'Bokalao' pintxoarekin irabazi du Danako jatetxeak IV. Alkorta Bakailao Txapelketa
Bi sari irabazi ditu Danako jatetxeak IV.Alkorta Bakailao Txapelketan: lehen postua eta Bakailaoaren Tratamendu Onenaren Saria.
Danako jatetxeak IV. Alkorta Bakailao Txapelketa irabazi zuen Bokalao izeneko pintxoarekin Eibarren aurreko asteburuan. Gainera, Bakailaoaren Tratamendu Onenaren Saria ere eskuratu zuten. Txapelketa honetan beraiekin lehian aritu dira urtean zehar beste pintxo lehiaketak irabazi dituztenak.
Esperientzia berezia izan dela aitortu dute David Rodriguez eta Naiara Abando sukaldari irabazleek. Erronka interesgarria eta proposamen berriak sortzeko bultzada ederra izan dela ere uste dute.
Lehen postua bereganatzeaz gain, Gipuzkoako Pintxo Txapelketaren finaleko txartela eskuratu dute, miniaturazko sukaldaritza kategorian Beltza pintxoari esker. Halaber, banderilla kategorian arituko dira Antxue pintxoarekin.
Finala abenduaren 15ean izango da Donostiako Maria Cristina hotelean.