariek hartu dute lekukoa. Karteladaz gain, Esteban Muruetagoiena zena omenduko dute.
Izan ere, hilaren 28an (astelehenean) Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua hil zutela 29 urte beteko dira. Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) gogorarazi dutenez, torturen ondorioz hil zen Muruetagoiena: “1982ko martxoaren 16an Guardia Zibilak atxilotu zuen eta martxoaren 25ean libre utzi zuten. Hiru egun pasatuta hil zen. Tortura aztarna nabarmenak zituen gorputzean, baina ofizialki bihotzekoak jota hil zen”.
Iazko maiatzean ertzain batekherriko medikua zenaren oroigarria kendu zuen anbulatoriotik. Ondoren, hautsita aurkitu zuten hainbat herritarrek. Oroigarria berriro jarri zuten azaroan. Bihar, karteladaren ondoren omenaldia egingo diote bere izena daraman anbulatorioan.
OAAMk herritar guztiak animatu ditu presoen eta errefuxiatuen alde mobilizatzera, eta Muruetagoienaren omenaldian parte hartzera.