Bordari eta Satarka Lehiaketan parte hartzeko epea, 31 arte
Bordari eta Satarka Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 31ko eguerdira arte zabalik egongo da Hondarribiko BAZ Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Lanek euskaraz idatziak behar dute izan, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak. Gaia ...
Bordari eta Satarka Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 31ko eguerdira arte zabalik egongo da Hondarribiko BAZ Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Lanek euskaraz idatziak behar dute izan, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak. Gaia librea da.
Itxurari dagokionez, orriaren alde batean bakarrik idatzi behar dira lanak, makinaz edo ordenagailuz, eta tarte bikoitza utzita. Lan bakoitzeko lau kopia aurkeztu behar dira. Horrekin batera, kartazal itxi baten kanpoaldean lanaren titulua eta egilearen izenordea idatzi behar dira, eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea eta telefonoa.
Sariak
Bi sailetan, narrazioan zein olerkian, 18 urtetik gorako eta beherakoen A eta B mailak daude. Sariei dagokienez, 800 eta 400 euroko bi sari emango dituzte A mailetan, eta hondarribiar egile onenarentzako 400 euroko sariak. B mailetan, berriz, 400 eta 250 euroko sariak banatuko dituzte.