Amiantoa duten uralita zatiak utzi dituzte Zamalbiden
Zamalbiden amiantoa duten uralita zatiak “kontrolik gabe” bota dituztela salatu du Errenteriako Udalak. Landa Garapenerako Behemendi elkarteak eman zion gertakariaren berri Errenteriako Udaleko Ingurumen eta Mendi departamentuari joan den a...
Zamalbiden amiantoa duten uralita zatiak “kontrolik gabe” bota dituztela salatu du Errenteriako Udalak. Landa Garapenerako Behemendi elkarteak eman zion gertakariaren berri Errenteriako Udaleko Ingurumen eta Mendi departamentuari joan den astean. Fibrozementuak bere konposaketan “toxikoa” eta “oso arriskutsua” den amiantoa duela jakinarazi du Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, eta “isurien” gainean dagoen inpunitatea salatu du. Behemendirekin batera protokoloa martxan jarriko duela jakinarazi du udalak, “hondakinen kontrolik gabeko isuriei aurre egin eta arduradunak identifikatzeko”.