Gazteak badoaz…
Otsailaren 25ean lehen ekimena egin zuten herriko gazteek, eta martxorako hainbat ekintza antolatu dituzte Iragarri zuten bazetozela. Gaztiak bagatoz! poteoa, afaria eta ondoregoak egin zituzten pasa den otsailaren 25ean. Martxa hartu, eta dagoeneko badoaz aurrera. Martxorako hainbat ekimen antolatu dituzte herriko gazteek, Gaztiak baguaz! lelopean (behean). Herriko gazteen artean dagoen harreman eza hausteko asmoa dute. Elkarren artean harremanak izatea da helburua: berdin du adinak, koadrilak edo dena delakoak. Eta lanean ari dira. Martxoko lehen ekimena bihar egingo dute: pintxo-potea izango da gaztetxean. Beste hainbat ekimen ere deitu dituzte, eta deitu ez dituztenetan ere gazteek parte hartzea espero dute, hala nola, etziko Euskaraz Bizi Egunean, edota hilaren 29ko greba orokorreko mobilizazioetan. Eskiatzera hilaren 31n Eta gazteak eskiatzera ere badoaz. Hilaren 31rako antolatu dute irteera. Eskiatzeko eta snow egiteko aukera izango dela zehaztu dute. Hala, izena eman nahi dutenek, Sorgin tabernatik pasatu behar dute hilaren 19ra arte (55 gazterentzako dago tokia). Tabernan, adierazi behar dute zer modalitate nahi duten, eta materiala alokatu behar duten ala ez. Egun pasara joateko 65 euro ordaindu behar dituzte gazteek, eta materiala alokatu behar izanez gero hamar euro gehiago (75 euro). Izena ematerakoan ordaindu behar da irteera. MARTXOKO EGITARAUA Bihar, hilak 16. 19:00etatik aurrera. Pintxo-pote, gaztetxean. Etzi, [...]
Otsailaren 25ean lehen ekimena egin zuten herriko gazteek, eta martxorako hainbat ekintza antolatu dituzte
Iragarri zuten bazetozela. Gaztiak bagatoz! poteoa, afaria eta ondoregoak egin zituzten pasa den otsailaren 25ean. Martxa hartu, eta dagoeneko badoaz aurrera. Martxorako hainbat ekimen antolatu dituzte herriko gazteek, Gaztiak baguaz! lelopean (behean).
Herriko gazteen artean dagoen harreman eza hausteko asmoa dute. Elkarren artean harremanak izatea da helburua: berdin du adinak, koadrilak edo dena delakoak. Eta lanean ari dira.
Martxoko lehen ekimena bihar egingo dute: pintxo-potea izango da gaztetxean.
Beste hainbat ekimen ere deitu dituzte, eta deitu ez dituztenetan ere gazteek parte hartzea espero dute, hala nola, etziko Euskaraz Bizi Egunean, edota hilaren 29ko greba orokorreko mobilizazioetan.
Eskiatzera hilaren 31n
Eta gazteak eskiatzera ere badoaz. Hilaren 31rako antolatu dute irteera. Eskiatzeko eta snow egiteko aukera izango dela zehaztu dute.
Hala, izena eman nahi dutenek, Sorgin tabernatik pasatu behar dute hilaren 19ra arte (55 gazterentzako dago tokia). Tabernan, adierazi behar dute zer modalitate nahi duten, eta materiala alokatu behar duten ala ez. Egun pasara joateko 65 euro ordaindu behar dituzte gazteek, eta materiala alokatu behar izanez gero hamar euro gehiago (75 euro). Izena ematerakoan ordaindu behar da irteera.
MARTXOKO EGITARAUA
- Bihar, hilak 16. 19:00etatik aurrera. Pintxo-pote, gaztetxean.
- Etzi, hilak 17 Donostian. Euskaraz Bizi Eguna.
- Larunbata, hilak 24. 10:30ean. Plazatik Gurutzera mendi martxa (Beloagara). Bertan, Nafarroaren konkistari buruzko hitzaldia. Ondoren. Hamaiketakoa.
- Osteguna, hilak 29. Greba orokorra.
- Larunbata, hilak 31. Eskiatzera irteera.