Argi dago, gertu dira Gabonak

Gabonetako argiak

Asteazkenean piztu zituzten Gabonetako argiak. Irudian, Arma Plazakoak

Dagoeneko piztu dituzte Gabonetako argiak Hondarribian, asteazkenetik argitzen dute iluntzea. Egun horretan, hain zuzen ere, aurkeztu zuten Hondarribiko dendetara, fan, fan, fan Gabonetako merkataritza kanpaina, herritarrek urte bukaerako erosketak herrian egitea bilatzen duena.

Hainbat ekitaldi antolatu dituzte kanpainaren barruan, eta horietatik iristen lehena Gabonetako merkatua izango da. Asteburuan egingo dute hirugarrenez Itsas Etxean. Larunbat eta igandez bisitatu daiteke, goiz eta arratsaldez: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Herriko hamahiru establezimenduk jarriko dute postua Gabonetako merkatuan, eta hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte. Ikusi jarraian ordutegia:

Gabonetako merkatua

Jardueren ordutegia

Larunbata

  • 12:00etan, tailerrak: Eskulanak + mural margoketa.
  • 17:00etan, dantza saioa: Pilar Peña Dantza Eskola.
  • 18:00etan, tailerra: Gabonetako gaileten apainketa.

Igandea

  • 11:00etan, tailerrak: Txapak + eskulanak.
  • 12:00etan, antzezlana Gabonetako afaria familiarekin.
  • 18:00etan, tailerra: Gabonetako koroak.

Postuak

  • Ipotx
  • Legamia
  • Marquise
  • Sitemola
  • Art Sucre
  • Canela
  • Ongi Etorri
  • Igali Art
  • Endanea
  • Ena Love & Illusions / Bizi on bike
  • Garua
  • SantaMariaMadalena
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend