Zortzigarrenez, elkartasun taupadak Amaia Kultur Zentroan

Gaurko aurkezpenaren irudia.

Taupadak Orkestra Sinfonikoak, datorren abenduaren 30ean, bere zortzigarren kontzertua eskainiko du Irunen. Gaur eman dute emanaldiaren berri udaleko ordezkari Monica Martinezek, Taupadak GKEren ordezkari Fernando de la Herak eta Raffaela Acella musikari eta irakasleak.

Hala, zortzigarrenez, Bidasoko 60 musikari Amaia Kultur Zentroko oholtza gainera igoko dira. Aurten, Oihana Jimenez (flauta) eta Maddi Sanz (arpa) musikari profesionalen laguntza izango du orkestrak. Haiekin batera, Maria Martin soprano irundarra ariko da.

Sarrerak 10 euroan eskura daitezke, Luis Marianoko Turismo Bulegoan edota internet bidez. Irabazitako guztia, Bolibiako San Ignacio de Moxos musika eskolara bideratuko dute. Kontzertua 19:00etan hasiko da.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend