Santiagotarrakeko Aitor Gorrotxategi, Niloko Nazioarteko Estropadara

Aitor Gorrotxategi, Plovdiveko Europako abiadura txapelketan.

Irungo Santiagotarrak taldeko Aitor Gorrotxategik Egipton izango du hurrengo geltokia. Datorren hilaren 11ean (asteartea) hasiko dute Niloko Nazioarteko Estropada, eta bertan Gorrotxategik 23 urte azpikoen Espainiako Selekzioarekin parte hartuko du. Lehen aldia izango da Santiagotarrakeko kirolari bat Egiptoko uretan lehiatzen dela.

Egun, selekzioko taldekideekin batera, Sevillan azken entrenamenduekin ari da Santiagotarrakeko kirolaria, eta datozen egunotan Egiptorako bidea hartuko dute arraunlariek. Hala, Luis Rodriguez galiziarrarekin batera K2 200 metro modalitatean lehiatuko da Gorrotxategi; Pol Busquets kataluniarrarekin eta Iago Monteagudo galiziarrarekin berriz, K4 500 m eta K4 200 metro modalitateetan.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend