HONDAE Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztuko dute
Gaur arratsaldeko zapietatik aurrera HONDAE Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztuko dute Zuloaga Etxean. Hala, elkarte berriarekin, Hondarribiko kultura defendatu, aberastu eta babesteaz gain, sustatzea eta zabaltzea dute helburu. Gaur, lehe...
Gaur arratsaldeko zapietatik aurrera HONDAE Hondarribiko ondarearen aldeko elkartea aurkeztuko dute Zuloaga Etxean. Hala, elkarte berriarekin, Hondarribiko kultura defendatu, aberastu eta babesteaz gain, sustatzea eta zabaltzea dute helburu.
Gaur, lehenengo mintegia
Ikastaroak, hitzaldiak, bilerak, mintegiak, tailerrak, bisita gidatuak, argitalpenak eta ikus-entzunezkoak egingo dituzte, besteak beste, eta gaur arratsaldean egingo dute lehenengo mintegia, Zuloaga Etxean, eta doan izango da. Pia Alkain, Hondarribiko 25 urteetako hiri arkeologiaz mintzatuko da.