Gabonak hirira heldu dira jada

Atzo piztu zituzten Gabonetako argiak.

Irungo kaleetan barrena bueltatxo bat eman ezkero, dagoeneko Gabonak direla dirudi. Gabonetako kanpaina abiarazi zuen atzo Irungo Udalak; hiriko merkataritza txikiari bultzada emateaz gain, haur eta helduentzako dozenaka ekitaldi eta plan antolatu dituzte.

San Juan plazako Gabonetako merkatua da helduentzako erakarpen nagusietakoa. Hilaren 21etik 24ra, 27tik 30era eta urtarrilaren 3tik 5era zabalduko dute (17:00etatik 20:00-21:00ak bitarte). Bertan, hiriko Picking pack, Ailofiu, Ikhor boutique, Calzados Nerea, Hirubelar, Irun bonsai, Vinos Arambarri, El baul de las ideas, Sugar reposteria creativa, Candy cakes, Uno mas peluqueria canina, orlegi productos ecologicos, Kopiart, Bazar Uranzu, Sannicola eta Ukaili negozioek postu bana izango dute.

Era berean, etxeko txikienek goza dezaten, Zabaltza plazako izotz pista ere ekarriko dute aurten. Honekin batera, hiru txirrista erraldoi jarriko dituzte. Hilaren 14tik urtarrilaren 6ra bitarte zabalik egongo da. Gainera, kanpainaren barruan, Ondare Kultur Elkarteak erraldoi eta buruhandien konpartsa desfilatuko du hiriko kaleetan barrena, hilaren 27, 28 eta urtarrilaren 4an.

Gabonetako kanpainarako, Irungo Udalak 300.000 euroko aurrekontua izan du.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend