Hondarribia FE putzuan hondoratu da, Lezon galduta

Allerru azken bigarrenaren etxean 2-0 galdu eta gero, zegoena baino gehiago hondoratu du Ohorezko Mailako Hondarribia. Hamahiru jardunaldi jokatuta, 4 puntu baino ez ditu taldeak lortu. Orain Deusto Donostia da gertuen duten aurkaria, 10 punturekin; 11 ditu Allerruk, eta 12 Elgoibarrek. Urrutiago, Añorga, Bergara eta Real Union 14 punturekin daude (ikusi sailkapena).

Zulotik ateratzeko berandu baino lehen garaipenak behar dituzte berdeek. Hurrengo partida garrantzitsua izango da, Añorgaren kontra jokatuko baitute hondarribiarrek, etxean. Irabaziz gero, aurkariekiko tartea murriztuko luke Hondarribiak, eta añorgarrak borrokan inplikatuko lituzkete. Ea oraingoan gauzak ateratzen diren.

Hondarribiko kirol emaitzak

Allerru 2-0 Hondarribia FE

2-0 galdu zuen Hondarribiak larunbatean Lezoko Plazetan

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

 

Send this to friend