Dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Lezoko Euskara Sailak
Euskararen erabilera bultzatu edota ezagutza sustatzeagatik diru laguntza eskatzea izango dute lezoarrek. Euskaltegian euskara ikasi, UEU eta EHUn euskaraz matrikulatu edo elkarteen lokaletako edo merkataritzako errotuluak euskaraz jarri dituztenek eskuratu ahalko dituzte Euskara Sailaren diru laguntzak.
Horretarako eskaera egin beharko dute interesdunek. Euskara ikasteko dirulaguntzen kasuan uztailaren 5a baino lehen egin beharko da eskaera ikastaroak iraila eta ekaina bitartean egin badira; uzatila edo abuztuan egindako ikastaroetarako, berriz, irailaren 27a izango da eskaera aurkezteko azken eguna. Unibertsitateko udako ikastaroen kasuan, matrikula egin ondoren egin beharko da eskaera; errotuluen kasuan,azkenik, horiek jarri aurretik egitea komeni dela jakinarazi dute Euskara sailetik, “beti ere 2013 urtearen barruan”.
Dokumentazioa zein informazioa lortzeko eta eskaerak egiteko Lezoko Udalaren erregistrora jo beharko dute interesdunek.