Europako txoko guztietan bi itunen aurkako ekintza eguna deitu dute gaur eta Gipuzkoak bere salaketa Santiago Zubira eraman du.
TTIP eta CETA itunen aurkako giza katea egin dute gaur Santiago Zubian.
Euskal Herriko TTIP eta CETAren kontrako taldeek antolatuta, itun transnazional horien aurkako giza katea egin dute gaur arratsaldean Santiago zubian. CETA salatu dute nagusiki. Izan ere, , otsailean berretsi beharko du Europako Parlamentuak Europako Batasunak eta Kanadak sinatutako akordioa. Alderik alde bete dute Santiago zubia. Umorea ez da falta izan, ezta mozorroak ere, baina batez ere salaketa izan da presente giza katean.
Amagoia Eskudero TTIPen eta CETAren kontrako Gipuzkoako Taldeko kidea da. Europako txoko guztietan bi itunen aurkako ekintza eguna deitu dute gaur eta Gipuzkoak bere salaketa Santiago Zubira eraman du. “Helburua presionatzea da otsailaren 14an Europako Parlamentuan bozkatu behar dutelako CETA ituna berresteko”.
CETA itunak aurrera egiten badu onaradunak enpresa multinazionalak izango direla esan du Eskuderok, “herritarren eta planetaren eskubideak zapaldu egingo dituzte, lan munduan, ingurumenean, hezkuntzan, osasungintzan… denean eragingo du herritarron kalterako”.